Hemen zaude: Hasiera Blogak Dantzing Artxiboa 2007 Urria 30 Axuri beltza eta Mutrikuko Gaba Beltza
Dokumentu Akzioak

Dantzing

Axuri beltza eta Mutrikuko Gaba Beltza

Bilbon, mozorro denda batean sartu eta Halloween-en inguruko hamaika kalabaza eta mozorro ikusi nituen pasa den astean. Saltzaileari galdetu eta argi esan zidan "urtetik urtera izugarri igotzen ari da Halloween, ekartzen dudan guztia saltzen dut eta hurrengo urtean bikoitza ekarrita berriz ere agortzen zait".

Benetan bitxia da animen inguruko jai honekin (ere) gertatzen ari dena. Zinea eta telebistaren bidez Estatu Batuetako Halloween ospakizun eredua sartzen ari da, eta kuriosoena, ez gara konziente festa hori lehen ere ospatzen zela hemen. Asturias eta Galizian adibidez, orain gutxi arte ezagutu dira Domu Santu egunaren inguruan antzeko tradizioak: kalabazak hustu eta argia jartzea barruan, eta umeak etxez-etxeko errondak egitea goxokiak, jakiak edo dirua eskatuz.

Mutrikukoa ez dakit nondik etorri den, kostaldeko herriak berezi xamarrak izaten dira eta, eta bere kasa nahiko ondo moldatzera ohituak. Baina kontua da Gaba Beltza nahiko ondo sustraitu dela azken urteotan Mutrikun, eta gau horren iguruan sortu den erritual sortaren artean dantza bat errotu dela: Axuri beltza, Jaurrietako nesken dantza edo dena-delakoa.

Pasa den asteburuan ospatu dute Gaba Beltza Mutrikun, eta horren berri emanez Lea-Artibai eta Mutrikoko Hitzan artikulu kurioso bat argitaratu da. Axuri-beltzaren jatorria aztertu nahi izan du kazetariak artikulu horretan eta hara-nora bi bertsio kontrajarri nahi  izan dituen. Badirudi jatorri ezezaguna edo ez oso argia izateak misterio handiagoa ematen diola dantzari berari eta jaiari, eta ondorioz, jatorria argi eta garbi ezagutzen zaion dantza apurretako baten inguruan nahaste ederra egin du.

Gauza jakina da Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik sortu zutela "Axuri beltza" dantza Zaraitzun jasotako doinu zahar batekin. Dena den, esan beharrekoa da nahasterako bidea eman duena dantza talde baten webgunean dantza horri buruz ageri den "informazio" okerra dela.

oier_a 2007/10/30

Re: Axuri beltza eta Mutrikuko Gaba Beltza

Adrian — 2007/10/31 17:19

Ondarrun iraialaren bati deitzen dotzau Dominu Santu egune



Re: Axuri beltza eta Mutrikuko Gaba Beltza

Adrian — 2007/11/01 01:28

Ze pentsaten ote ngoen Iriala jartzeko eta ez Azaroa,Ondarrun Nobienbri esaten douela ixango da



Re: Axuri beltza eta Mutrikuko Gaba Beltza

oier — 2007/11/01 01:56

Ja, ona Adrian, lehenengo mezua irakurrita pentsau dot Ondarrutarren umore "beltzaren" beste adibide bat zala, irailaren 1ean, lanera bueltatzeko egunean "hildakoen" eguna ospatzea...
Ondo pasau Gaba beltza!!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin dut lan, baina azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com

izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat.

 

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa
Azken erantzunak
baztanaldera Oier A., 2010/02/02
pasaietan Pello, 2010/02/01
Ostrokua Aitziber Iriarte Garin, 2009/12/30
Ostrokua Oier A., 2009/12/29
Hambre Aitziber Iriarte Garin, 2009/12/29
Etiketa lainoa
012 2007 2009 ADDE Arrate Dantza a-gripea administrazioa agenda akondia amateur antton-luku antzerkia apaizak ar argazkiak argazkilariak argia argia-astekaria argia-urtekaria arimen-eguna arma-museoa armia-eibar arratetikuak arrazismoa aste-santua bailara balantzea baltasar beltza belztasuna berano bidegorria bideoa bideoak bilera bizikletan bizkaia bortizkeria buruhandiak codesyntax dant dantza dantza-elkarteak dantza-tradizionala dantzan.com debabarrena delfin-colome diru-laguntzak domu-santu eibar ekain elgoibar elurra elurtuta ermua erraldoiak erregeak erreseina eskia eskiatzen esku-dantza eskualdea etakitto euskal-jaia euskal-kultura eusko-jaurlaritza festak filipe-oihanburu gaba-beltza gaixotasuna gaztaiñerre gerra gripe-a gripea halloween hitzegiten hizketan hizkuntza hiztegia hollywood ibilaldiak ibilbideak ikasten ikusentzunezkoak inauteriak internet irekia jaurlaritza kalamua kamerariak karnabalak kep kilimon konplexuak kuestazioak kultura kulturaren-euskal-plana mallabia maltzaga mendaro mikel-laboa monica-runde morris multak museoak musika oinez olinpiadak ondarroa ordizia polonia poznan profesional programazioa puska-biltzea santaneroak silberio-beristain sinboloak space-invaders stargate susyq telebista tradizioa tradizioa-eta-sorkuntza tradizioak txangoak txingoak txistua umeak umeekin unai-brea urtekaria worldploneday2008 zentzua zutabeak