Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2007 Urria 26 Duna eta Düne
Dokumentu Akzioak

Etiam

Duna eta Düne

Egunen batian miseriak kontatzen hasi beharko gera ze bestela badirudi "Alicia en el pais de las maravillas" bat naizela eta ezta urrik ere, baina tira! horiek hurrengo batian. Egun berezia gaurkoa. Gustora bazkaldu dot lagun on batekin aspaldiko partez . Eta atsaldean notizia zoragarri bat iritsi jata telefonora: Duna Garate Osoro jaio da. Jasone Osoro, kazetari, idazle eta nere lagunaren alaba. Neska txiki eder honek bere bizitzako egun zoriontsuena eman omen dio bere amari.

Ama, alaba eta Gorka Mendaron bixitatu eta inbidixa sanoz adurra darixola Durangora abiatu gera Plateruenanera. Joseba Irazoki ikusteko berandu iritsi gera baina Herman Düne Uf! Oraingoan ere barruak astindu dizkidate Düne anaiek. Aurrekoan Azkoitiko Mataderixan ikusi nitxuan Julie Doironekin. Berriz ere flipatu egin dot tipo honek ahotsaz aparte gitarrarekin abesteko dakan abilidadiaz, melodia hoiek!. Bateriak timbalataz zelan abusatzen daban entzuten ere izugarri gozatu dot, kanpaitxoetaz, soinu dantzagarrietaz, distortzio perfektuetaz...

Uf! Gaurkoa ere zoragarrietan apuntatzekua. Eta orain eskuak fuerte fuerte estutu eta daozen lo-ordu apurrak aprobetxatzera.

etiam 2007/10/26

Re: Duna eta Düne

Txata — 2007/10/26 11:20

Ein zendun,ehhhhhhhh! 12ak eta pikuan etxera heldu eta izarapian murgildu biharrian ordeñadore parian jarri eta momentu horretan sentitzen zendun onura guztia bolkau zendun Etiam-en blogian............... ¡Qué tía! Pozten naiz hori ein izatiaz eta eskertzen dizut poliki poliki orri hau alimentatzen saiatziaz.................



Re: Duna eta Düne

Isis — 2007/10/28 15:12

Nire osaba, Joxe Aranzabalek, aipatu omen zuen 8.probintzia irratsaioan zure izena eta gustoko zuela Etiamen bloga, han abiatu nintzen kurioseatzera.Eta egia esan,oso gustura irakurtzen ditut zure textu eta pasadizoak.Ia hutsunerik ez dagoen blogean eta idazten jarraitzen duzun.Ondo segi, urren arte, besarkada bat!



Re: Duna eta Düne

jazz — 2007/12/11 15:26

maitetxu, mila esker. Paulo Cohelok esan bezela, "kontuz zein dan zure ametsa, ze unibertso osua mobitzen hasi laike amets hori erreliateta bihurtzeko". Etorkizuna bertan da.Muxutxuk jazz, gorka eta Dunan partez.



http://www.loveof74.com

loveof74 — 2008/01/10 09:47
Dúne (taldea, ez filma) eta Doiron Parisen ikusi nituen orain dela pare bat urte, eta kontzertu polita egin zuten. Doiron paregabeak laguntza ona izan zuen

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika