Artxiboa 2008
- Abendua (22)
- Azaroa (16)
- Urria (17)
- Iraila (17)
- Abuztua (12)
- Uztaila (20)
- Ekaina (10)
- Maiatza (12)
- Apirila (15)
- Martxoa (12)
- Otsaila (17)
- Urtarrila (30)
Aittitta Mirande
Aste honetako Aittitta Raduga saiuan, Jon Mirande paristar euskaldunari buruzko saiua. Bere sasoian gitxirek ulertu zeben haren ideia abertzale sozialistak, baiña oin 'guaixa' da bera gogoratzia kultureta-jente artian. Gu korriente horretara gehittu gara saio honekin, nun bere bizimoduan zertzelada garrantzitsuenak zertzelatu doguzen, eta haren olerki musikatuekin osatu. Bertsiño jokuan be, Oskorri eta Maddi Oihenarten 'Igelak' alderatzen doguz. Gehiago irakurri
Euskaldun baten striptease identitarioa
080804ko saio reziklaua. Gaurkuan, Juan Kruz Lakastak emondako hitzaldi sonatuan inguruan oiñarrittu gara saiua osatzeko. Dibertigarrixa izatiaz gain, pentsau arazi egin gaittuana. Bertsiño jokuan, “Txoriburuak sokan” eta “Puppet on a string” alderatu doguz, Argoitia anai-arrebena eta Sandie Shaw britainiarrana hurrenez hurren. Gehiago irakurri
Maite dittut maite, etymologiak
080811 saio reziklaua. Maitte doguz etymologiak. Aste honetako saiuan, gure eguneroko berbetan oso presente dagozen berben jatorri harrigarrixa ezagutuko dogu. Dub musika onakin lagunduta… ¡bai jateko gozua prestauko dabe zure sukaldeko lapikuak! ¡ha zelako ederto geratuko dirazen komuneko azulejuak! Bertsiño jokuan, Aittitta Radugak euskal gizartearekin duen atxikimendua erakusten du beste behin ere: “Volando voy”(Camaron de la Isla eta Jorge Drexler) entzungai. Gehiago irakurri
Aste honetako Aittitta Radugan…
¡Kontuz, garunak irakin barik! Aste honetan, Aittitta Raduga saiuan garunak lauskittuko detsuguz. Koldo Ameztoien ipoin batekin hodietan geratuko gara; pentsauarezten gaittuen esaldixekin erasoko zaittugu gero; eta azkenik garunak pizkat freskatzeko, Patxi Traperon konturen bat edo beste beti dator ondo. Bertsiño jokuan: “Lehenagoko guraso zaharrak” Xabier Letena, eta “Les vieux” Jacques Brelena alderatuko doguz. ¡Oillo-popian azala jartzeko morokuak! Gehiago irakurri
¡Hava neranená venismejá!
080818 saio reziklaua. Aste honetan, gure saiua eminentemente musikala izango da. Danok dakigun modura, irrati esatari batek hau esaten daben bakotxian (irrati libre zein komertzialetan), benetan esan gura dabena da ez dabela denporarik izan saiua prestatzeko. Gu be gizakixak garala ikusi deizuen. Halan be, bertsiño jokua bai egin dogu (¿hau baiño gauza errez eta entretenigarrixagorik?). Horretara, aste honetan Hava Nagila kantu judu famatuan bertsiño oso desberdin bi emon deskue Rika Zarai eta Krokek. Gehiago irakurri
Aittitta Raduga against the machine
Aste honetan, Aittitta Raduga saioko kide bixak bere martxan segidu dabe. Kasu honetan, Eibarrespazioan ibilli dira batez be (Leire Narbaizan Frantziako bidaixa; Amatiño eta burtsa) eta negar eta abots sentsualen artian, bertsiño interesgarri bat destripau dabe. “Fight for your right (to party)”, Beastie Boys taldian kantu hipersarkastikua, euskal borrokilla askok iraultzailletasunan summum-tzat dakena (eta justo kontrakua dana). Jakizue behingoz zer diñuan letra horrek, eta alderatu egizue Richard Cheese crooner horteriak egindako bertsiñuakin. Ahotsak.cometik, Angiozarko eskolia. Gehiago irakurri
Otoi gure alde
Aste honetan, Vaticano aldian ibilliko gara udako “vacatio”-en jatorrixa ezagutzen, eta whisky eta motozikleta latiñez zela esaten dan jakitzen. Jozulinek “sardiñian parabolia”-kin gaur egungo krisisa ederto azaltzen desku. Eta Azpeitiko Manuelak sardaua zela egitten zeben azaltzen desku bebai. Bertsiñuen jokuan, Brassens eta Duhalde dakaguz barriro. Oinguan, “95 pour 100″ eta “Hamarretatik zortzitan” kantu erotikuakin. Gehiago irakurri
Etorri samba dantzan (tangan Pampan)
Poz haundiz ikusi dogu gure saio zehe hau Eguzki Irratiko parrillan (martitzen eguardiz, eta domeka-asteleheneko gabeko ordu txikixetan). Gaurko saiua beraz, sukaldeko bihargiñei nahiz fabrikako gabeko turnokuei eskindu detsegu: kontakizun futurista apokaliptiko bat, orgasmo kontuak, eta bertsiño kontuan… ¡mambo! (edo hobeto esanda: ¡samba!). Raffaella Carrá “A far l’amore comincia tu” eta Tony Holiday “Tanze Samba mit mir”. Gehiago irakurri
Hassasin-ak
Aste honetan, “google kulturako” gai rekurrente bat izan dogu saiuan: “Hassasin”-ak. Iran zaharrian oin dala 10 gizaldi bizi izan ziran sekta musulman misteriotsu honi buruzko argibidiak emongo doguz. Bertsiñuan jokuan, “People = shit” kantua emoten dogu euzkixa eta iratargixa besain desbardiñak dirazen Slipknot eta Richard Cheese-n bertsiñuetan. Gehiago irakurri
Puspilluak, marimatrakak eta Sandmanak
Gaurkuan, Patxitraperon puspillotxuan sartu gara; gero, marimatraka kritikatzaille baten ipoiña kontau dogu; eta bertsiñuan jokuan, Sandman pertsonaian harittik datozen lau kantu harilkatu entzun doguz: Metallica, Apocaliptica, Richard Cheese eta Andrew Sisters taldien ahotan. Gehiago irakurri