Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2008 Abendua 23 Etxeko-andros
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Etxeko-andros

Zapatua aberatsa izaten dok: haitzulotik urtenda, bakarrik egoten nok jeneralian (Ane eta umia Oiartzunera juanda) eta nere muskulo nekatuekin –oi zer plazerra...- jatekua prozesatzen hasten nok: porruak konjelau, penkak egosi, gai diferentiak potxatzen hasi egun bi barru puddiña egitteko...

 

http://www.bizkaie.biz/idb/articulos/berdurekh.jpg

Faszinantia dok asteko jatekua antolatzia. Astia barixakuan asten dok, Aulestiko basarrittarrak otzaria pegoran lagatzen deskuanian: ¿ia, zer ekarri jeskuk Jabik gaur? Aza bat, sei arrautza, mermelada potia, azenayuk... ondo da, oin ekologisten lokaletik pasauko gaittuk falta dana erostera: kipulak, frutia, laboriak, gaztaia... Zapatua aberatsa izaten dok: haitzulotik urtenda, bakarrik egoten nok jeneralian (Ane eta umia Oiartzunera juanda) eta nere muskulo nekatuekin –oi zer plazerra...- jatekua prozesatzen hasten nok: porruak konjelau, penkak egosi, gai diferentiak potxatzen hasi egun bi barru puddiña egitteko... Normalian, eguastenerarte jateko guztiak konpontzen jittuadaz, barazki eta laboriekin. Astian zihar, ogixa eta beste gauzatxoren batzu erosten jittuadaz dendetan, asko bez. Eta eguen-barixakuan gai freskuak agortuta, pastiakin betetzen juat hurrengo otzaria etorri arteko hutsunia. Pozik nagok nere menuen orekiakin, ustez nere txiki bixak ondo elikatzen jiharduadaz.

Oier Gorosabel 2008/12/23
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)