Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Uztaila 14 "Parapetu", lehen eta oiñ
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

"Parapetu", lehen eta oiñ

Ikusteko posiziñua da "Parapetu": ametralladora abixen egittura estandarra barik, barruko pasillo sare berezi-berezixa daka

 AHidalgo lagun gerrazaliak topau zeban Kajoitxun argazki hau Bilboko artxibo baten, "Markina" izenburuakin. Ikusixakin batera, segiduan hartu netsan Markiñako "Parapeto" ezagunan trazia. Gaur hartu dot bertara juateko denporia, susmua konfirmatzeko. Fondoko txariak bistia tapatzen badau be, ondo ezagutzen dira ezkerreko paretak (enkofrau arrasto eta guzti), aspillerak (tiro egitteko leihuak) eta abixian beheko partia. Noaki zenbat lehergai ekarriko zeben Esperantzanetik halako txapela apurtzeko (metro bete porlan ba dago hor). Izan be, posiziño honek frente bikotxa babesten zeban: ezkerretik Onuntze, eta eskumatik Kalamua.

Ikusteko posiziñua da "Parapetu": ametralladora abixen egittura estandarra barik, barruko pasillo sare berezi-berezixa daka, hamen erretratu batzu:

http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2006/11/27/731

 

Argazkiak.org | Ezkurraundiko "Parapetu" © cc-by-sa: txikillana
Oier Gorosabel 2009/07/14

dioni

ispaster — 2009/07/18 09:51
eskuminak dioniren partez. egongo gara

Txikillana

Aina — 2010/03/14 11:51
Elemento, zugaz geratu nahi dot ametralladoraetxien inguruko gaitxo batetaz berba eitxeko.
Martitzen eguazten eta bariku arratsaldetan jai izaten dot, holakuetan libre bazabiz geratzeko jaupada bat eidazu.
Zu, mezu au blogean agertzen bada, kendueizu.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)