Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam beste kontu batzuk

Etiam

beste kontu batzuk

2008ari begira

Gabonei buruzko post bat idazteko asmoa neukan baina berandu egin zait. Jun da urtarrila dagoeneko. Gaur, hilak  31 hain zuzen, 34 urte dira nere anaia gaztiena jaio zala. 2 metro eta 5 zentimetro neurtzen ditu baina haura beti izango da etxeko txikixa. Zorionak "Niño"!

Xanti´s Angels

Denbora azkar jun da eta bertan daude Inauteriak dagoeneko. Elgoibarren zapatuan. Hor goikoa iazko argazkia da. Umh! aurten ere badaukat zeozer egiteko gogoa.

Berehala dator Aste Santua, eta baita uda ere eta... Tempus fugit, bai horixe. Baina 2008. urte hau berezia izango da. Hilabete baino ez daramagu bertan eta itxura, benetan ona, hartzen diot. Hamen oraingoz ikasi dotena:

  • Urte hasieran Gabonak gorroto ditudala ondorioztatu neban. Opariak, bazkariak, afariak, txikiteoak,... Agobiatu eta estresatu egiten naiz. Datorren urtian familixa guztia Canariasera eguzkia hartzera! (ojala!)
  • Ondorioztatu dot baita, ardo onak, asko edan arren, ez dabala ajerik uzten. Baina ardoa eta txanpana eta ... nahastu eta deskuiduan mozkortu ezkero, ajea ez eukitzeko "acurius" edatea oso ondo etortzen dala. Gabean ohera sartu aurretik eta eta hurrengo goizian esnatziaz bat.
  • Oin dala 15 egun ikasi dot egun berean operatu eta etxera bialtzeak ez duela esan nahi post-operatoriorik euki behar ez duzunik. Baina ondo xxamar egon egon ezkero hopitalian baino askoz hobeto pasatzen da aman etxian.  Endometrosis bat kendu didate eta ikasi dot laparoskopia batek zizko eginda uzten dizula gorputza. Jakin dot baita, egun bakarrerako jun arren hospitalera komeni dala gutxienez etxeko zapatillak eramatea. Ipurdibistan lagatzen zaituzten bata horiek ez dira batere itxuroso geratzen bota altuekin.
  • 2008a urtea, urte ona izango da, bai horixe. Momentuz, aspaldiko partez, bidaia bat egingo dot. Aste Santuak Berlinera eramango nau, eta Maialenek Bartzelonara, eta Nereak Londresera baina horiek beste batian kontaukoitxut.

 

etiam 2008/01/31

TupperSex

Atzo Amaiaren urtebebetze eguna izan zan. Izugarri maite doten Arrasateko emakume zoragarri bat da Amaia. Meriendatzera gobidatuta nauan eta iritsi nintzanian demaseko sorpresa hartu naban. Lagunek TupperSex bat oparitu zioten sorpresaz.

Mundiala izan zan! Ze ondo pasatu genduan! Gogoratzen etxez-etxe Avon kosmetikoak saltzen ibiltzen zan emakume hura? Bueno, nik ere ez naban ezagutu baina kontatu egin didate. TupperWareak saltzeko etxe baten juntatzen ziran emakumeak?

Zer da TupperSex bat? Lagun batzuk etxe batean juntatzen dira eta saltzaile batek sex-shop batean aurkitu daitezkeen produktoak erakusten ditu. Gero inork interesa badu eskaera egiten du. 

Kontua da Kris izeneko neska bat etorri zitzaigula maleta beltz batekin. Bere lehen bixita zan eta asko nabaritu zitzaiola erabaki genduan bera jun ostean egin genion kritika konstruktiboan. Sportegi jantzita igual? Produktu aukera zabalago bat bota zuen norbaitek faltan. Ez zigun kondoi fantasiosorik ekarri, ezta larru beltzik ere.  Eta "katxarro" bakoitzari buruz hitz egiterakoan hizkera apur bat teknikoagoa erabiltzea ondo legokela komentatu genduan.

Baina, egia esan, emakumeak badakigu oso gaiztoak izaten beste emakumeekiko eta ez dakit hitz teknikoak erabiltzen zituen neska super guapa batekin hain natural eta desinibituta ibiliko ote ginan katxarro bakoitza nola erabiltzen zan elkarri azaltzen, katxarroak pizten, amatatzen eta ikutzen.

Ahatetxoa

Masajeak ematen zituen goiko ahatetxoa, 3-4 bibradore, bola txinoak, momentu berezietarako musika aproposa, beroa eta hotza sortzen zuen bihotz formako gelatina bat, gorputza igurzteko txokolate zaporezko olioa eta hileak tintatzeko produktu berezi bat ekarri zituen.

Neskak eta mutilak, ezagunak eta ezezagunak, bikotedunak eta bikotegabeak, homosexualak eta heterosexualak, jolas sexualetan adituak eta ezjakinagoak... Denetarik juntatu ginan mahai inguru hartan baina lagun artean egoteak izugarri desinibitzen zaitu, dudarik ez dakat!

Erosketa dexente egon ziren eta hurrengo bilera bat egin eta bakoitzak erositakoarekin nola moldatu den kontatzekotan geratu ginan.

etiam 2008/01/09

Mila gau

Erdi lo
Gau ederraren babesean nago;
Erdi ero
Gau giroaren magalean.
Mila gau eta beste bat gehiago
gorrotoak uxatuta,
Beste hainbeste eta mila gehiago
Beldur denak ahaztuta.
Berrogei lapurrak
Ezagutu eta
Antola dezagun
Ekintza.
Patu txarraren giltzak
Ohostuta eraman,
Gordelekuan sartu
Lurpean.
Erdi lo...
Mila gau eta...
Hobe ez ibiltzea
atabalaren martxan,
Ikararen auzoan
Ez bizi.
Ez itxi ateak.
Hobe lehioa ireki
Gau giroan sartu
Lasaiturik.

(Ruper Ordorika (Mila Gau). Zati bat ipintzea pentsatu dot baina aurrera jun ahala pena eman dit mozteak eta hortxe danori.)

Gauak badaki sorpresa ederrak ematen. Bart berandu harrapatu ninduen telebista aurrian eta Eitbkultura ikusteko aukera izan naban. Ze errealizazio polita daukan programa horrek!

Bi oparikin jun nitzan ohera. Benjamin Biolay eta Iker Ayestaran. Bata musiko frantziarra eta bestea ilustratzaile donostiarra.

Um! Zelan gustatzen jata emakume horien borobiltasuna, emakume borobilak batere modan ez gauden garaiotan.

Hala ere, eta hor goian pegatu dudan Ruperren abesti horri tiratuz, domekan Ruper ikustera jun nitzan Azkoitiko Mataderora. Dotore atera zan egun berezietarako omen txaketa jantzita eta Javi Ullak oso egoki atondutako argien babesean. Angel Catarainek soinua perfektua itzuli zigun eta Rupertorioa desberdina izan zan. Mimo bereziarekin prestatu zaban Ruperrek kontzertu hau. Azkoitiar bertso-saltzaile batek egindako bertsoak batzuk kantatu zizkigun a capela. Oraingoan ere, zoragarri egon zan. Anari eta bien arteko kantutxo bat baino ez neban faltan bota baina Anarik berak esanda, bera Oñatira dixen hurrenguan egingo debela, ondo prestatu barik ezin dala. Biak ere prefekzionista hutsak dira eta norberan herria ez da inprobisazioetarako tablau aproposena. Ni zain.

Baina gehien-gehien sarrera gustatu jatan. Eskuz egindako gauzen xarma berezi hori zakan. Zenbakia banaka numeratutakoa. Gero eta gutxiago ikusten diren horietakoa. Dagoeneko nere mesillako kajoiaren kaosean toki pribilejiatua aurkitu dabana.

Ehun eta berrogeitamar sarrera saldu zituzten eta neria, kasualidadia!, 100. izan zan. Sarrera polita, zenbaki polita. Mila gau, eta beste bat gehiago, gaur goiz jutia tokatzen da.

etiam 2007/11/07

Banku atrakatzaile bat ezagutu dot

Biharko kafe orduan, asteburu luzearen errepasoa egiten hasten geranian eta banku atrakatzaile bat ezagutu dotela esaten dotenian, badakit Aitzolen txisteren bat entzun biakotela, baina nik behintzat sinistu egin nizkion kontatuko guztiak.

Ostiral gabian izan zan Azkoitin. 10:30etatik ari ginen “azkena” hori hartzen eta 12ak izango ziren Iñaki juntatu jakunian Atraskuan. Famili bazkarixa euki omen zaban eta arin zakan mingaina. 5-6 aldiz azaldu ei da telebistan eta inungo lotsa barik kontatzen zituan istorioak Iñakik altu altuan, beraz ez dut uste nik hemen bere pasadizuen berri ematea ajolako zaionik.

Gaur egun berrogeitapiku urte eukiko ditu baina 18-19 urterekin hasi zan azkoitiar xelebre honen istorioa. Lagun baten kotxearekin istripua euki eta kotxea destrozatu omen zaban. Orduan ez zan orain moduan, dirurik ez, eta bankuak ez zion prestamorik ematen lagunaren kotxea konpontzeko. Lapurrari lapurtzea ez omen da delitua eta Baztartxon, Azkoitiko zineman, “El vaquilla”ren pelikula ikusita erabaki omen zeben bankua atrakatzia. Pelikulan ikusita behintzat, erreza omen zirudien.

Osabari ehizako eskopeta kendu, kañoi zati bat moztu “recortada” bat egiteko eta beste pistolak gezurretakoak omen ziran. Tiroak egiteko eskopetagatik izan ez balitz ez zirala kartzelara jungo esan omen zien abokatuak. Ez zeukala odol deliturik esaten zian behin eta berriz, inoiz ez zabala inor tirokatu, tiroak beti gora egiten zituztela.

Nik egia esan, ez nekien zer sinisitu eta zer ez baina ondoegi kontatzen zaban asmatua izateko. Lehen lapurretan 3 kilo ohostu ei zituzten. Zelako parranda bota omen zuten hango diruekin garai hartan hain famatua zan Azkoitiko Deam pub-ean. “Hor goian kantzontzillotan dantzan amaitu genduan gabe hartan”. Errealeko jugadorien plantilla ia osua etortzen zan orduan parrandara Deam-era. Esan zidan ze jokalariren laguna egin zan eta gero Martutenera sartu zebenian zelan jun jakon bixitan jokalari hura eta beste mordo bat, baina fubola ez da sekula nere fuertia izan eta ezin naiz izenetaz akordatu.

Baina harrapatu egin zuten eta 7 urte egin zituen kartzelan Iñakik. Han ezagutu omen zuen “El vaquilla” eta bere errua zala bera han egotia esan omen zion. Egia esan graziaz kontatzen zituen gauzak Iñakik.

Elgoibarko nintzela esan nionionian, estudiatu zutela bertako bankua, baina ihes egiteko irteera zailak zeuzkala eta horregatik ez zebela atrakatu. Eta arrazoia daka Iñakik, plazatik gertuegi, munizipalak parian, aldapa beste aldera... Nahi barik seguruenik baina estrategikoki oso ondo kokatua dao Laborala Elgoibarren.

Batzutan merezi dau azkenengo espuela hori luzatzia. Ni behintzat majo entretenitu ninduan Piok.

etiam 2007/11/05

Afrodisiakoa, antidepresiboa eta gutxi balitz plazer hutsa ahoan

Hipotekak estu estu zauzkanian baina opariak egiten izugarri disfrutatzen dozun horietako bazera, buruari pare bat buelta ematea da soluzioa. Diru gutxi eta dedikazio apur batekin opari zoragarriak egin daitezke.

Aspaldian txokolatezko trufak dira nere opari preferidua. Rezeta Hasier Etxeberria Elgoibartar polifazetikoari hartu nion David de Jorge-rekin batera atera zaban Sukaldean. Mila eta bat errezeta etxean egiteko liburutik.

Liburuko Errezeta:

OSAGAIAK
- 300 g txokolate beltza. kalitate onekoa
- 200 g txokolate esneduna
- 200 g esnegain likidoa
- Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

PRESTAERA
Esnegaina irakiten ipini eta hasi orduko sutatik atera. Txokolate beltza eta esneduna sartu eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte. Orduan egurrezko kutxara batekin eragingo dugu txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero. Pausatzen utzi eta jan.

Nere ekarpena

Oraintxe hasten da onena. Neri esperimentatzea gustatzen jata. Txokolate masa frigorifikora aurretik lau ontzitan banatu eta zapore desberdinetako trufak egin. Laga txokolate hutsezkoak ontzi baten eta Ronez mozkortutako maspasekin beste batzuk, Grand Marnierrarekin bustiak (neri hauek gustatzen jataz gehien), neskafedunak, almendra pikatuarekin tipo Ferrero Roche, intxaur zati handiekin, kakao hautsarekin rebozatu beharrean txokolatedun muesliarekin rebozatutakoak, ... Gero zapore desberdinak zelofan kolore desberdinekin bereiztu, kaxa polit bat "todoacien" batian eta listo!.

Benga truekerako prest nao. Zer eskaintzen didazu dozena bat trufaren truke?

etiam 2007/10/22

Sevillara noa Twitter eta GPS batekin

Sevillara noa Aste Santuko oporretan. Sevillatik irten eta 10 etapa egingo ditugu Agur, nere ahizpa eta biok, Meridaraino Ruta de la Plata deritzon oinezko bidean. Iazko udan Zamora Santiago egin genduan eta hain izan zan esperientzia polita aurten errepikatzia pentsatu degula.

GPS bat eramango dot gero bide osoa Tagzanian sartzeko, kamara digitala eta nere asmoa Twitterrekin posta zerrenda moduko bat osatzea bazan ere berandu ibili naiz eta ez dit lagun-sarea osatzeko astirik eman.

Hala ere, hor eskuman leihotxo bat pegatu degu eta teorian hor aterako dira egunero SMS bidez idatziko ditudan kronikatxoak. Tira! Ea zer ateratzen dan.

Mikel Larreategi 2007/04/04

Bukatu da, bukatu da, ...

Baina ezin naiz kexatu zeren oporrak topera aprobetxatu ditut. Hala ere, gustora hartuko nuke beste hilabete, eta beste paga extra bat, eta Madeirara, edo Korsikara, edo Keniara, edo Islandiara jungo nintzateke. Edo eta "Via de la Plata" egingo nuke berriz ere, eta gustora gainera; eta oraingoan, seguru nao, hobeto portatuko zala nere gorputz alper hau!

Ez naiz hemen luzatuko etapak, eta anekdotak eta gomendioak ematen. Nik informazio gehiena web honetatik eta "Via de la Plata" izeneko gidatik hartu dot eta nahikoak dira abiatzeko. Norbaiti "Santiago bidea" egiteak tiratzen badio, baina aglomerazioak ez baditu gogoko (hau zan nere kasua), "Via de la Plata" egitea gomendatzen diot.

Ahizpa eta biok, Zamoratik Santiagora doan zatia egin dugu abuztuan. Ez dugu batere berorik pasatu. Bidea ondo markatuta dago, ez dabil apenas jenderik eta guk aurkitu ditugun alberge guztiak, oso ondo zeuden.

Azkenian erosi dot kamara digitala eta hasi naiz flikerren saltzeatzen. Hemen oporretako erretratu batzuk.

etiam 2006/09/01

Eskerrikasko Gari!

etiam 2006/06/06

Quimble

Luistxoren eskaerari erantzunez Quimble-kin euki doten esperientzia kontatzera nixe.

Ohianek erantzun batian bi aukera proposatu zizkidan Quimble eta dpolls. Biekin saiatu nitzan baina Quimble errezagoa egin zitzaidan.

Luistxo doainik da baina... Ipini neban inkesta eta 20 erantzun zeudela... desagertu egin ziren boto guztiak! Kaka! Haserretu nitzan eta idatzi nien mezu bat eta berehala erantzun zidaten barkamena eskatuz eta berehala agertu ziren berriz boto guztiak, baina nik, egia esan, konfiantza galdu diet. Eta hori berehala erantzun zidatela baina...

Horrelako da amarauna: erabiltzailea behin etortzen da gure webgunera eta esperientzia txar bat eukitzen badau ez da berriz bueltatuko.

Hurrenguan beste inkesta bat egin behar badot etxekoak mariatuko ditut, dudarik gabe, ze gero apurua sartu jatanian ez didate laguntzarik ematen beste inora jun naizelako, eta arrazoia dake gainera!!

Bueno badirudi Lorian Rococo dela irabazlea baina ikusiko degu Lorena eta Nereak zer erabakitzen deben.

LORIAN ROCOCO (23)
GUROT (10)
AIENNE (8)
MUMA edo UMA (7)
KERA (5)

Neri dendaren argazkia geratzen jata zorretan. Umh! Itxura ona daka denda honek. Gainera ea taila handiak ere ekarriko dituzten galdetu diet eta baietz esan didate. Ni XL neska bat naiz.

Hemen azpian Quimble-lekin eukitako mezu trukea.

Neria:
--------------------
To: topper@quimble.com
Subject: ¿where are the other votes?

http://www.quimble.com/poll/view/758

I loose my votes!!! Where are they?

Thank you.

maite

Beraien erantzuna:
----------------
Sorry about that... it looks like all the counters didn't get updated in the transition. Your votes aren't lost though (they just aren't being displayed). I will work on this tomorrow afternoon (US, eastern time) and you should have them back displaying.

Again, sorry. It looks like there are a couple of isolated cases of this. It will be fixed. Thanks for your patience and I hope you, at least, like the new Quimble interface.

etiam 2006/02/13

MUMA , LORIAN ROCOCO, AIENNE, KERA eta GUROT izan dira finalistak

Bueno Nerea, nere kontaktua, eta Lore, denda zabalduko daban eibartarra, oso pozik daude jasotako erantzunekin, bai horixe! Beraiek egin dute zerrenda guztitik aukeraketa. "AIENNE, MUMA edo UMA ta GUROT, popularrenak izen dialako. (Aienne 6 pertsonak aipatu dabe, Muma bik, Uma beste bik, ta Gurot beste bik). Eta KERA eta LORIAN ROCOCO be gustokuak izan diaz (boto 1 bakoitzak)."

Aipamen berezi batzuk egitia nahi izan debe. Hona hemen Nerearen hitzak:

Harrop's. Barria ta dana urtetzen jata pentsatzerakuan. Imaginau zelako txistiak eingo zezkuen... "Ez dakagula nahikua Corte Inglesakin ta oin Harrops be Eibarren!" Gainera "Harro" (Eibarren holako asko daoz) eta "Arropa" hitzekin eindakua. Oso ona!

Calbetown. Gustokua, baina denda kalez aldatzen badogu?

Earkiatxik. Kostau jata hori irakurtzia! Holan banatu dot, bestela ezin neban irakurri: Ear-kiah-chic = Toke ingles + KIAH (detergente) + chic. Ta holan banatzerakuan asko gustau jata...

Pop. Modernua dalako, baina deklinasino batzuk dakaz... 'jun zaitez Popera!'

Eman orain eman zure iritzia eta denda zabaltzen dabenian ipiniko degu hemen argazkia propaganda apur bat egin eta kartelian ze ipini deben erakusteko. Eskerrikasko danori!!!

etiam 2006/02/09

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Toñito Lolo jr., 2008/02/02
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika