Garagoittiko Orakulua
Aezkoa - Aietz sogor bat
Hau be, eskualde askotan entzun leiken ipoiña: gor batek, handik datorren bidaiarixak esango detsazen gauzak imajinau, eta erantzun posibliak prestatzen dittu. Gero baiña, bidaiarixak oso bestelako gauzak galdetzen detsaz eta solasaldi barregarrixa izaten dabe.
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian
grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren
Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei,
eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko
euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu
doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
