Hemen zaude: Hasiera Blogak Nire uste harroan Artxiboa 2005 Abendua 14 Talibanxeago izango bagina
Dokumentu Akzioak

Nire uste harroan

Talibanxeago izango bagina

Instituzio inportante batean lan egiten duen lagun batek kontatu zidan zer esan zion behin erakunde horren plan estrategikoa egiten zebilen consulting etxeko ingeniari batek; madrildarra zen bera, eta euskaldunei buruzko aurreiritzi batzuekin etorria, baina gurekiko tratuan konturatu omen zen uste horien ustelaz: "hizkuntzaren kontuan, adibidez, errespetu osoarekin jokatzen duzue". Eta erantsi omen zuen: "katalanek ez bezala".

Ai katalanxeago bagina! Baina ez, gure betiko errespetu horrekin, burutik behera kaka egiten digute, edo geuk egiten diogu geure buruari.

Hona Gandiagaren olerki kaleratu berri bat, bere "Poema Argitaragabeak" saileko "Euskalminez" liburutik hartua:

Karitatea,
esate baterako,
zera da:
erdaraz egitea
euskaldunen artean.

Beste ejenplu bat:
erdaldunen artean
erdaraz egitea ere
karitatea da.

Eliza erdalzalearekin zuen borroka Bitorianok, eta hortik "karitate" hitza. Horren ordez lasai ipin liteke tolerantzia, demokrazia, edo nahi duzuena.

Honen haritik, aspaldi honetan ekitaldi kultural zenbaitetan ikusi eta bizi izandakoak kontatu nahi nituen, baina denbora faltaz nabil eta biharko utziko ditut, axola ez bazaizue.

Xabier Mendiguren 2005/12/14

Re: Talibanxeago izango bagina

Xalaberri — 2005/12/14 11:54

Aupa X!
Eramango nauk larunbat hontan Larrabetzura?
hala bada, erantzuidan faborez
AitorP


PD. kORREORA idatzi diat, baina helbidea buruz ikasia da, eta ez nauk fidatzen. Emangoidak?



Re: Talibanxeago izango bagina

xme — 2005/12/14 11:58

Bai, bai. Hago lasai.


Betiko tokian, betiko orduan (zelako misterioa kuxkuxean daudenentzat, ezta?)



Re: Talibanxeago izango bagina

Xalaberri — 2005/12/14 15:07

Han izango nauk



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.

Azken erantzunak
herri hizkera egoitz, 2009/10/28
liburua julen, 2008/11/29
Emakumeen eragina Amatiño, 2008/03/08
sketxa xipri, 2008/03/07
Etiketa lainoa
Alberto Barandiaran Amezketa Antzerkia Arte plastikoak Artikulu kulturalak Editore lanak Liburu kritikak Philip Roth Politika Saski Naski Sorkuntza Tene Mujika beka sexua literaturan tortura zinema