Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Uztaila 06 Afrika, Eibar, Bittorixa
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Afrika, Eibar, Bittorixa

Gerra bi jasandako gizon batek zaintzen ninduan umetan.

Elgetan, 1937ko Udabarrixan golpisten ejerzituak egindako sarraskixa aittatzen zan "Eibartarrak" posta zerrendako hari honetan.

Bertan, Mitxelek komentarixo hau egin zeban:
Esan behar da mairu horiek riftarrak zirela, hau da, amazig edo berebereak, Adb el-Krimen <http://eu.wikipedia.org/wiki/Abd_el-Krim> herkideak. Oso interesgarria egin zait betidanik horien gorabeherak.
Kuriosoa ere bada Espainiak zapalduta zapaltzaile horiekin bat egitea, baina herrien zapalketaren logikaren barruan ulertzen da hori. Bestela ere, beraientzat kristauak hiltzea  arazorik ez zekarkiela zioen frankistekin gerra egindako batek.  Ceutan ezagutu ditut horien oinordeko batzuk eta beraien istorioak ere. Horiek hemendik zelan ikusten ditugun argitzeko gogoratu behar da euskaldun ugari ere ibili zela Espainiako armadan riftarrak sakailatzen, eta ez pentsa eurak baino adeitsuagoak zirenik zapalketa gerra bideratzean: imajinatu daitezkeen
gehiegikeria arrazista guztiak, gas toxikoak, poblazio zibila masakratu...


Egunotan gure amama Isabelen argazki albuma eskaneatzen nabil. Mitxelen mezuakin, bertako Saharako hainbeste ta hainbeste argazki, irudi eta krokisekin gogoratu nintzan. Uste eze aittitta Demetriok ez zekala
ahaztutzeko Afrikako gerran egindako soldauzka urtiak: Arruit, Nador, Annual, Tetuan... Eta ez zan gitxiagorako, eze, hango hildakuak egoneziñ haundixa ekarri zeban Euskalherrixan, bertso sorta honek adierazten daben lez.
Gehixago, kontuan hartzen badogu orduko sistemiakin pobriak bakarrik juaten zirala soldauzkara, hau da, hara ez juatiarren ordaindu bihar zan zergia ordaintzeko aiña diru ez zekenak.

Hamen, aittittan soldauzka sasoiko irudi batzu:

 Argazkiak.org | Tetuan 1922 © cc-by-sa: txikillana

Aittitta ahuntza besuetan dakana da.

 Argazkiak.org | Melilla 1900 © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Aittittan posiziñua Rifeko gerran © cc-by-sa: txikillana
Argazkixan azpixan aittittak idatzittakua: "Posision de Darh-jaama a 9 de Abril de 1922. Tetuan. D. Larrañaga".

Ibarkurutzian 1899xan jaixo zan aittitta Demetrio. Orbeanian hasi zan gaztetan, hamen dago orduko argazki bat:


Argazkiak.org | Orbeaneko tallarra 1929 © cc-by-sa: txikillana />

Fabrikia Bittorixara juatiakin batera hara mobidu zan familixa guztia. 1936xan, han zeguazen danak: golpisten zonan. Eskola askorik bako gizona izanda, seguraski horrengaittik zan soldauzkan bere unidadeko komandantian miresle inkondizionala: Franco bera, hain zuzen be. Familixan kontatzen danez, "haren potruak" goresten zittuan bereziki.


Argazkiak.org | Franco eta Sanjurjo © cc-by-sa: txikillana

Gizon gogorra izanda, bere sentimentuak gordetzeko zalia be ba zan aittitta Demetrio. Horregaittik ez dakigu benetan zer pasauko zan bere bihotzetik, Eibar txikittu zebenian guraso bixak bertan izanda; Elgetan, familixako basarrixa (Jauregiko Etxetxo) Intxortako burruka erdi-erdixan suertatu zanian; moruak senide eta lagunak kutxilloz pasau eta bortxatu zittuezenian. ¿Zeiñek esan ezer, nun eta Bittorixan, eta "vasco" izatiangaittik salaketak bata bestian atzetik jasotzen zittuanak? Ez dogu sekulan jakingo, baiña trabes egingo neuke Demetrion egoera emozionala ez zala izango egunotan dantzan egitteko morokua. Eta, halan be, malko bakar bat be ez zebala botako.

Asko maitte neban nik aittitta. Eta uste dot berak be asko maitte ninduala ni.

Argazkiak.org | Aittitta eta ni © cc-by-sa: txikillana

Oier Gorosabel 2009/07/06
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)