Hemen zaude: Hasiera Blogak Nire uste harroan Artxiboa 2006 Ekaina 05 Datak eta datuak
Dokumentu Akzioak

Nire uste harroan

Datak eta datuak

Berrogeita bi urte bete ditut udaberri honetan. Era berean, hogei urte dira nire lehenengo liburua kaleratu zela: "Sei ipuin amodiozko". Geroztik, liburu-mordoxka etorri da, berrogeitik gora.

Orain dela bi urte hasi nintzen sareko txoko honetan idazten, 2004ko uztailaren 16an, eta geroztik egunero-egunero kontatu dut zerbait, jaiegunetan salbu; guztira, 500 artikulutik gertu. Iaz, urtea bete nuenean, maiztasun laxoagoz aritzea pentsatu nuen, baina erritmo berean jarraitu nuen azkenean, zeresana eta gogoa agortu ez zitzaizkidan seinale.

Orain, berriz, gogo hori ahitzen sumatu dut, eta nahikoa gauza egin behar izaten dugu bestela ere gogorik gabe, borondatezkoetan ere behartuta jarduteko. Hortaz, uztea erabaki dut. Bigarren urteurrena betetakoan? Horixe izan zen nire lehenengo burutazioa, baina asteburu honetan hala esan diot neure buruari: eta zertarako itxaron data biribila iritsi arte? Utzi eta kito.

Halaxe ba. Mila esker urte pare honetan irakurle izan zaituztedan guztioi, noizbait erantzunen bat utzi duzuenoi, kalean topo eginda animozko hitzen bat esan didazuenoi. Muxuak denontzat.

Xabier Mendiguren 2006/06/05

Re: Datak eta datuak

asier — 2006/06/05 13:28

Hau dok hau. Sautrelan entzun larregi idazten duala, eta bloga laga? :-)


Aurrekuan moduan, hau be "gezurretako" agurra izan deilla.


Laster arte!



Re: Datak eta datuak

e-gor — 2006/06/05 13:36

Lehen Julen, orain hi... Laster ezingo dituzte "Blogak eta literatura" mahai-inguruak edo "Idazle blogariak" erreportajeak egin! ;-)


Faltan botako ditiagu hire gogoeta, analisi eta eztenkadak. Ondo segi!



Re: Datak eta datuak

Patxi — 2006/06/05 14:12

Aupa Xabier!


Gogoa ez dek beti sasoian egoten, gorabeherak izaten dizkik, baina jun bezela, etorri ere egiten dek. Eta agur esaten duenak apaaaaaaaaaaa! esan zeikek atzera nahi duen momentuan, beraz...


Oporrak aurreratu dituala esango nikek. Baietz oporren ondoren azaldu berriz!


Nere kasuan pena erdipurdikoa dek, laguna haut eta! Hire berri nik behintzat izango diat tarteka. Blogak egin gatxik lagun. Hori irabazi diat nik hire blogarekin, ez dek gauza makala.


Zaindu, deskantsua gozatu, eta arin bueltatu!



Re: Datak eta datuak

iturri — 2006/06/05 14:55

Gauzak dauden bezala idazle liburudun = blogari konbinazioa ez da gehiegi betetzen gurean.


Dena den, xme bueltatuko dela uste dut.


Eskerrik asko eta ondo ibili.



Re: Datak eta datuak

Josu — 2006/06/05 18:20

Sarri artio, Xabier


egongo gara


j m



Re: Datak eta datuak

patxi lurra — 2006/06/05 20:50

Dieta barik lagako deuskuzu paperjaleoi, Xabier. Eta "Gaztelako batek" zeure falta sumatuko dau, fijo. Maitasun/gorroto harreman polita sortzen ebilan zuen artean...


Adiorik ez!



Re: Datak eta datuak

Apostata — 2006/06/06 07:40

Hau sorpresa deabruaren eguna (6-6-6) esnatzeko!


Espero genuen, baina ez hain azkar: kriston grazia egiten didate esaten dutenek ez daukatela astirik blogak irakurtzeko. Grazia egiten dit, ezin dutelako imajinatu ere egin zer den ia bi urtez blogean idazten aritzea, konstantzia eskuzabal itzelarekin, eta denbora ateratzea denboraren arrastorik ere ez dagoela dirudien lekuetatik.


Zer esango dut, orduan? Pena dudala? Keba! Alderantziz: pozten naiz zugatik, "borondatezko" lan honen loturak laxatu eta disfrutatzera zoazelako. Disfrutatzera, idaztera... bai, disfrutatzera azken batean.


Tira ba: eskerrik asko oparitu diguzun denbora guztiagatik. Ba ote lorpen handiagorik idazle batentzat, irakurleari denbora oparitzea baino?


Bizi, Xabi!



Re: Datak eta datuak

Magabila — 2006/06/06 08:43

Bazijoak beste bat...


Eta atzetik bazetoztek indar berriak...



Re: Datak eta datuak

Jozulin — 2006/06/06 12:00

Ez nintzen soldadutzara joan baina ikusten ditut jeneralak etxeratzen; infanteriaren ordua da!
Txantxa da. Segi idazten nahi baduzu, eta nahi ez baduzu, ba ez; mende honetako pilosopo handi batek dioenez: "Ondo pasatzeko jaio ginen".


Itzuliko zarelakoan,


Izan (f)untsa!



Re: Datak eta datuak

matxalde — 2006/06/06 18:46

Zemuz bizi haiz! Horrela agurtzen dek sarri, eta agurra etorrerakoa eta joatekoa izan ohi da.
Itzuli bai, itzuli ez, hor dabil irakurleria, nahi baina... Tira, horrela hartutako erabakiak ez dira pentsatu gabekoak. Izan zirenak izan ziren, ezer ez da betirako. Egunerokoak aspertu ere egiten gaitu denok.
Xabier, eskerrik asko egunero zer idatzi pentsatzeagatik, borondatezko aritzeagatik, blog irakurle izaten laguntzeagatik. Apur bat denbora libre gehiago izango dek orain. Tira, "Sei ipuin amodiozko" izan zen orduan. Horra hurrengo baterako izenburu berria: "Sei amodio ipuin baterako" Eongo gaittuk! Ondo izan.



Re: Datak eta datuak

Maite-Sei — 2006/06/07 00:08

Aupa, Xabier! Hauek dira bizitzaren paradoxak: nire lehenego aldia zure blogean eta zure azkena! Kontua da, aspalditik jarraitzen ditudala zure historia/istorioak eta inoiz ez badut erantzunik utzi ez da gogo faltagatik izan, txoko berrietan sartzea batzuetan kosta egiten delako baizik! Dena den, eskatzea libre denez, deskantsatu ondoren indarberrituta bueltatzea gustatuko litzaidake. Eta ezezkoa bada, ba, onena opa dizut! Ondo izan...



Re: Datak eta datuak

Agurtzane — 2006/06/09 13:29

Ba, nik ere sentitzen dut, nahiz eta, egia esan, gutxitan jartzen naizen blogetako kontuak irakurtzen. (Barkatuko ahal dit Xabierrek, nik behintzat ordenagailuan irakurtzeaz erreta bukatzen baitut ia egunero: e-mailak, word lanak, web orriak, eta e-mail gehiago irakurtzeaz asper-asper eginda).


Hala ere, biblioteka batean lan egindakoa naiz eta badut kezka bat: zer gertatuko da mezu hauekin guztiekin? Xabierren mezu batzuk liburu batean jaso dira, baina gainerako mezuak? Eta bere irakurleen erantzunak? Eta desagertu edo desagertuko diren beste blogarienak?


Erantzunik bai, eibartarren artean?


Besarkada bat Xabierrentzat eta ez adiorik!



Re: Datak eta datuak

sare — 2006/06/10 17:54

Plazer hutsa, beste behin.



Re: Datak eta datuak

oier g — 2006/06/13 18:54

Aiiii....
zelako melodramatikuak zarien, idazliak.
O.



Re: Datak eta datuak

asel — 2006/06/15 10:51

bueno, hemen ez zaitugu gehiago irakurriko, baina beste lekuak eta moduak egongo dira. Arima enkoniatuak liburuko narrazioekin, esaterako, ederto pasatu dut, arrautza frijituaren teoria nigan bete ez arren (nik arrautzaren gorringoa bukaerarako uzten dut, baina bizitzan kontrako joera daukat, batzuetan zorionez, bestetan zoritxarrez). laster arte ;-)



Re: Datak eta datuak

Kantxoperrebuelti — 2006/06/15 23:17

Zu... sorpresi, txo!
Enekixen errie emonda zeuazenik... peni.
Ze-engotzau, ba?!
Azken baten hoixera bixitxi, ez? Jun-etorri eterno bat - haxea filosofadi.
Ba ondo ixan ta kontakozu.
A, ta bai, Lea Artibain be eukizuz irakurle batzuk... portzierto, batzutan liburukattik-eta berba etten dou eskualdeko forun... inok nehi bazue bixitta (hori bai, azpi-euskalki zarratun... hori ulertzen bazu ezta jeroglifiko gatxik, launtzarra!)


www.11barri.info/foroa



Re: Datak eta datuak

joxe — 2006/06/16 10:38

pena hartzen diat xme,



Re: Datak eta datuak

Vespasiano — 2006/06/18 11:58

Azken aste hauetan blogosferatik desentxufatuta nabil, halabeharrez, baina etxera bueltatzerakoan nire blog gustukoenak goitik behera irakurtzeko asmoa nuen, eguneratzeko, zertan zabiltzaten jakiteko.


Pena, xme! Baina alde batetik erabaki egokia iruditzen zait: nik ere neure blogak amaiera izan behar duela pentsatzen dudalako, bi edo hiru hilabeteko bloga izango zela banekielako. Eta, kasu batzutan, iraupen mugatua blogen ezaugarri beharrezko bat izan daiteke. Gogoa galduta, bloga haizea galtzen hasiko zen, eta horregatik uste dut erabaki zuzena dela, eta azkarra. Blog batek helburu argi samar bat eta gogo piztu bat behar du, txispa mantendu nahi badu.


Eta badakit atsedenaldiaren ondoren zure metadona dosiak beharko dituzula, berandu baino lehen, eta blog bikain honen bigarren etapa hasiko duzula.


Besarkada Tarragonatik,


Vespasiano pelotero


Blog



Re: Datak eta datuak

Elena — 2006/07/21 22:42

Kaixo Xabier!
Egia esanda blogak ez dut azken aldian asko irakurri. Azkenean ez daukagu denbora dena egiteko, horregatik nik oso gutxi idazten dut. Zure lehenengo liburua irakurri dut eta beste batzuk ere bai. Duela gutxi irakurri nuen goierritarra aldizkarian idatzi zenuen artikulua. Beraz, leku batean edo bestean zure idatziak irakurriko ditugu.
Zoriontsua izan, azken finean hori da garrantzitsuena. Zorte on!


Elena Solano



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.

Azken erantzunak
herri hizkera egoitz, 2009/10/28
liburua julen, 2008/11/29
Emakumeen eragina Amatiño, 2008/03/08
sketxa xipri, 2008/03/07
Etiketa lainoa
Alberto Barandiaran Amezketa Antzerkia Arte plastikoak Artikulu kulturalak Editore lanak Liburu kritikak Philip Roth Politika Saski Naski Sorkuntza Tene Mujika beka sexua literaturan tortura zinema