Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Otsaila 26 La fiesta del chivo
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

La fiesta del chivo

Mario Vargas

 

 http://www.alfaguara.santillana.es/upload/noticias/chivo.jpg

Oso ondo idazten jok kabroi honek. Liburuan erdittik aurrera, ezin izan juat irakortziari laga eta gabeko mesillatik motxilara aldatu juat liburua, egunez be irakorri ahal izateko. Aldapan behera lez, liburuan alderdi gordiñenian.

Zelako faszinaziñua eragitten deskuan torturiak. Ondo jakixat nik. Hamen be, gero irakorri dittudazen iruzkiñetan, Johnny Abbes gaillentzen da beste pertsonaien gaiñetik, faro illuna legez. Protagonistetako bati legez, neri be grabauta geratu jatak prisionero hari emoten detsen gixauana: “zer, ez detsak igoñik heure semia jatiari, ala?”. Normala gero bihotzekuak jota hiltzia.

Errealidadia dok nobelarik harrigarrixena, hori baietz. Eta liburua a tumba abierta irakorri ostian, herrialde ezezagun horri buruz gehixago jakitzeko gosia ixotu jatak. Hainbestetan barria eragin deskuan Caribeko “Republikia” (“Nora hoia oporretan?” “Republikara”), izen-abizenak hartu jittuk eta liburuko izenei arpegixa ipiñi nahi izan jetset. Betiko legez, ezezagunak izatetik lagun enpatikuak hobeto ezagutzeko, eta eurekin batera negar pizkat egin eta gero pozteko.

Oier Gorosabel 2009/02/26
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)