Nire uste harroan
Maratoi pantagruelikoa
Hasita dago dagoeneko. Gurekin sukaldaritza-liburuak ateratzen dituen batek gozo-sorta bidali digula, gosatzeko; urteak betetzen dituen lankideak tortilla batzuk ekarri dizkigula, hamaiketakoa egiteko; lankide guztiok ere egin beharko dugula bazkari bat, Durango amaitu dela edo Eguberritako oporrak badatozela ospatzeko. Eta gaur berriz San Tomas: taloaren orritsa, txorixoaren orgia.
Lagun talde, maitale ohi, bazkide gurako... denak dabiltza hurrengo egunetarako bilerak jartzen eta afariak antolatzen.
Eta hemendik aurrera Gabonak...
Re: Maratoi pantagruelikoa
Ni ez naiz hemengoa...esan nahiko nuke, baina alferrik.
Hainbeste sukaldari, hainbeste "kultura gastronomikoa"...Errepikatuko det: "Kultura gastronomikoa" Ufff. Ezin lotsa ezkutatu.
Askotan enpatxagarria da hemengoa izatea.