Ortozik
LIFI versus Wifi
Wifi sistemaren alternatiba on bakarra kablea zela uste bagenuen ere, baliteke argiaren bidezko "LIFI" etorkizuneko aukera osasuntsua izan daitekena
Sistema honek har lezakeen izena VLC (Visible Light Communications) da, LED argi batzuren bitartez informazio digitala garraiatzeko asmatu dutena.
Wifi sistema gehienek 2450 MHz inguruko frekuentziak erabiltzen dituzte eta aski frogatua da, ZIENTIFIKOKI, frekuentzia mota hauek osasun arazoak izateko arriskua estatistikoki gehitu egiten dutena. Orain benetako esperimentua pertsonekin eta 11 urtetik aurrerako umeekin sistematikoki egiten ari gara, baina zientifikoki era txapuzeroan, egin eta kitto. Ez daude definituta zer parametro, zer ratio eta abar neurtuko ditugun, baina eragina edozein modutan frogatu ahal izango dela uste dut, oso agerikoa izango delako, nahiz eta beti egongo den kausa-efekto zuzena ez dagoela demostratu ezin dena esango duenik. Ikusteko.
Teknologia berri honekin informazioa 400 eta 800 THz artean kodetuta doa.
Mikrouhinei pantaila egiteko geruza edo sare metalikoak behar dira, argia ordea edozein materiale opakorekin mozten da.
Informazio digitala duen argiak osasunari egin diezaiokeen eragina ez dugu ezagutzen. Printzipioz, eragin kaltegarririk izatekotan, mikrouhinek egiten dutena baino askoz eragin gutxiago izan beharko lukete, argi artifizialen pare. Argitasuna eta osasuna oso loturik daturik daude. Fotosensibleak gara ezpairirk gabe, gure hormona sistema batzuk argitasunarekin erregulatzen dira. Argi artifizialei buruz ere asko hitzegin daiteke, bakoitzaren kalitatea, argi kantitatea (luxak), lanpara ezberdinen tenperatura koloreak (kelvinak), indize kromatikoa, kolore gabeziak, desorekak, frekuentzia elektromagnetikoak eta abar. Beste baterako.
aritmEtika 20N
Estatu moderno bateko txarto deituriko demokrazian alderdi txikiak txikitzen dituen hauteskunde sistema erabiltzen da.
Bi partidu haundiei matematikaren ikuspegitik era erabilgarrian aurre egiteko irakurri dudan proposamena, eskañuen "prezioak" eta PP edo PSOEri probintzia bakoitzean aulkiak kentzeko aukerarik onenak. Gipuzkoan eta Nafarroan Amaiur aukerarik onena (eta bigarrena Araba eta Bizkaian), PNV bigarrena Gipuzkoan eta lehenengoa Bizkaia eta Araban, GBai, bigarrena Nafarroan.
Demokrazia monarkiko eta parlamentario honetako espainiar subdito garenon bototxoekin egiten diren KALKULOAK.
frequency and volume
"Campos Invisibles: Geografías de las Ondas de Radio" izenarekin Bartzelonan dagoen erakusketa
Uhinen irudikatzea eta ezagutza ez da kontu erreza. Ez dira ikusten eta. Lehendabiziko bideo honetan pertsonen neurrien araberako frekuentziak agertzen dira eta uhin artifizialekin konparaketa, berauen soinuak ere eginez.
Ez dut bertan ikusi, lagin hau besterik ez, zuk orain bezala, baina hurrengo urteko martxoak 14ra arte dagoenez, ikusiko dudala uste dut. Tokia: Arts Santa Mónica zentrua Bartzelonako Ramblan.
Uhin elektromagnetikoetan frekuentzia eta uhin luzera erlzionatuta daude. Beraz, era berean neurri bakoitzak, distantzia bakoitzak, berarekin erlazionatzen den frekuentzia bat edo gehiago izan ditzake (elektromagnetikoa, soinua, eta medioaren araberakoa).
Uhin luzera gero eta handiago, frekuentzia gero eta motelagoa. Erlazioa, uhinaren hedatze abiadura da.
λ uhin luzera da, v bere abiadura, eta f frekuentzia (Hz tan, zikloak segunduko adierazten duen parametroa). Argiarentzat y eta hutsuenean doazen uhin elektromagnetikoentzat, v abiadura 299.792.458 m/s, c konstantea. Airetik doazen soinu uhinentzat abiadura gutxi gora behera 343 m/s da atmosfera baldintzen arabera aldatuz.
Esaterako, gaztelerazko wikipedian agertzen den adibidea, argi gorria, 440 THz ko frekuentzia duenak, 680 nm inguru dituzten uhinek osatzen dute:
Formula berdinarekin, etxeko argindarrak 50 Hz rekin, 6000 km inguruko uhin luzera izango luke eta Wifiaren ingurukoek edo etxeko mikrouhinak (2.450 MHz, milioi hertzio), 12,24 cm koa. GSM900 telefonia mugikorra hartu ezkero, 33 cm inguru. Eta 100 MHz tako FM irratiak, 3 m. Beraz frekuentzia horien tartean eta inguruan gorputz atal ezberdinen luzerak dituzten uhin-luzeradun uhin elektromagnetiko komertzial askok bategiten dute. Zientzialari batzuren iritziz erresonantzia izan daiteke osasunaren eragin onuragarri edo kaltegarrien faktoreetako bat.
Erakusketarekin lotutako beste bideoak:
Wifiaren irudikatzea:
Uhinez inguratuak
Arte telebista kate frantsesak eginiko programa
Hau da orain arte gai honi buruz ikusi dudan programarik onentsuena. Polita. Azken urteotako ikerketa esanguratsu batzuren zientzialariak agertzen dira.
Bestalde, orain dela hilabete t'erdi, Madrilen, Europar Batasunaren egoitzan sinposio interesgarri bat egon zen:
LA DIMENSIÓN REAL DE LAS RADIACIONES NO IONIZANTES: análisis científico, jurídico y social
Txertoak, beldur orratzak
Juan Gervásen hitzak argiak dira, ondo botatakoak, arazoaren muinera zuzenean...Bideoan A gripeari buruz, hitzaldi ikusgarria
Beldurraren erabilpenari
buruz aspaldi idatzi nuen blogean eta esan behar txertoen aldeko oinarri sendoena horretan datzala. Eta orain gogoan ez daukat A gripearen txertoa, umeei txiki txikitatik sartzen dizkieten guztiak baino. Oinarria, beldurra da. Ez dago beharra zientifikoki demostratzerik. Are gehiago, gezur ugari erabili dira beraien beharra kolektiboaren kontzientzian grabatzeko.
Oso argigarria egin zitzaidan Vacunaciones sistemáticas en cuestiónliburua. Beharrezkoa den eskeptikotasunetik, bere garaian (2005ean konkretuki) bakunen aldeko eta kontrako argudio ugari irakurri nituen. Eskuragarri izan nituen guztiak. Espainiako pediatren elkarteko garaiko weborria, bakunen historia, datuak, egutegiak, Japoniako eredua, Estatu Batuetakoa, Europakoak, bakuna motak, konposaketak, eta abar.
Aldeko argudiotan gezurrak eta egia ez osoak aurkitzea ere, oso argigarria.
Japonia eta España
Errepide bat, obra bat...Japonian lurrikarak txikitutako errepidea sei egunetan konpondu eta Españan errepide baten hiru farola jartzeko obraren gauzatze epea hiru hilabete.
Adibide honekin errealitatea epaitzea eta orokortzea beharbada ez da zilegi izango, baina argazkiak eta obren konparazioa bera harrigarriak iruditu zaizkit. Informazioa e-mailez heldu zait, eta badira lagun batzuk txorrada mordo bat berbidaltzen eguneko denboratxo bat ematen dutenak. Halakoak oso gutxitan zabaltzen ditut eta gehienetan zuzenean zakarrontzira doaz. Hau libratu egin da, eta hona ere azaldu. Beste iturri batzutan bilatzen saiatu naiz eta baita errez aurkitu ere, baina bakoitza bere aldetik.
Lurrikarak aurten txikitutako 150 metrotako autopista zatia 6 egunetan konpondu omen zuten


