Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2008 Urtarrila 31 2008ari begira
Dokumentu Akzioak

Etiam

2008ari begira

Gabonei buruzko post bat idazteko asmoa neukan baina berandu egin zait. Jun da urtarrila dagoeneko. Gaur, hilak  31 hain zuzen, 34 urte dira nere anaia gaztiena jaio zala. 2 metro eta 5 zentimetro neurtzen ditu baina haura beti izango da etxeko txikixa. Zorionak "Niño"!

Xanti´s Angels

Denbora azkar jun da eta bertan daude Inauteriak dagoeneko. Elgoibarren zapatuan. Hor goikoa iazko argazkia da. Umh! aurten ere badaukat zeozer egiteko gogoa.

Berehala dator Aste Santua, eta baita uda ere eta... Tempus fugit, bai horixe. Baina 2008. urte hau berezia izango da. Hilabete baino ez daramagu bertan eta itxura, benetan ona, hartzen diot. Hamen oraingoz ikasi dotena:

  • Urte hasieran Gabonak gorroto ditudala ondorioztatu neban. Opariak, bazkariak, afariak, txikiteoak,... Agobiatu eta estresatu egiten naiz. Datorren urtian familixa guztia Canariasera eguzkia hartzera! (ojala!)
  • Ondorioztatu dot baita, ardo onak, asko edan arren, ez dabala ajerik uzten. Baina ardoa eta txanpana eta ... nahastu eta deskuiduan mozkortu ezkero, ajea ez eukitzeko "acurius" edatea oso ondo etortzen dala. Gabean ohera sartu aurretik eta eta hurrengo goizian esnatziaz bat.
  • Oin dala 15 egun ikasi dot egun berean operatu eta etxera bialtzeak ez duela esan nahi post-operatoriorik euki behar ez duzunik. Baina ondo xxamar egon egon ezkero hopitalian baino askoz hobeto pasatzen da aman etxian.  Endometrosis bat kendu didate eta ikasi dot laparoskopia batek zizko eginda uzten dizula gorputza. Jakin dot baita, egun bakarrerako jun arren hospitalera komeni dala gutxienez etxeko zapatillak eramatea. Ipurdibistan lagatzen zaituzten bata horiek ez dira batere itxuroso geratzen bota altuekin.
  • 2008a urtea, urte ona izango da, bai horixe. Momentuz, aspaldiko partez, bidaia bat egingo dot. Aste Santuak Berlinera eramango nau, eta Maialenek Bartzelonara, eta Nereak Londresera baina horiek beste batian kontaukoitxut.

 

etiam 2008/01/31

Muxu haundi bat

xme — 2008/02/01 11:36
Dagoeneko ondo-ondo egongo zara baina, zure ebakuntzaren berri ez nekienez, hona nire beranduko animoak eta besarkadak.

Primerakoa izan dadila urtea!

zain zaitzatela

Elena — 2008/02/01 13:32
Maite, zurekin ikasi dut zer den endometrosis eta laparoskopia!
Egizu zain zaitzatela! Urtea ondo joango da, ikusiko duzu.

Toñito

Lolo jr. — 2008/02/02 02:00
Toñito handiaren urtiak ziala gogoratu ez..ai ene!Espero laparoskopiarena ono joatea. Animo Maite and "European Tour"!

ospitaleko baten erotika

Patxi — 2008/02/06 03:24
Ba zer nahi dezu esatea, Maite. Bota altuekin, ospitaleko bataz, ipurdia bistan... Oso erakargarri egiten zait neri...

Urte elegantea izan dadila, eta buka dezazula familia guztiarekin batera, Kanariar uharteetan, self-service baten aldamenean!

Muxu bat

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Toñito Lolo jr., 2008/02/02
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika