Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua
Dokumentu Akzioak

Garagoittiko Orakulua

A cock

Hau da: koko bat. Edo momorrua. Beti begittandu jataz oso ikusgarrixak. Hau Zarikietako mendixetan topau neban. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/09/07

Si yo canto es por tí, Locomia

Krisisa eta irudimenari buruzko ipoiñ politta, Historias de la Historia blogetik. Kontakizun mediebalandako musika egokixakin: Locomia, Velvet Underground eta Siniestro Total. Azkenen "Si yo canto" ezagunan bertsiño orijinala topau dogu, Los Sirex taldiana. Eta ahotsak.com-etik, Pakita Iztueta ordiziarrak txarri hiltziaz eta ogixa egittiaz berba egin desku. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/09/05

Huinca onal

Asel Luzarraga bialduko dabe, baiña horrekin ez da maputxien arazua konponduko Chilen eta Argentinan. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/09/03

Eibar Ixuatik

Goizago jaikitziak enkantu haundixa daka neretako. Bestiak beste, jaixotzen diharduan egun barrixa ikusteko aukeria emoten dabelako. 1997xan, goizero egitten neban Eibartik Markiñarako bidia, Ixuatik, eta batzutan herriko etxe guztiak hode-izarapian lagatzen nittuan Agiña aldera bajatu aurretik. Hau ikusi eta gero, biharra be hobeto egitten da. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/31

Lau hartz kondenia betetzen

Gaiztakeriren bat eginda kontizu; lehelengo garbigailluan bueltaka hainbeste denporan, eta gero hor esegitta danak. ¡Damutuko dittuk bai! Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/30

Patxi Andion (monografikua)

Madrilleko euskalduna, FRAP-en ibillittakua, Pariseko bohemixua, mailla altuko kantarixa, unibertsidadeko irakaslia... Famian munduan igeslari honen gaiñeko monografikua, kantuekin ondo osatuta. Bertsiñua, zelan ez: "Trapu zaharrak", Xabier Letena eta berana (Patxi Traperori eskerrak). Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/26

Edurra

1996ko edurtietako irudi batzu. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/25

Aitor Egurenen argazkixak

Duda barik, artistikoki ni baiño argazkilari askoz hobia. Millaka erretratu egindakua, estudixuan (gehixenetan Kili Koloko lokalian) nahiz kanpuan. Bere "musia" Ernesto bazan be, neuri be harrapau ninduan irudi batzutan. Hónek aliok 1996kuak diraz, Photochof zer zanik be ez genkixanekuak. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/24

Kauterak Lekeittion

Kale Antzerki Jardunaldixetan, beti sua ta txinpartia. Gogoz hartzen dogu polbora kei artian ibiltzia, mahoizko erropa zahar eta txanuakin babestuta. 2005 urtian, Tokia taldeko xiberotarrak maskaradan oiñarrittutako ziberpunk ikuskizunakin hipnotizau ginttuen: "Kautera" espektakulua. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/23

Hau entsaladia

Curistoriatik Napoleonen jardiñetako jarrilekuana; Jozuliñenetik Galeanon eskutitza; Waliñonetik "Argia". Azpittik Esne Beltzan disko barrixa, "Noa". Bertsiñuetan "It's five o'clock", Franco Battiato eta Aphrodite's Child-en ahotan. Eta ahotsak.cometik Bixente Pagoaga arrasatearrak hillien izenen gaiñian egitten desku berba. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2010/08/20