Garagoittiko Orakulua
Espeleomultidisziplinaridadia
Lekeitioko artxibua arakatzen, Berriatuako Elizburuko lezan eta Ispaster, Ereño eta Ea mugatzen dittuan Ullako ubegixan
Aste honetan jardundakuakin, ikusten da bai espeleologixiak oso alderdi desbardin eta ugarixak dittuala:
Lekeitioko Udal Artxibua arakatzen egon gara. Trakamall izeneko kobiari buruzko ikerketa sistematikuan hasi gara, Lekeitioko ur horniduriakin eta lurpeko koben trazatuakin zerikusi zuzena dakana.
Berriatuako Elizburuko lezia topografiatzen hasi gara. Mereludiko
karst garrantzitsu eta ezaguna elikatzen daben leza hau oin dala 18 urte
exploratu zeban ADES-ek lehelengotz, eta Armiña/Lamiñak sistemara
isurtzen dau bere ura.
Ea, Ereño eta Ispasterko herrixen arteko mugan kokatzen dan Ullako
ubegixan egon gara Bilboko GAES-ko espeleourpekarixei laguntzen. Gaur 30
metrotako sakonerara heldu dira, eta bidiak aurrera segitzen dabela
ikusi dabe.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa
dakanak, nahikua dau ADES espeleologia taldiakin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52

