Garagoittiko Orakulua
Berriatuako Atxurran
Errepide ondoko koba honen ikusgarrittasuna eta balio espeleologiko, arkeologiko, paisajistiko eta zoologiko haundixa bada be, iristerreztasunak berak “dominguero” guztien jopuntu bihurtu dau eta horren lekuko dira barruan topau geinkezen zabor ugarixa eta ezin konta ahalako pintadak.
Zer pentsauko genduke egun baten
Donostiako Urgulleko hormak pintadaz beteta topauko bagenduz;
Alderdi-Ederreko jardiñak lataz eta zidarrezko papelez beteta;
Haizearen Orraziak lurrian botata eta hautsitta... laster eskatuko
gentseke erakundiei garbiketia, apainketia eta errudunei eskarmentua.
Ideia bat egin deizuen, horixe da sarrera erreza dauken koben egoeria:
Landarbaso Errenterixan, Isuntza Lekeition... eta Atxurrako haitzulua
Berriatuan.
Errepide ondoko koba honen ikusgarrittasuna eta
balio espeleologiko, arkeologiko, paisajistiko eta zoologiko haundixa
bada be, iristerreztasunak berak “dominguero” guztien
jopuntu bihurtu dau eta horren lekuko dira barruan topau geinkezen
zabor ugarixa eta ezin konta ahalako pintadak. Halan da be, kobiak bere
edertasuna modu harrigarrixan gordetzen dau eta ADES taldian
berreskuratze lan bat merezi dabela uste dogu. Horregaittik, lehelengo
pausuak emoten hasi gara: asteburu honetan, Atxurrako mapa topografikua
berregitten hasi gara teknika barrixekin, eta sektore
desbardiñen argazkixak etaratzen egon gara, 7 ordutako
ekittaldixan. Hala segiduko dogu datozen hillietan, eta behin
dokumentaziño lanekin amaittuta, hurrengo pausuak aztertuko
doguz: Berriatuako Udalakin elkarlana, garbiketa brigaden
antolakuntzia, haitzuluan sarreran informaziño panela...
Gure
ustez Mereludiko karst osuan babesa dibulgazio lanekin uztartuta juan
bihar da, batez be halako interes turistikoko gunietan; kontuan hartu
bihar da koba hauek Berriatuako erakarpen nagusixenetako bat dirala
gaur egun, urte osuan zihar ehundaka bisitari erakartzen dittuezenak...
