Dantzing
Kilimon haranan barrena, erreka sikuaren ondotik pasiadan
Mendarotik abiatuta ibilbide lasai eta ederra egin daiteke Kilimon erreka zenaren arrastoaren ondotik. Batzuetan nahiko urrutira joan izan gara horrelako tokien bila, eta orain gutxi aitak erakutsi digu etxe ondoan ere baditugula horrelako toki ederrak, adibidez, Kilimon harana.
Mendaron, Garagarza auzoan, ospitalaren azpialdetik abiatzen da bidea. Bailara estu-estua da Kilimon harana, mendiak gain-gainean daude eta batzuetan badirudi arroilla bihurtuko dela aurrerago. Baina zuzen eta estu, bailara luze eta berdea da Kilimon.
Kilimon Arana map
Bitxiena erreka-zuloa da. Izenez oso ezaguna genuen Kilimon eta erreka txukuna espero genuen, baina erreka-zuloa erabat lehortuta dago, belarra eta harriak baino ez dira ageri. Badirudi oso ur iturri garrantzitsua dela erreka hori Debabarrenarako eta ondorioz, bere ur jarioa hodietara bideratu dutela, erreka bera erabat sikatu arte. Pentsatzekoa da garai batean amurrain eta abarrekoak izango zirela bertan, eta inguruko ortu eta animalientzat ura izatea funtsezkoa izaten dela, baina... etxeko kaniletan ere ura nahi izaten dugu eta nonbaitetik hartu behar.
Apenas malkar handirik gabe, poliki-poliki goraka doa bidea, lehen hiru kilometroetan asfaltatuta eta hortik aurrera lurra eta belarrarekin. Azken tramoan goruntz egiten hasten da eta jarraituz gero Larraskandara iritsi daiteke, ia konturatu gabe. Ea hurrengoan harako bidea egiten dugun, gogoz geratu nintzen eta.
Bidean bertan karobi bat, garai batean karea egiteko erabiltzen zen labe horietako bat, topatu genuen.

trop plein
http://es.wikipedia.org/wiki/Trop_plein
Kilimonen rekorriduan, ez dakitt fijauko ziñazien, koba bi dagoz. Bata errekazuluan bertan (ur denporetan, bertatik ura urtetzen hasten da, 30 bat litro segunduko) eta bestia zelai baten bestekaldian (burdin sare batez itxitta, akuifero haundixetara sartu leike handik).
Dana dala neria sospetxia da bakarrik, baiña seguro Akerzulo (Deba) edo Arantzadi (Donostia) taldietako espeleologuak ondo dakixela hori.
bere kasa?
Kobekin ez giñan konturatu ez. Zulo bat ikus genduan bide ondoan, baina ezta imajinau bez sakona izan leikianik.