Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2008 Urria 24 En la boca del lobo
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

En la boca del lobo

Morrosko eta neska pertxenta uniformedunen artian.

 

Bueno, lokalizau juat expedientia. Artxibauta jagok, nun eta... Audientzia Nazionalian. Aspaldikuak...

http://www.eitb24.com/archivos/imagenes/eitb24/politica/2008/01/11/Audiencia-Nacional-2008011121265203hg2.jpg

(Irudi billa nenbixala, hau topau dot. Hau zirraria. Halako autobus baten egin neban kunda ahaztueziñezko ha).

 

Atzo goixian, Epaitegi Zentraletan etxuen nere referentzixia topau. Kasuan ezaugarrixengaittik, esan jesten seguraski AN-ian egongo zala (Juzgado decano hori, kasuak distribuitzen jittuk hara eta hona). Gaur goizian, ostatutik honako bidian dagon Colon plaza azpixan urten (ikurriñana, Indar Armatuen eguna ospatzeko apainduta) eta hara juan nok. 

Apur bat akojonau nok sartueran. Ni, egixa aurretik eta argi eta garbi sartu nok, baiña sarreran geratu egin nabe. Bertako madero lodi bigotedunak, 55 bat urtetakuak, “espere ahí” esan eta bere kide andrazko bi –neska gazte guapak benetan- argazki bat eta karneta hartu jestek... Gaiñeria txuletia hartu jestek, ez zekixen ni nora bialdu eta papeleko ohar guztiak irakorri jittuez, euskañolez... Hamer bat minuto euki nabe bertan, arrazoia ez nekixala, eta orduan arduratzen hasi nok. Azkenian alperrik: kontua da “eskolta” bat ipiñi destela, madero gaztetxua. Hasieran pentsau juat ni zaintzeko zala, ez iñor labañiaz hiltzeko edo... baiña gero ulertu juat. Lehelengo 4º epaitegira juateko esan jestek, eta hara eruan nau eskoltiak, 3º pisora. Han ez dala esan, eta Dekanatuan galdetzeko; hara naroia nere morrosko uniformedunak. Dekanatuan, ordenadoria begiratu eta Juzgado Central de Instrucción nº 2-era juateko; “guazen, James”... Poliziakua ibilli dot gidari modura denpora guztian, eta biharbada ni zaintzeko izango zuan bai: baiña bera barik, ¿zenbat denpora eta izardi pasauko najittuan nik dozenaka bulego gris háren artian? Azkenian topau juat expedientia: han jagok, eta artxibauta: caso cerado. Eta ezer eskatu nahi badot, bertan idatziz egitteko. OK.

Atzoko eguna, instalakuntzia. Pisu politta: batekin hiru egin jittuk jabiak, bera baten bizi eta bestiak eguneko 100 eurotan alokatzeko. Espoz y Mina kalian, Eguzkiko Portalan ondo-onduan. ¡Piso bikaiña!

Audientziara nindoiala, Colon metro geltokixa itxitta egongo ei dala etzi. (Urrixan 12xa) Gauzak dagozen monduan, etxoko gogorik emoten handik zihar pasiuan ibiltzeko, ez. Edo juan biharra badago, burdiñezko guardasolakin.

Oier Gorosabel 2008/10/24
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)