Garagoittiko Orakulua
Ereñoko kanteran

Asteburu honetan, taldeko kide barrixak Ereñoko kanteran trebatzen
ibilli gara. Izan be, haitzulo horizontaletan edonor ibilli leike arazo
berezi barik; baiña leza bertikaletan ibiltzeko "yumar" sistemian
gorabeherak ondo ezagutu bihar dira, seguridadiakin ibiltzeko. "Los
experimentos, con gaseosa" egin bihar dira; kanteran alegia. Gero
lurpian, illunetan, bakarrik eta lokatzez beteta ezin diralako akatsik
egin.
Datorren asteburuan, Amorotoko Trakamaillen aurkittutako bidia
exploratuko dogu, lurpetik Ispasterreko Elexalde auzora eruan ahal
gaittuena. Oso interesgarrixa.