Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2008 Azaroa 19 Tupeak behera
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Tupeak behera

Gertakari kapilarrak irudixetan.

 

Argazkiak.org | Ileapaintzailliakin © cc-by-sa: txikillana

Umiak, jaixotzian, ez dabe benetako ulerik izaten. Horren ordez, "lanugo" izeneko pelusilla bat baiño ez dake. Askotan, igurtzimentu eta presiño gunietan galdu egitten jake, eta -gure seiñari modura- itxura nahikua zatarra geratzen jake, sarnoso tipokua edo. Hori dala eta, gure lagun Agurtzanen esku expertuekin ule barik laga genduan umia. Oso barregarrixa geratu zan, hasieran honen itxuria hartuko netsala uste neban:http://farm1.static.flickr.com/152/345885181_50c1e45d55.jpg

Baiña ez. Nahikua ondo geratu zan, oso sinpatikua.

 

Argazkiak.org | Nosferatín © cc-by-sa: txikillana

 

Amama zaharran mantoi baltz bat dakagu etxian, eta umiari asko gustatzen jako, lanazkua dalako edo ez dakitt. Zineko pertsonai baten itxuria hartzen netsan, ze pertsonaje...? Ah bai! Seguraski ha be hala izango zan, umetan.

 

http://cleantechnica.com/files/2008/04/nosferatu2.jpg

 

Oier Gorosabel 2008/11/19
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.