Etiam
artea
Chillida Leku
Asteburuan Chillida Lekun egon naiz. Aspalditik neukan bertara juteko gogua eta azkenean urtean egin daban eguraldirik onenetarikoarekin hurbil nintzen zapatuan.
Oteizaren museoa bisitatzera jun ginanian, hain euki gendun esperientzia politxa bixita gidatuarekin, oraingoan ere horrela ikustea erabaki gendula. Baina ez zen gauza bera izan, ezta urrik ere. Lekua aparta da, Zabalaga baserria zer esanik ez, Chillidaren eskulturak ere mordo bat gustatzen zaizkit baina hortaz aparte ez naban ezer berririk atera ordu terdiko txapa entzun ondoren. Denbora guztian gauza berdinak errepikatzen zituen baina ez zeban jakin Chillidaren esentzia trasmititzen.
Bueltatuko naiz, dudarik gabe, baina hurrengoan gidaririk gabe nere kasa gozatuko dut zelai eder horietan dauden burdin zati zoragarri horietaz.
Eguzkiak erruz berotzen zeban eta momenturik onenak, dudarik gabe, bixita gidatua bukatu eta burdin zati hotz haietan masailak ipini eta Chillidaren lanak beste perspektiba batzutatik begiratzen hasi ginanian izan ziran.
Oteiza museo fundazioa
Oteiza museoa . Artea asko gustzen zait baina gero eta gutxiago gustzen zaizkit museoak. Saturatu egiten naiz. Badiru behin sartzekotan dena ikusi behar duzula eta azkenean ez zara ezertxorekin geratzen. Sobredosia.
Ez zitzaigun horrelakorik gertatu Oteiza museoan. Toki idiliko batean kokatua, lehenengo Jorgeren etxea bisitatzeko aukera daukazu. Argazkian, eskuman ikusten den harrizko zatia da, hain zuzen ere. Oso hurbila egiten da. Bere argazkiak, berak erabiltzen zituen erremintak, bere liburuak, argazkiak, arte lan batzuk... Eta baita atentzioa deitu zidan beste gauza bat: bi edo hiru apaletan edari mordo bat zeuden. Edalontzi eta botila mordo bat.
Amaia. Gure gidaria izan zan bisitaldian. Gu zapatuan jun ginan eta 12:30etan euskeraz eta erderaz bisita gidatua egiteko aukera zegoen. Jun ezkero biziki gomendatzen dizuet horrela egitea. Askoz hobeto ulertzen dut orain Oteizaren lana eta baita museoaren eraikinaren esanahia ere. Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoak Jorge Oteizari egindako tenploa deitu zion Amaiak eraikinari eta badu, bai, templo kutsua. Jun eta ikusi eta ez zarie damutuko, seguru.