Garagoittiko Orakulua
Ali Baba eta 40 Marikoien Erresuman
Hori baiño gehitxuago bihar juat nik eskandalizatzeko: halan be, parakaidista honek ezin jok begiratziari errenuntziau. Zapatu gabia, ikustekuak ziran kafeterixako mutillak, zentzu guztietan. Paborealan luma espektakularrak... gizon zahar trajedunen bikotiak... musculoca pertxentak (ugarixenak)
Tauro 4, 2009ko Zezeillan 1ª.
Segitzen juat nere biajian: harañegun taberna makarra-itxurakuan egon giñazen. Itxurakua, bai: oin dala 20 bat urte Margon izandakuan anzekua: bentilaziñua 0; keia eta illuntasuna; lokalan horma batzu konglomeradozko panelez estalitta –noaki ze patixo illun tapatzen- eta hormak ehundaka pintada txikiz beteta. Giro ezaguna guztiz, baiña han nere edadeko bakarrak barra atzeko neska bixak zittuan. Enparaua... hamazazpi-hogetagitxi urte artekuak zittuan. Taberniak, punki itxura osua: bertakuen jantzixak, halaxen –gangarrak eta tatxuelak ugari- baiña, trabes egingo neukek hamendik urte bira baietz “VirtuEpokaz” aldatuta topau háretako erdixak. Ez dok asko kezkatzen naben gaixa –bapez- baiña han entzutzen zan musikia be, etxekan alde haundirik Euskadi MeAsquea baten entzungo litzakenakin. Horixe modiori tokatzen ei dok oiñ: itxura makarriakin egindako pop biguna: Mindundi, Operación Pufo...

Atzo barriz, nasaittasun gehixago nahi genduala eta txinora juan baiño lehen (atzoko bera; gutako batek zerbitzarixakin ligau nahixan jabik-eta), kafeterixa nasai-illun batera sartu giñazen. Egixa esanda, Chueca auzo honetan tolerantzixia altua dok guztiz, eta girua liberala aukera sexual guztietako: bai kafeterixan, eta baitta txinuan be heterosexual bakarrak (edo) izan arren, iñork ez ginttuan txarto begiratu.
Hori baiño gehitxuago bihar juat nik eskandalizatzeko: halan be, parakaidista honek ezin jok begiratziari errenuntziau. Zapatu gabia, ikustekuak ziran kafeterixako mutillak, zentzu guztietan. Paborealan luma espektakularrak... gizon zahar trajedunen bikotiak... musculoca pertxentak (ugarixenak) dan-danak oso zainduta, eta asko oso erakargarrixak. Euren artian, hiru garrulo: andaluza, asturianua eta euskalduna (txistia emoten jok). Jakiña, nere eskaneuan bueltako begiradak jasotzen najittuan. Esandako moduan, terrenua ezagutzen juat eta ez nok horrengaittik deseroso sentitzen: begiradia ez larregi mantendu, ez bizkorregi kendu, eta ez dago txartoulerturik.
Txinuan sangrixia ederra jeguan, eta gu lafiauta -¿zeiñ ez, han?-. Gorka ikaskidiak (arrantzale bermiotarren loibia) barre haundixak etara zestazen: metro biko asturiano peto-petua dok, eta oso altu berba egitten dok, eta “no me vengas con mariconadas” eta “a tomar por culo” makiñatxo bat bota jittuan, sano-sano... lekutan. Igarriko zeban jentiak bai, hanguak presisamente ez giñala. Txinuan sexo guztietako jentia jeguan –guzti-guztietakua- eta beraz, neska ulertzaille kuadrillak ugari; begixak ondo elikatzeko materixala, hamen be.