Dantzing
diru-laguntzak
Esne-berbak eta dantzaren neurria
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009rako aurreikusi dituen diru-laguntzen kopuruen berri etorri da egunotan komunikabideetan.
Jaurlaritzak kultura sustapenerako 9 miloi euro bideratuko dituela da albistea nagusia han eta hemen. Diru hori alorka nola banatuko den ere erakutsi digute. Eta nik ezin eutsi zerrenda handitik txikira antolatzeko tentazioari:
- Ikus-entzunezkoak 4.206.820
- Antzerkia 1.254.877
- Zinema euskaraz 1.098.980
- Liburua, Literatura eta itzulpengintza 838.000
- Arte bisualak 535.000
- Musika 499.000
- Jaialdiak 350.000
- Dantza 262.000