Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Iraila

Artxiboa Iraila 2009

Suizidak, errepublikazaliak eta boligrafuak

Betiko erakarpen hipnotikuan eragiñez Okinawako suiziden historixia kontau dogu Buffy Sainte Marien musikiaz. Waliñon boligrafuak "Oporrak" hartu gero (eta azpittik, Planxty). "Red river valley" kanadiarra eta "Jarama valley" espainiarra lotu zittuan kantua entzun dogu, Mike Andersonek eta Woody Guthriek emonda. Eta Sebastian Elizburu plaentxiarrak ikazkin denporak gogoratu deskuz. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/29

Basaiko lorea

Ama ta ume, eun zearnar zatituaz, beste ainbeste saguzar ta belatxinga lezabarrutik uxaturik, geldi-geldika, leza barruan amildu ziran. Inok eztaki arrezkero euren barririk. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/28

Momorro txiki bat sortzen (X)

Nerabe lodixen eta heldu diabetikuen billa. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/25

Estudio de la flexión dorsal automática de articulación tibiotarsiana derecha en conducción de vehículos / Study of authomatic tibiotarsal right flexion related to driving.

(...) cuando la distancia entre los dos vehículos se acerca a niveles críticos, el sistema límbico del conductor del automóvil precedente genera impulsos que llegan a las motoneuronas gamma produciendo potenciales de inhibición del tono en los músculos sóleo, tibial posterior y flexor común de los dedos del miembro inferior derecho (...) Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/24

Europa zaharra eta yonkixak

Baldin Bada eta Lou Reeden musikia azpittik dakagula, "ab origines" juan gara, XVI-ko Inglaterran geldialditxua eginda. Josu Waliñok "Nunca mais" diñosku bere ipoiñian. Erdi partian, Lou Reedek "I'm waiting for the man" emon desku eta OMD-ko teknoyonkixak beste bertsiño bat. Amaitzeko, ahotsak.cometik, Juliana Aranguren eta Jesusa Gisasola antzuolarrak eskolako kontuekin etorri dira, beti interesgarrixak. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/21

Ahatsa - Arrosako zubia

Hau be munduko leku guztietan kontatzen dan ipoiña, zubixen harri artian ikusten dirazen zuluak azaltzeko: oinguan diabruak Arrosako hargiñakin egitten dau tratua, obria oillarrak jo baiño lehenago amaittu ezkeriok bere arimia eruatian truke. Baiña honek emazte azkarra izaki... Gehiago irakurri

Abertzaliak eta txapelan txortena

Joxerra Bustillon "Probintziakeriak" konpartitzen doguz, baitta abertzaletasunan paradoxak. Amatiñok Urumea izenan jatorrixari buruz esandakuak interes haundiz irakorri doguz. Josu Waliñon ipoiñari -oinguan bai- fondo musikal egokixa ipintzen saiatu gara: "iFaxion". Fonduan OMD eta Pizzicato Five izan doguz, harik eta bertsiñuetarako Baldin Bada eta Betagarri sartu arte. Eta amaitzeko, Ahotsak.cometik, Cruz Abarrategi eskoriatzarrak bere biografixa luzia zirriborratu desku. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/16

Estalaktita exzentrikuak ez dagoz bakarrik Pozalaguan

Oso fenomeno arrunta dira Euskalherriko haitzuluetan, eta Karrantzakuak ez dira espektakularrenak. Modu grafikuan esateko, hónek bisuterixa politta dira; atzo Busturian topau genduzenak, ostera, joyería fina. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/14

"Euskalduna" jauregixa eta euskera prepositibua

Ko Bilbo Euskalduna hon jauregixa, badirudi Erramun Gerrikagoitiak jarraitzaille fiña dakala. Ko parkiña makiña ren kobratzaillia programadoria bai behintzat. Edo... igual akatsa izango da? "Euskalduna" izena bai, baiña... Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/12

Biorritmoak (hipotesia)

Badira hamahiru urte Markina-Xemeinen kontsulta ipini nuenetik, eta ordutik hona urtaro asko igaro dira. Eten barik, lankideak joan-etorrika ibili dira, ezagupen zaharrak ikastaroekin eguneratzeko aukera izan dugu, lan egiteko era desberdinak ezagutu eta integratu ditugu. Bilakaera horren erdian egotea egokitu zait, lekuko eta partaide moduan; eta urte guzti hauetan, pertsonen eta osasun fenomenoen zelatari diskretua izateko aukera izan dut, baita hainbat ondoriotara ailegatzeko ere. Horietako bati buruz arituko naiz gaur: gure pazienteen gaixotasun-erritmoari buruz. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/09/09