Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2005 Abendua 08 Eusko-kataluniar parranda Sâo Paulon
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

Eusko-kataluniar parranda Sâo Paulon

Eusko-brasileroak Kataluniarrekin batera urte bukaerako festa bat antolatu dute Sâo Paulon, ¡txikiok indarrak elkartu behar! "Encontro Cultural Euskal Herria-Catalunya" deitu diote eta aspaldidanik kataluniarrekin duten elkar lanaren fruituetako bat da, ez lehenengoa eta ez azkenekoa.

Hor behean doa kartela, programa zehatz eta kontaktuekin.

orakulua 2005/12/08

Re: Eusko-kataluniar parranda Sâo Paulon

iturri — 2005/12/09 21:33

Aupa Oier:


Pasa den udan egon ginen gu Brasilen: Salvador, Rio, Iguazú, Recife, Olinda...


Gustura bueltatuko nintzateke hango berotasun eta goxotasun pizarren bat hartzera.


Ez ginen Sao Paulora joan. Hemendik hartuta eraman genituen bueloak eta ez genuen gure programan sartu. Jendeari galdetu eta esan zidaten itsusia dela, zaratatsua, zikina... baina nik 20 milioi biztanle dituen horrelako hiritzarra gustura ikusiko nuke. Hori bai, Alemaniako paroa du (5 milioi langabe).


Enpin... apunte hau irakurri eta hori da bururatu zaidana.


Zaindu, orakulu.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)