Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2007 Urria 15 Magikalia?
Dokumentu Akzioak

Etiam

Magikalia?

Domekan Joxe Arantzabalek bota zitxuanak entzun ostian animatu egin naiz post hau idaztera. Gainera, gaur Garik urteak betetzen ditu eta blogosferan zorionak emateko aprotxatuko dot. Gari, sol sol la sol do si, sol sol la sol re do, sol sol SOL mi do si la, fa fa mi do re do.

Luistxok esaten daban moduan bloga norberana da eta norberak erabakitzen dau zer egin berakin. Eta idatzi egingo dot, perlatxo bat topatu izan dotenian, faltan bota izan dotelako izugarri Etiam, eta orain perlatxo bat dakatelako eskuartean.

Hauxe da. Txuma Murugarrenen azken diskoa. Marginalia. Ausarta, desberdina, dekadentea batzutan, romantikoa bestetan, fina eta tristea. Bigarren aldiz entzun behar den horietakoa. Nik bi, eta hiru, eta lau aldiz entzun dut dagoeneko, eta gero eta gehiago gustatzen jata.

Eta dudaripe erosi, euki eta gorde egin behar den horietako bat da. Zenbat gauza, eta zeinen desberdinak egiten diren ikusi eta entzuteko. Eta gure Tom Waits partikularraren diskografia osoa eukitzeko, eta CDarekin datorren liburuxka zoragarria delako. Ze argazki! Seguru nao kriston ondo pasatu zebela argazkiok ateratzen!

Zelan konponduko dira zuzenekoetan? Haizea jotzeko pertsona bakarrarekin konponduko ote dira? Bueno, ni zain.

Izaskunen titiburu aluak, bota altu eta gona beltz horiek, edozein gauetan atera leiken eguzkia... Quiero ser una txika Txuma! Eta igual, izan banaiz! Esan al nizuen Mathilderen lehen ikuskizunean dei galdu bat jaso nabala telefono ezkutu batetik saioa hasi baino bi minutu lehenago?

etiam 2007/10/15

Re: Magikalia?

iturri — 2007/10/15 22:01

Harira: dei galdu bat? Ez, ez zenuen kontatu.



Re: Magikalia?

asier — 2007/10/15 22:12

My God! Etiam is back!


Ño! Kostau jatzu!


Eta zer... merezi zeban? :-)



Re: Magikalia?

Patxi — 2007/10/17 07:56

Bigarren zati bat du mezu honek noski...


;-)



Re: Magikalia?

matx — 2007/10/17 10:30

IUJU!!!!!!!!
Zelako poza!



Re: Magikalia?

Iban Arantzabal — 2007/10/17 11:41

Txumak ez du ez lagatzen indiferente inor. Desplazatuan Bonoren antza duela dio Marijok.


A! Ondo etorri ba. Animo!



Re: Magikalia?

txikitina — 2007/10/17 19:12

mila eskerrrrrrrrrrr berriro idazteagatik...baina etiam..., hor argazki horretan , ezkerretik hasita, hirugarrena ez da gure juliano??? kriston antza dauka jajajajja
muak



Re: Magikalia?

Joxe Aranzabal — 2007/10/19 08:59

Hortxe zaude zu, Maite, zeure estiloan zoragarri. Ongi etorri berriro!



Re: Magikalia?

juliaano — 2007/10/21 19:32

Ez, ez naiz ni, baina badugu antza bai.Bixar bertan erosi behar dot marjinalia.Ondo egiten dozu etiam.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Toñito Lolo jr., 2008/02/02
zain zaitzatela Elena, 2008/02/01
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika