Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2008 Azaroa 23 Lamaiko Operia - 1 atala
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Lamaiko Operia - 1 atala

Sarreria - 01 oberturia - 02 Mack Labañan baladia

http://www.thomaskochbass.de/rich_files/bilder/dreigroschen-oper-gorki-2.jpg

 

LÁMAIKO ÓPERIA

Zéiñek ez dau ezagútzen “Mack Labañían” kantúa? Mack the Knife, Makinavaja… Louis Armstrong edo Tijuana in Blue morokó musikárixen ahótan egón da XX mendé osúan zíhar, jázzpanen klariñétiétan nahiz púnkixen gittárra eléktrikúetán. Jenté askók ez dáki baiñá, kantú hau “Die Dreigroschen” edo “Lámaiko Operia”n parté dalá. Bertolt Brecht-ek idatzí eta Kurt Weillek musikátutakó opera honén protagónistía da Mack Labañia, 1920 hamarkádako London glamourdún eta konfliktíbokó kalíetan bizí edo biziráuten dabena, eskekó, puta, gaizkílle eta polizíako ustélen artián. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizí izándako krísis girúan laníkeza, inflazíñua, eszeptízismúa eta garraztásun romántikua usáintzen zan Sohoko kalé zikíñetan eta bertakó pertsonájiá dogú Mack Labañia.

"Lámaiko ópera" hau 1928 urtian antzéztu zan estreiñákoz Berlingó "Schiffbauerdamm" antzókixan, eta Bertolt Brecht eta Kurt Weilllen léhenengo alkarlan garrantzítsua izán zan beráu.

"Lámaiko óperiak" arrakasta itzala izan zeban léhenengo moméntutik. Bost urtián, 10.000 bidár baino géhixago antzéztu zeben Europan eta 18 hizkuntza desbárdiñetara itzuli zebén. Sei urte gerúago Broadwayko antzókixetan éstreiñau zán, EEBBetan; bertakó públikuak ez zeban háin sutsú erantzún baiñá (Iparrámerikáko módako antzézpenekin alderátuta guztiz desbardíña zan eta).

Zinémarako bertsíñuak be laster etorri zirán; frantzíarra eta alemániarra batéra fílmau zirán, sóiñudun zinéman hasíera haretán ez zalako askó erabiltzen doblájiá. Albert Prejean eta Margo Lionek frantseséz beré papelak antzeztú eta geró, dekorau bardíñetan jarduten zebén Rudolf Forster eta Lotte Lenyak alemánez.

http://www.dramateatro.arts.ve/imagenes/brecht_dramateatro_01.jpg

BERTOLT BRECHT

1928garrengó urtián Bertolt Brecht, olerkari ezagúna zan Alemániako gábetako giro inteléktual eta artístikuétan, baiña orduráko eginda zeukázen hainbeste antzezpén: "Baal" (1918), "Tambor hotsak gabián" (1922), "Hiríxen oihanían" (1923)... Beste autórien antzérkixen zuzendari be ibilíttakua zan, bere herrí Augsburg-eko egúnkari komunísta batén idazten zebán, 1918 eta 19ko mugiméndu iraultzáillietan parte hartuta zéguan, ipóiñak, olérkixak eta saiákerak argittáratu zittúan Munich eta Berlingó aldízkari askotán...

Bere krítikuen esánetan, Bertolt Brecht-en literatur bidiá anarkísmotik hasi zán, idazki lírikuekin. Satírikia asko erabilli zebán, paródixa gogórrak, errekurtso filosófikuak eta erromántizismó nihilístian bidetik barruratu zan, gizákixan haundináhixa eta Naturálezián errukígabetásunan áurkako búrrukak erakútsitta. Ikúspegi hau kóntuan hártuta, ohártuko gara "Lámaiko ópera" hau éz dalá helburú komertzíal hútsekin egíndako denporápasa zínikua.

http://www.bbc.co.uk/radio3/programmes/images/Weill.jpg

KURT WEILL

Kurt Weill musikua ikúspegi elitista batetik egindako músikia egitten hasi zán, ikasketa asko egin eta geró. Baina beste musika era batera egin zeban ebolúziñuá, errézagua, ulergárrixagua, herríkoixagua. Hau Brecht-en helbúruekin bat zetorren. Kurt Weill-ek "Lámaiko óperan" Alemaniako taberná giruan entzuten zan musika klasia ekarri zebán ópera eskenátokixétara. Nahikuá gauzá iraultzáillia sasoi horretárako. Éra berían musika "serixuaguan" paródixak egin zíttuan obra honetán.

"Lámaiko ópera"ko kantú asko hartú eta ikási zittúan jentiák, baitta eráldatu, egokíttu eta... askotán hondatu. Jazz musikuak adibidez, "Mack-en baladía" hartu eta eráldatu egin zében; Louis Armstrong eta Ella Fitzgerald-en abótsetan "Mack-labáña" bihurtu zan. Hónek kantúok bere konposítore haundi famauan eskúetatik iges eta edozeiñek hartu zittuan públikuari átzera emóteko. Kantu trístiak bákarrik erréspetau zirán.

Azkeník, ibilbíde tamalgarrixa izan zeban ópera klásikuen krítika sakon eta iróniko honék: Brecht eta bere lagunak gorrotó zeben antzerkí molde zahárretan éuretan, hárrapauta geratu zan, eta espektákulu konbentziónala bihurtu zebén.

 

I   EKITTÁLDIXA

1 – OBERTÚRIA

(Kalé kantaríxa)

Eskékuendako ópera bat entzún bihar dozue;

luxu haundiz sortútako óperia,

póbrien pentsaméntuetan egoten dan luxu klase horretákua,

baina hala eta guztí be, merké merkía.

Eskékuak be ordáintzeko modukó sárrera txartélekin:

horregáittik da Lámaiko Óperia.

Léhenengo, éntzuizue Mackie Messer lapurrán gáiñiangó baladía - “Mack-labáña” esaten detsén lapurrána-.

2 - MACK-LABÁÑAN BALADÍA

(Narratzáillia)

Lámaiko Óperian obertúria Mackie Messerren baladía da. Gerora ópera osokó kantúrik ezagúnena bihúrtu zana, paradóxikokí, ez zéguan hasíeran Lámaiko Óperan, eta Harald Paulsen aktorían eta Bertolt Brecht idazlían árteko demánda batétik sortu zán. Mack-labañána egítten zeban aktoríak sárrera ikusgárri bat nahi zeban, Brechten iritzíxan kontra. Gogoz kóntra idatzi zebán azkenían, estreiñáldixan áurreko egúnetan, Weillek musikia jartzen zetsán bittártian. Hála eta guztíz be, ez zéban Macken izákera bortitza leundú nahi izan, eta baladá honetán bere aldérik illúnena erakutsi zebán: Londongo gaizkíllien heroia ez zan bihotz onekó lapurrá, edo anarkísta eskuzábala (ikusle burgésak gustuko zében modurá).

Sohoko azokía: lapurrak lapúrtzen, pútak bezeró billa, eta kalé kantarixak aurkezten deskú Lámaiko Óperian pertsonáia nagusixá:

 

(Kalé kantaríxa)

 

Tiburóiak hagíñak daukaz;

eta arpegíxan daróiazen moduán

hála dauka Mackie Messerrek labáñia

poltsíkuan ézkutauta.

 

Tiburóian óixak gorríxak dirá

odolá isurtzen dabén bakotxían;

Mack-labáñan eskunárruak, osterá,

krímenen óstian beti garbí.

 

Dómeka oskarbí batián

gorpu bat hondarrían;

gizon bat doia urriñían

(Mack-labáña esaten detsé).

 

Schmul Meier desagértu da

baitta beste aberáts bátzuk bé;

Mack-labáñak beré soldatia dauká

baiña iñork frógarik ez.

 

Eta Jenny Towler tópau dábe

paparrían lábañia sartúta;

mólletan Mackie pasíuan dabil

baina berák ez dáki ezér.

 

Eta Sohon sute haundí baték

zazpi umé eta gizon bat erre dittu.

Kalián jente píllo bat bégira;

tártian Mackie, ezér éz dakixána.

 

Eta háin ezaguna dan

alargún gazte liraiñá

ésnatu eta bortxatu dabé

Mack, zéin zan salnéurrixa?

ésnatu eta bortxatu dabé

Mack, salnéurrixa zéin?

Oier Gorosabel 2008/11/23
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)