Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2008 Abendua 03 Lamaiko Operia - 4 atala
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Lamaiko Operia - 4 atala

11 Pollyn agur kantua - 12 intermezzo - 13 menpekotasun sexualan baladia - 14 Jenny piratia (neskame baten ametsa)

 http://static.flickr.com/94/247959743_43b3dcb480_o.jpg

 

11 - PÓLLYN AGUR KÁNTUA

 

(Narratzáillia)

Mack-ek alde egíttian, Polly bákarrik gerátzen da. Negar kántu háu "Fausto" óperako Margarítan monóloguan paródixia da.

 

(Polly)

Éz da barriró etórriko;

polittá izan dá, ártian.

Orain amáittu da,

bihotzá jóta,

¡ésan agúr maittiá!

Zertaráko negarrá

- ¡Amabírjiñiá, lágaidazu bélarrixa! -

gure amák bazekíxan hau

gértau áurretik.

 

(Machheath)

Maittasúnak iráungo dabéna iráungo dáu

bai hamén eta bai edonún.

 

12-13 - INTERMEZZO / MÉNPEKOTÁSUN SEXUALÁN BALADÍA

 

(Narratzáillia)

Peachum andriák laster jakítzen dau nún daguán Mack; Jenny-k, Turnbridgeko prostitútetakó baték, éuren etxián ezkutúan bizi dalá esáten detzá. Berágana juáten da eta hauxé da éuren alkarrízketia.

 

(Peachum andria)

Orduán datozén egunetán Mack-labaña ikúsi ezkeró, juán agúro polizíako baténgana eta esaixózu. Hála egítten badozú, hamar shílling zuretáko.

 

(Jenny)

¿Baiña segurú zagóz agértuko dála? Polizíakuak bere átzetik bádabiz, segúruaskó ez dalá gurégana etórriko.

 

(Peachum andria)

¡Oi Jenný! Lóndon guztiá bere átzetik bádauka bé, Macheath-ek ez díttu beré usárixuák baztártukó.

Diabrúan modukó gizóna da.

Berá karnazérua eta béstiak bildótsak.

Baiña báda gauza bát berá -eta edózein- hondaméndira erúan léikiana: emakúmiak.

Bardín da nóiz edo zélan: berá béti prést.

Hauxé da ménpekotásun sexualá.

Éz dau sinísten éz Bíblixan ézta Kóde Zibillían be.

Badáki emakúme bat ikusí ezkeró galdúa dalá,

Ordúan hárengandik úrrin manténtzen da, áhal dalá.

Baiña gabá heldú baiño léhen goiko písuan ikúsiko dogú.

Gizon fín askó alperrík galdú díra putétxietan.

¿Eta híldakuan zéiñek lúrperatú dittu? Emagálduak.

Bardín da nóiz edo zélan: éurak béti prest.

Hauxé da ménpekotasún sexualá.

Bat Bíblixián jarraitzáillia, béstia Kode Zibillán zalía,

bat kristáu bihúrtzen da, béstia anárkistá.

Éguardixán abstinéntzia, arrátsaldián militántzia,

illúntzián "bidé onetik dabil" diñúe.

Baiña gabá heldú baiño léhen goiko písuan ikúsiko dogúz.

Hortxe dáukazu típo bat, lúr jota,

hanka bát kanpósantuán daukalá,

bizítzia harí mehe batetík txíntxilizk.

¿Zer dágo beré buruán? Néskak.

Lúr jota egónda, béti prest.

Hauxé da ménpekotasún sexualá.
Gizoná traiziónatua izan dá,

eta neskiák berá salátzian ordaiñá eskúetan dauká.

Eta náhiz eta kónturatu emakúme horrén bularrían etzíntzia

bere túnban etzíntzia dalá

eta náhiz eta beré buruán kóntra burrukan egin eta birauka jardún,

gabá heldú baiño léhen goiko písuan ikúsiko dogú.

 

14 - JÉNNY PIRÁTIA (edo NESKÁME BATÉN AMÉTSA)

 

(Narratzáillia)

 

Turnbridge-ko putetxía. Astegún buruzúrixa, prostitúta géhixenak azpikó gona eta kulérotan agértzen dirá: lísatzen, jósten edo tíñetan baiñuá hártzen. Txúlua egúnkarixa irakórtzen dagó baztár batén, inórk jarámonik egín barík.

 

(Jenny)

 

Jaunák, hamén naukazúe harrikúa egítten

eta guztíen óhiak egítten

eta lámaikua emonda eskérrak emóngo detsúet

eta ikústen dozúez neré erropá záharrak hotel záhar honetán

eta éz dakizúe zeiñekín zabizíen bérbetán.

 

Baiña egúnen batén itsas badían óihuak entzún

eta galdétuko dozúe ¿zértzuk dira hórrek óihuok?

eta báso eta platéren átzian neré irribárria ikústian

péntsauko dozúe ¿zergáittik irribárre horí?

 

Eta zortzi béladun ontzíxa

Berrógeta hamár kañoidúna

egóngo dá portuán.

 

Lámaiko bat emón eta esángo déstazue:

ía, garbíttu hórrek platérok, gazté.

Eta lámaikua hartú

eta óhia egíngo dot

(baiña iñórk éz dau lorík egíngo bertán).

Eta oraindiok éz dakíxe zéin naizén ni.

 

Baiña gáu batez, itsas badíatik burrúnba hótsak entzúngo dirá

eta galdetúko dozúe ¿zér da burrunbá horí?

eta léiho onduán nere irribárria ikústián

péntsauko dozúe ¿zergáittik irribárre gaiztó horí?

 

Eta zortzi béladun ontzí horí

berrógeta hamar kañóikin

herrixá bonbárdatzen egóngo da.

 

Orduán jaunák, zúen barríak amáittuko dirá

hórmak jáusiko dirálako

eta hirúgarrengó egunían herrí guztiá eraitsítta,

hotél záhar bat bákarrik gerátuko da ténte.

Eta galdétuko dozúe ¿zé pertsona berezí bizí ete da hór?

 

Eta illúntzian berbarúa entzúngo da hotel ingúruan

eta galdétuko dozúe ¿zergáittik líbrau da hotel háu?

Eta illunábarrian pégoratik urténgo naiz ní

eta esángo dozúe ¿hauxe eté da hamén bizí daná?

 

Eta zortzi béladun ontzixák

berrógeta hamar kañoidúnak

bandéria jarríko dau másta púntan.

 

Eta éguerdi partián ehúndaka gizón lehorrératukó dirá

etxé bakotxían báteronbat hárrapau

eta nerégana ekárriko dábe kátiautá.
Eta galdétuko déste ¿zéin híl bihar dógu?

 

Eta arrátsalde horretán portuán isiltásuna izángo da nagusí

zéin eráil bihar dáben galdétzen déstenián.

Orduán entzúngo destázue: ¡Ákabaizúez dának!

Eta buru bát jáusten dan bakotxían, ¡iiiiúp-la! esángo dót.

 

Eta zortzi béladun ontzixá

berrógeta hamar kañoidúna

nerékin álde egíngo dáu.

 

Oier Gorosabel 2008/12/03
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)