Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Abendua

Artxiboa Abendua 2009

Pasa dan asteko jarduna

Prospektatzen eta materixala prestatzen: Aterreta (Ispaster), Atxarre (Ibarrangelua) eta errekan. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/31

Juan San Martin espeleologia III - Mairuelegorreta

Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan hirugarrengo txatala. Mairuelegorreta haitzulo historikoko argazki txortia (Zigoitia, Araban). Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/28

Juan San Martin espeleologia II - Debabarrena

Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan bigarrengo txatala. Debabarreneko haitzuluak: Aitzbeltz (Mendaro), Errekaldeko lezia (Urko, Ermua), Jentiletxeta (Mutriku) eta Ekain (Deba). Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/26

La fusa nostra

Toquinho, Vinicius eta Maria Bethaniak ipiñi deskue azpiko musika gozua, "La Fusan"; ezin izan dogu ekidin "La bossa nostra"kin amaitzia. Frantses I eta senar adardun azkarrana kontau dogu gero (Historias de la historia). Josu Waliñok "Zientzialaria" aurkeztu desku bere ipoiñian. Victor Jara eta Malvina Reynolds jarri doguz parez pare, "Little boxes" eta "Las casitas del barrio alto" kantu-bertsiñuekin. Eta ahotsak.cometik, Pedro Aranburu olaberriarra entzun dogu eskola urtiak gogoratzen... aspaldiyannnnn, aspaldiyaaaannnn... clin-clin-clin cliiiiiin... Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/24

Juan San Martin espeleologia I - Sarreria eta Debagoiena

Juan San Martin bildumako espeleologia argazki errekopilaziñuan lehelengo txatala. Bildumian nundik norakuak, eta honako haitzuluen argazkixak: Aizkirri, Aitzulo, Orkatzategi, Sandailli, Gesaltza, Arrikrutz (Oñati), San Valerio, Lezetxiki, Kobaundi (Arrasate-Mondragon) eta Irurixo (Bergara). Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/22

Shalvador

Hau Iparraldeko euskaldun zintzo baten istorioa da. Gernikako arbolari maitasunez, muga zeharkatu eta iskiluak hartu zituen Herriaren alde. Halere, bere bihotzaren handitasunak ezin izan zuen emozioari eutsi, eta borrokaren gorrian hil zen. Hau da bere omenezko kantua. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/21

Iturritzeko lezan (Aulestia)

"harrizko ezpata zorrotzak pasau dira gure begixen aurretik, poliki-poliki illuntasunetik agertzen, meheiak, hauskorrak eta mortalki ederrak" Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/20

Vai e ven e vai e do dereito e do reves

Musika aldetik, guztiz irratsaio galegua urten jaku gaur. Jozulinek txokolatia sexua baiño hobia dala demostrau desku, eta Josu Waliñok ostera, vampiro gaixo baten istorixia dakargu. Bertsiñuen jokuan, Ikusi eta Ikasi / Black is black alderatu doguz (Delirium tremens / The Sparteens / Los Bravos). Eta Ahotsak.com webgunetik Eulali Madinabeitia atxabaltarra hartu dogu erropa garbiketia zelan egitten zeben jakitzeko. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/18

Amezketa - Loidiko neskatxa

Amabirjiñak pertsonai mitolojiko bildurgarrixak diraz: mezu kriptikuak bialtzen detsez jentiari, euren omenezko tenpluak handik eta hamendik eregitzeko. Jentiak ez dittu ulertzen, eta mendeku gogorrak hartzen dittuez. Gehiago irakurri

Nuevas Generaciones

Kuriosua dok, bai. Egitten gabizen biharra oso interesgarrixa izan leikek jente gaztetxeruandako: gure aittitta-amamak faszismuari aurre egitteko eregittako estrukturak, 17 urteko umemokuak –gaur egunian pipak jaten ikusten doguzenen parekuak- fusillen gatilluei tiraka egon ziraneko trintxera eta potzuak. Halan be, hau poliki joiak eta seguramente erakusteko moroko ezer dakagunerako, gaur egungo gazte iraultzaille hórrek “desaktibauta” egongo dittuk: supermerkaturen baren biharrian, makiñatik umiak zaintzera eta viceversa, euskera edo emakume teknikari... Tira, hurrenguekin egongo gaittuk. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/12/14