Hemen zaude: Hasiera Blogak Nire uste harroan Artxiboa 2006 Apirila 28 Ibarretxe, Duncan Dhu-ko bateria-jole
Dokumentu Akzioak

Nire uste harroan

Ibarretxe, Duncan Dhu-ko bateria-jole

Duncan Dhu musika-talde donostiarraren historia oroitzen al duzue? Hiru lagun ziren, orain dela hogeitaka urte, poparen eta rockabilliaren arteko soinu berezi nahiko akustiko batekin plazaratu zirenean. Egundoko arrakasta izan zuten eta, handik gutxira, hirutik bira jaitsi zen partaide kopurua: Mikel Erentxun geratu zen (kantaria eta irudia ematen zuena), Diego Vasallo ere bai (kantu gehienen sortzailea), eta kanpoan geratu zen Juanra Viles (bateria-jolea besterik ez zena, eta, hortaz, ordezkagarria).

Juanra Vilesen tankera hartzen zaio tarteka Juanjo Ibarretxeri. Egoera politiko berri honetan badirudi protagonismoa sozialistek eta ezker abertzalekoek izango dutela (batzuek burniak utziko dituztelako, eta besteek horren truke zer edo zer eman dezaketelako). Jeltzaleak inork ez ditu bazterrean laga nahi, baina ez dira horren beharrezko, lehen fase honetan behintzat.

Ibarretxeren arazoa sakonagoa da ordea. Izan ere, bere adierazpenak eta Josu Jon Imazenak irakurriz gero, ezin esango dugu kontraesana nabarmenak daudenik, baina bai sintonia desberdinetan dabiltzala. Printzipioz, nik esango nuke alderdiaren postura erosoagoa dela, eta Ibarretxek ez duela inon topatzen nahi lukeen babesik, protagonismoa lortzeko ahalegin hutsal ari direla bihurtzen azken aldiko bere ekimenak oro. Hala ere, egoskorra eta nekagaitza dela ere ongi frogatua du Juanjok, eta ez dut uste danborra jotzeari horren erraz utziko dionik.

Xabier Mendiguren 2006/04/28

Re: Ibarretxe, Duncan Dhu-ko bateria-jole

Gari — 2006/04/28 11:03

Gaia aprobetxatuz desbideraketa egiteko: bateriajole horren arazoa zen, ez zela bateriajolea. Oker ez banago DD-ren lehen diskan jo zuen, baina ez bateriarik, baizik eta kaxa eta chastoma. Nire iturriek esaten didate ez zekiela eskuak eta hankak koordinatzen. Bigarren diskan bera partaide bezala azaldu zen baina ez zuen berak jo.


Kotilleo ñoñostiar apur bat. Barkatu gaitik aldentzea. Zer zenion Ibarretxeren inguruan?



Re: Ibarretxe, Duncan Dhu-ko bateria-jole

iigo m. — 2006/04/29 15:05

Politika utzita, eta musikarekin jarraituz, bateriajole ez zuten bateriarik jotzen, ezta gainontzekoek gitarra eta baxua ere. Londresen grabatu zuten diskoan, Mikel Erentxunek ahotsa bakarrik jarri zuen, eta ez dakit Diego Vasallok zeozer egingo ote zuen. Izan ere, kantaren batean Black kantari ingelesak egiten zuen bigarren ahotsa. Musikari guztiak estudiokoak ziren. Beraz, hein handi batean DD irudi hutsa besterik ez ziren.
Politikan berdin gertatzen al da?



Re: Ibarretxe, Duncan Dhu-ko bateria-jole

K Ele — 2006/05/02 09:54

Ba musikarekin jarriatuz esan behar da Mikel Erentxunen abestien hitzak normalean beste batek egiten duela ere: JM Corman, Pasaiako poeta ona eta pintore dotore eta bikaina. Bere "Unidad del dolor", Iparragirre Poesia Saria izan zen iaz. Merezi du ¡


Baina politikaz ari ginen, ezta...? Beti esan da JJ Ibarretxek berak pizten zituela goizean Lakuako argiak . Langile fina omen da. Lan talderik gabe gelditzen ari da oraingoan? Ez dakit JJ Imaz lankide edo beharkide duen...



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.

Azken erantzunak
herri hizkera egoitz, 2009/10/28
liburua julen, 2008/11/29
Emakumeen eragina Amatiño, 2008/03/08
sketxa xipri, 2008/03/07
Etiketa lainoa
Alberto Barandiaran Amezketa Antzerkia Arte plastikoak Artikulu kulturalak Editore lanak Liburu kritikak Philip Roth Politika Saski Naski Sorkuntza Tene Mujika beka sexua literaturan tortura zinema