Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2008 Uztaila 01 Parakaidistia Oiartzunen
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Parakaidistia Oiartzunen

Zaharren etxietara infiltrau naiz, lekuko ixil modura. Basarririk basarri, aterik ate... parakaidistia Oiartzungo sukalde askotan sartu da, argazkilariz kokojantzitta.

Iturrin mezu baten harira, hamen jarriko dittudaz juan dan hillietan Oiartzunen harrapautako irudi batzu. Bertako giruan dzapart eginda, Ane Lardi ikerlarixan morroi ibilli naiz batzutan, Oiartzuarren Baitan proiektuan laguntzen (Ahotsak.com-ekin kolaboraziñuan). Basarririk basarri, atez ate... dozenaka atso-agure maittagarrikin egoteko aukeria izan dot, bigarrengo plano bateko lekuko ixilla. Ezin naiz gogoratu izenekin (zuen komentarixuekin lagunduko baninduzue...), bai ostera arpegixekin.

ahotsak01.jpg

Domingo Elizondo, Ardotz basarrikua, "Krus" txakurrakin.

ahotsak02.jpg

 

Diurtxio Aranburu, Altzi basarrikua.

 

ahotsak03.jpg

 

Juanito eta Faustino Galdos, Gurutzeko Galdoseneko tabernakuak. ¡Denda-tabernia martxan jagok, Iturri, dotore askua! Asteburu honetan juan sin falta.

 

 
ahotsak04.jpg

 

Anttoni Andalurria, Tolareko neskamia.

 

ahotsak05.jpg

 Faustino Galdos, Diurtxio Aranburu, Ane Lardi.

ahotsak06.jpg

 

Xabier Harregi,  Enrique Lekuona, Joxeluix Lardi, Diurtxio Aranburu.

 

ahotsak02.jpg

 

XX, Gregori Almandoz, XX, Luixa Berrondo, Maitxo Sagardia.

Oier Gorosabel 2008/07/01

Argazki ederrak

iturri — 2008/07/01 13:29
Eskerrik asko Oier argazkiengatik, blogan utzitako komentarioagatik eta Aneri nire berri emateagatik.

Bigarrena da Altzi baserriko Tiburtzio Aranburu a.k.a Diurtxio. Zoragarria argazkia, konpai.

Hirugarren argazkian azaltzen dira ezker-eskubi Juanito eta Faustino Galdos anaiak, Gurutze auzoan duten (zuten?) denda-tabernan.

Enpin...

Gehiago

iturri — 2008/07/01 13:31
Ah! Bosgarren argazkian neska musukatzeko pronto agertzen den txapelduna ere Tiburtzio da, baita seigarren argazkian eskuinetik ateratzen den lehengo gizonezkoa.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)