Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2008 Abendua 06 Lamaiko Operia - 5 atala
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Lamaiko Operia - 5 atala

15 txuluan baladia - 16 bizitza baketsuan baladia - 17 zeluen baladia

http://filmsdefrance.com/1931_Opera_de_quat_sous.jpg

 

 

15 - TXÚLUAN BALADÍA

 

(Narratzáillia)

Turnbridgeko putetxían Macheath eta Jenny prostitútiak aspaldí bizí izándako maittasún istórixa "edérra" kóntatzen deskúe. Dúo bortítz honetán, bizítza horrén gogortásuna irúdiz azáltzen jakú, azálpen psikológiko konplíkauen ordez; hála, hobetó ulertúko dogú geró Jénnyn traiziñúa.

 (Macheath)

Oráin dala askó
berá eta ní zorióntsu bizi gínan alkarrékin

dénporia pásau da, lanbró estálki batén modurá.

Nik babésten nebán, berák lagúntzen ninduán.

Badágoz besteláko bizimóduak, baiña háu be ondo dágo.

Maittalé bat zetorrénian, nik ohétik sálto egín

eta brandy kopá bát hártzera juáten nintzán, lasái askó;

kánporuzkúan hantxe nénguan záin

"Jauná, etórri barriró náhi dozunían".

Hála bizí izan gínan urte erdí baiño géhixago

putetxé hartakó guré txokuán.

 (Jenny)

Hasíera horretán, osó gaztétxua níntzan eta berá neré lagúna.

Dirurík éz zeguánian uluáka eta mehátxuka hásten jatán.

Bátzutan nik egin biharrékua egítteko desáfixatzen nebán;

orduán belaun átzian ostikádia jó eta blástiau egítten nindúan

egun bátzutarako jaiki ezínda lágata.

 (Bíxok)

Háin ondó gengozén urte érdi haretán,

sasói edérrak izan zíran.

 (Mack) Baiña ni ez níntzan oráin bezín endredósua.

(Jenny) Batén háurdun lagá ninduzún.

(Mack) Narrután egítteko ni azpixán etzíntzen nintzán orduán.

(Jenny) Éz zebálako náhi umiá zapaldú.

(Mack) Hála eta guztí be, lastér galdu zán.

 (Bíxok)

Lastér pásau zan urté erdí.

Gure txokuá zan putetxé hartán.

 16 - BIZÍTZA BAKETSÚAN BALADÍA

 (Narratzáillia)

 Mack eta Jenny dántzan dabizéla, neskiák átzetik ekárri dittúan polizíakuak agertzen dirá. Húrrengo éskenan Mack espetxían dago, eta háu da beré kantuá.

 (Macheath)

 Jaun-ándriák, ikúsizue: ¿zé bizimódu kláse da háu?

Umiá nintzalá entzun nebán ník esaldí hau:

bákarrik aberátsa bizi dá bakián.

 

Pertsonáia eredúgarrixén bizimódua erakústen deskúe

líburu batekín, tripiá hutsík bizí diranák

gela illún batián, arrátoiak ingúruán.

¡Aldé eizúe haméndik hórrek istórixokín!

¡Lágaixozúe, náhi dabenári, bizítza sinple bat bizitzén!

Baiña esángo detsúet nerétako nahikuá dalá.

Txoritxo baték be ezíngo leuke

hálan bizí egun bákar batén be.

¿Orduán zertaráko askatásuna?

bákarrik aberátsa bizi dá bakián.

 

Abentúrazalíak izáera ausárta dáuke

eta bizixá jokátzeko borondátia;

esán biharrékua esáteko ez dáuke errepárorik

burgésak téstu ausártak irakórri déixezen.

Baiña begíratizúez, gabián izóztuak

emázte fríjidoékin isilík oherátzen;

desésperautá, etorkízunera begíra.

Nere gálderia hauxé da: ¿erosúa ete dá horí?

bákarrik aberátsa bizi dá bakián.

 

17 - ZÉLUEN BALADÍA

 (Narratzáillia)

Ópera eta opéretetáko duétuen paródixa bat dógu hau. Polly eta Lucy aurréz áurre dágoz; Lucy polizía buruán alabía da, eta Mackékin ezkóntzia be gurá dau; Pollyk beré umiá besúetan dauka. Lucyk arrain-sáltzaillién modúko etorríxa dáuka diskutítzian, eta Pollyk íxa ez dáuka erantzúteko dénporarik; eskéna honék tarte kómiko bat eskíntzen dau Lámaiko Óperan, Brecht-en mezu krítikuen ártian etenálditxo bat.

 (Lucy)

Etorri hádi Sohoko ederróri, ¡erákutsidánaz hiré iztárrak! ¡Edertásuna nahi jónat ikusí, eta itxúria dánez ez dagon hi báino edérragorík!

 (Pollyk)

¡Ni pózik! Ez dágon ez, ni báino edérragorík. ¡Árraixua!

 (Lucy)

¡Inprésionauta dáukan neré Mack!

 (Pollyk)

¿A bái e?

 (Lucy)

¡Baiña a zélako barregúria! ¡Bénetan geró! ¿Mack hiregáittik ardurátzen dalá? ¡Bái zera!

 (Pollyk)

¡Ikúsi bihárko jónagu!

 (Bíxak)

Máckie eta bíxok maittemínduta gaónaz,

ní baiño ez jon maitté, inórk ez jéstan kendúko,

barkátu baiña gure maittasúna ez dón amaittú,

náhiz eta hí bezeláko priztixá higoingárrixa agertú.

 (Pollyk)

Sóhoko edérra deitzen desté

háin iztár políttak daukadáz...

 (Lucy)

¿¿Hórrek iztárrok, políttak??

 (...)

Oier Gorosabel 2008/12/06
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)