Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2008 Urtarrila 09 TupperSex
Dokumentu Akzioak

Etiam

TupperSex

Atzo Amaiaren urtebebetze eguna izan zan. Izugarri maite doten Arrasateko emakume zoragarri bat da Amaia. Meriendatzera gobidatuta nauan eta iritsi nintzanian demaseko sorpresa hartu naban. Lagunek TupperSex bat oparitu zioten sorpresaz.

Mundiala izan zan! Ze ondo pasatu genduan! Gogoratzen etxez-etxe Avon kosmetikoak saltzen ibiltzen zan emakume hura? Bueno, nik ere ez naban ezagutu baina kontatu egin didate. TupperWareak saltzeko etxe baten juntatzen ziran emakumeak?

Zer da TupperSex bat? Lagun batzuk etxe batean juntatzen dira eta saltzaile batek sex-shop batean aurkitu daitezkeen produktoak erakusten ditu. Gero inork interesa badu eskaera egiten du. 

Kontua da Kris izeneko neska bat etorri zitzaigula maleta beltz batekin. Bere lehen bixita zan eta asko nabaritu zitzaiola erabaki genduan bera jun ostean egin genion kritika konstruktiboan. Sportegi jantzita igual? Produktu aukera zabalago bat bota zuen norbaitek faltan. Ez zigun kondoi fantasiosorik ekarri, ezta larru beltzik ere.  Eta "katxarro" bakoitzari buruz hitz egiterakoan hizkera apur bat teknikoagoa erabiltzea ondo legokela komentatu genduan.

Baina, egia esan, emakumeak badakigu oso gaiztoak izaten beste emakumeekiko eta ez dakit hitz teknikoak erabiltzen zituen neska super guapa batekin hain natural eta desinibituta ibiliko ote ginan katxarro bakoitza nola erabiltzen zan elkarri azaltzen, katxarroak pizten, amatatzen eta ikutzen.

Ahatetxoa

Masajeak ematen zituen goiko ahatetxoa, 3-4 bibradore, bola txinoak, momentu berezietarako musika aproposa, beroa eta hotza sortzen zuen bihotz formako gelatina bat, gorputza igurzteko txokolate zaporezko olioa eta hileak tintatzeko produktu berezi bat ekarri zituen.

Neskak eta mutilak, ezagunak eta ezezagunak, bikotedunak eta bikotegabeak, homosexualak eta heterosexualak, jolas sexualetan adituak eta ezjakinagoak... Denetarik juntatu ginan mahai inguru hartan baina lagun artean egoteak izugarri desinibitzen zaitu, dudarik ez dakat!

Erosketa dexente egon ziren eta hurrengo bilera bat egin eta bakoitzak erositakoarekin nola moldatu den kontatzekotan geratu ginan.

etiam 2008/01/09

Tupper Sex

Aitor — 2008/01/09 22:01
Txalo bat Kris izeneko neska horrentzat!!!

EMAKUME ausarta, lagun talde baten aurrean, SEXUAz gozatzeko baliagarriak izan daitezkeen tresnei buruz, NATURALTASUN osoz hitz egiten duelako.

Desiatzen nago hurrengo bilera egiteko esperientziak trukatzeko. Ez dut huts egingo!

Muxu bat Maite

Beste inork nahi?

Etiam — 2008/01/10 10:23
Arrazoia dakazu Aitor. Beste inor interesatuta balego TupperSex bat antolatzen Krisen telefonoa dakat. Idatz diezadala eta gustora emango diot informazio gehiago.

Ai, ene!

Imamon — 2008/01/10 12:39
Ai, ene! Garai baten tupperware eta orain TupperSex! Hau be badaukogu!

tuperasunto

karlos — 2008/01/18 23:16
señora señora ke tenemos 1na edad

Krisen telefonoa

Naroa — 2008/05/27 18:16
Kaixo,

Lagun bati ezkon aurreko despedida egin behar diogu eta bazkalondorako tuppersex bat antolatzea bururatu zaigu. Krisen telefonoa ematerik bai?

eskerrik asko aldez aurretik

Tuppersex Euskal Herrian

Ainhoa — 2008/08/08 15:46
Kaixo,

Ainhoa naiz eta 3 urte luze daramat nere maleta gorriarekin bueltaka. Hasiera oso gogorra izan zen, denak bezala..., gendea ez zuelako ezagutzen zer den tuppersexa. Donostia ez da Bartzelona eta gendeak ez zuen laguntzen. Badakizute zer den gure gizartea ezta? nahiko itxia nere ustez behaintzat.
Baina `pixkana pixkana dena ari da aldatzen (eskerrak!) tabu batzuk argitzen ari dira eta emakumeek askoz gehiago hitz egiten dugu sexualitateari buruz, beharrezkoa delako gure ikusountutik. Orain prentsa gure at
Prestatzen ditugun berri emateko bilerak baita dira dotore eta dibertigarriak.
Animatzen bazareta tuppersex bat antolatzeko daukazute informazio guztia www.lamaletaroja.com-en. Momentuz ez dago euskeraz baina laster lortuko dut!
Hemendik gutxira izango duzute leku bat Donostian bikoteentzat pentsatuta. Hainbeste denbora maletarekin bueltaka zuentzar leku eder bat eskatzeko. Badakidalako badagola gendea ez duela nahi bilera bat antolatu gende gehiagorekin baina bai gustatuko litzaioke aholkulari bati esanak eskatu.
Momentuz bakarrik jarreitzen dugu webarekin eta herri guztitatik etxe batetik bestera, zuen deia jaso eta gero.

Hemendik gutxira izango duzute leku polit bat Donostian bertan zuen erosketak egiteko zuen ajuar de ocio handitzen

Laster arte
ainhoa_gipuzkoa@lamaletaroja.com

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Toñito Lolo jr., 2008/02/02
zain zaitzatela Elena, 2008/02/01
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika