Garagoittiko Orakulua
El futbol es de maricones
Ez dot nik esan gero, Saturrarango hondartzan dago idatzitta. Lea-Artibaien sortu da halako "komando" bat, futbolzale zapaltzaillien aurrian motorzale harrotasuna aldarrikatzen dabena.
(Puagh)
Eta Markos Zapiainek topatu dau azalpen filosofiko bat.
Re: El futbol es de maricones
motorzaleen aurka "txinbera komandoa" osatzekotan ibili ginen behinola, ondo ezagutzen duzun putzu ilunaren inguruko sasien eta otabarren atzean ezkutatu eta bilboko señorito motorzale zaratatsu nazkanteei eraso egiteko
eta athletic... orain dela bizpahiru zapatu athleticek bartzelonaren aurka jokatu zuen, ligako azken partida
arratek eta biok ez genekien eta autoa betiko tokian utzi eta zinemara joan ginen
itzuli eta autorik ez
garabiak eraman omen zuen, udaltzainek, zorrozaurrera
zergatik?
partida dagoen egunetan guk utzitako lekuan ezin delako utzi
eta zer dela eta jakin behar genuen guk egun horretan bazegoela?
ba jakin behar delako, beste barik, EBIDENTEA ei da
erakustazokatik zorrozaurreraino joan ginen oinez, hiru bat kilometro; arratek zapata mingarriak; oso berandu zen; alabak etxean bakarrik (ez daude ohituta, ordu horietan behintzat ez); 85 euroko isuna ordaindu eta etxera
aupa athletic eta toki publikoen inbasio zitala!
Re: El futbol es de maricones
Ulertzen zaittut Markos. Nik be jasan izan bia izan dot Eibarren, Bizikleta Eibarresa edo Vasca edo hostixorrekin nere betiko aparkalekutik garabixak kotxia eruatia.
Eta nik diñot, indignauta: ¿hori egin leike? Aisialdi aktibidade bategaittik (zer da bestela, konpetiziñoko kirola?) ondo aparkauta dagon kotxia kendu eta gaiñera multa bat ordaindu eragin????
Ze eskubide ete daukat nik atropello hori salatu eta irabazteko?
Re: El futbol es de maricones
Bilboko señorito motorzaleen kontra "Txinbera Komandoa"? Txinberarekin ezin da intsekturik ere garbitu baina! Armamentu nuklearraren alternatiba ere gehiegizkoa izango da igual... sor daitezkeen kalte kolateralengatik diot...