Garagoittiko Orakulua
Berasueta 2006.1 audiobisuala
2005ian Argentinako senidiak ezagutzera juan nintzan, hamenguen argazkixekin eta arbol genealogikuakin besapian; handik bueltan, gauza pillua ekarri neban hamenguei erakusteko. Tartian, audiobisualtxo hau montau neban. 55 minutu dittu eta ez dakitt nik interes haundirik eukiko daben familixakua ez dan batendako; biharbada XIX gizaldiko euskal joale/etorkin arrunt baten bizimodua irudikatzeko.
Hau da dokumentalori:
Eta bidai hartako kronikia hamen, hamen, hamen eta hamen.
Argazkiak.org | Berasuetatarrak 1890 inguruan © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Berasuetatarrak 2006 © cc-by-sa: txikillana

Ba ezin zabaldu
222 MB
Tumatxa
Bai... 200 MB-etako fitxategi bat deskargatzea ez da tontakeria. Baina deskargatu beharrik gabe hemen ikusi daiteke:
Berasueta 2006.1 audiobisuala
Zorionak
Lan edarra
Biba zu
Bikaiña!!!
bat
Dokumental hori famili bazkari baterako egin neban, Lekeittioko kultur etxian proiektau netsen eta gero CD-etan banatu. Egixa da asko gustau jakela -batzu negar eta guzti ein zeben-, baiña etxe barruko kontuak ziralako pentsau neban (gaiñera, Hilarito/Serapia historixiari nahikua kutsu melodramatikua emon netsan, nahitta). Burutik be etxatan pasau beste iñori erakustia.
Baiña egixa esan, bai: joale/etorkiñen historixak unibertsalak diraz.
Eskerrikasko lorengaittik!
O.