Hemen zaude: Hasiera Blogak Dantzing Artxiboa 2009 Abendua 27 Beranoko buelta neguan
Dokumentu Akzioak

Dantzing

Beranoko buelta neguan

Ermua eta Mallabia artean dagoen erreka eta auzo polita da Berano. Ermutik irten eta oinez asko jota pare bat orduko pasiada ederra egin daiteke Berano errekan gora, Berano Txiki eta Berano Nagusi auzoak pasatu eta Hambrera jaitsita Ermura itzultzeko.

Gure aitak etxe ondoan ditugun paraje ederrak ezagutu ditzagun ahaleginetan jarraitzen du, eta lehen Kilimon bailara ezagutu genuen bezala gaur Beranoko buelta egin dugu.

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 002

 

Ermutik Hambrera joateko bidean, herri irteeran eskumatara hartu eta berehala gaude Berano errekaren ibilbidean.

 

Ondo prestatutako tokia da, bidea txukun eta erreka bazterrak ere garbituta. Lehen zatia laua da eta udan ermuarrek ziur aski maiz erabiliko dituzte ur-putzuak eta "piszinak" ikusi daitezke.

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 008

 

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 012

 

Errota izandakoa ere ikusi dugu.

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 014

 

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 015

 

Poliki-poliki bideak gora egin du eta Berano Txikiruntz abiatu gara.

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 022

 

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 023

 

Laupabost baserri eder eta San Jurgi-ren omenezko ermita. Baserriko andreak esan digunez San Jorge egunez (apirilak 23) erromeria polita ospatzen da bertan.

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 026

 

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 029

 

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 037

 

Berano Txikitik Berano Nagusira pasa gara, beste dozena erdi baserria elkarrengandik gertu eta bista ikaragarriak: Mallabia, Oiz, Anboto, Urkiola,...

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 039

 

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 042

 

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 044

 

Konturatu orduko aldapa jaisten ginen eta Hambreko bidera iritsi gara. Pare bat ordu eta umeak ez dira enteratu ere egin.

2009-12-27_Ermua-Mallabia-Beranoko-bueltea 045

Edarra, benetan!

leire — 2009/12/29 12:50
Aupa!
errezoia dakazu, Oier, oso toki edarra da, eta etxe onduan dakagu. Uda partian pisziña hori garbi-garbi egoten da, baiñua hartzeko toki aproposa.
Gaiuzatxo bat, baiña, Hanbre zegaittik idazti dozu m-kin? Kuriosu¡idadia da.
Kuriosuak diran moduan bertako izenak: Hanbre, Berano....
Ondo segi, eta esan Juanjori jarraitzeko hurreko tokixak erakusten. holan, guk be ezagutuko dittugu!
Urte barri on, danori!

Hambre

oier — 2009/12/29 14:56
"Berano" horrek "Verano"rekin zerikusirik dakan ez dakit, baina etimologietan galtzeko astirik eman gabe Hambre=gosea zela esplikatu zidan behin ermutante batek. Eibartarrak zerrendan ere aipatu izan da kontu hau: http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2006-January/005504.html

Hambre

Aitziber Iriarte Garin — 2009/12/29 18:41
Hambre hori gose-tik dator.Itxura danez, izen hori daukan etxea egiterakoan( jatetxea edo taberna dakala azpixan)etxearen estrukturia eitxerakuan eta teilatua amaitzen dutenean, ostrokua egiten da langileekin.Hau da, bazkaltzera gonbidatzen zaie denei. Entzun dudanagatik, bertako andria jokuzalia edo kartazalia omen zan eta ostrokua egin bihar zan momentuan diru barik zeuala eta ez zittuan langiliak bazkaltzera gonbidatu eta handik HAMBRE.

Ostrokua

Oier A. — 2009/12/29 22:57
Kaixo Aitziber! Ez nuen ezagutzen "ostrokua"-aren kontu hori. Kuriosoa. Nik bidali dudan loturan gutxi-gora-behera azalpen horixe ematen da (ostrokua beharrean montxorra aipatzen da) baina ez zaio etxeko andreari horrelako fama txarrik leporatzen. Hauxe da Angel Zelaietak elkarrizketa horretan kontatzen duena: "Nire jaiotetxea Eibartik gertu zegoen, berez Mallabia izan arren. Aitak pentsatu zuen ezkontzerakoan tabernatxoa ipintzea bidegurutze batean, eta etxe berria egiten hasi ziren. Garai hartan, teilatua ipintzean, montxorra emateko ohitura zegoen, baina amamak ez zien afaririk ematen lanean zebiltzan harginei, eta haiek "Hambre" izena jarri zioten etxeari." http://eibar.org/blogak/gabiria/archive/2006/01/16/214

Ostrokua

Aitziber Iriarte Garin — 2009/12/30 12:46
Kaixo Oier,
Ostrokua hitza gipuzkoako beste zonalde batzuetan erabiltzen den hitza dela uste dut, montxorra ez neban ezagutzen. Egunero ikasten dugu zerbait....
Nere gurasuak Berano nagusin bizi dira eta aitak kontau zeztan istorio hori. Agian Hambreko etxekoandria ez zan jokuzalia eta badakizu batzuetan nola degeneratzen diren istorioak ahoz aho... ( ikusi al duzu Wazemank?)

pasaietan

Pello — 2010/02/01 23:53
Buelta ederra egin duzuena, ta hori aitari kasu in, zeren guk munduko edozen lekua ezagutu baino etxekoa justu justu. Ea egun batean baztan aldera buelta bat ematen duzuen zeren bertze gauzarik ez, baño paraje ederrak batzuk bai.
Eskermile utzitako mezuagatik, Oier

baztanaldera

Oier A. — 2010/02/02 14:31
Bai, Baztan aldean bada inguru ederrik, ez dago zalantzarik! Ea txango bat egiten dugun laster!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin dut lan, baina azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com

izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat.

 

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa
Azken erantzunak
baztanaldera Oier A., 2010/02/02
pasaietan Pello, 2010/02/01
Ostrokua Aitziber Iriarte Garin, 2009/12/30
Ostrokua Oier A., 2009/12/29
Hambre Aitziber Iriarte Garin, 2009/12/29
Etiketa lainoa
012 2007 2009 ADDE a-gripea administrazioa agenda akondia amateur antzerkia apaizak argazkiak argazkilariak argia argia-astekaria argia-urtekaria arimen-eguna arma-museoa armia-eibar arratetikuak arrazismoa aste-santua bailara balantzea baltasar beltza belztasuna berano bidegorria bideoa bideoak bilera bizikletan bizkaia bortizkeria buruhandiak codesyntax dantza dantza-elkarteak dantza-tradizionala dantzan.com debabarrena delfin-colome diru-laguntzak domu-santu eibar ekain elgoibar elurra elurtuta ermua erraldoiak erregeak eskia eskiatzen esku-dantza eskualdea etakitto eusko-jaurlaritza festak filipe-oihanburu gaba-beltza gaixotasuna gaztaiñerre gerra gripe-a gripea halloween hitzegiten hizketan hizkuntza hiztegia hollywood ibilaldiak ibilbideak ikasten ikusentzunezkoak inauteriak internet irekia jaurlaritza kalamua kamerariak karnabalak kep kilimon kuestazioak kultura kulturaren-euskal-plana mallabia maltzaga mendaro mikel-laboa monica-runde morris multak museoak musika oinez olinpiadak ondarroa ordizia profesional programazioa puska-biltzea santaneroak silberio-beristain sinboloak space-invaders stargate susyq telebista tradizioa tradizioak txangoak txingoak txistua umeak umeekin urtekaria worldploneday2008 zentzua zutabeak