Duna eta Düne
Egunen batian miseriak kontatzen hasi beharko gera ze bestela badirudi "Alicia en el pais de las maravillas" bat naizela eta ezta urrik ere, baina tira! horiek hurrengo batian. Egun berezia gaurkoa. Gustora bazkaldu dot lagun on batekin aspaldiko partez . Eta atsaldean notizia zoragarri bat iritsi jata telefonora: Duna Garate Osoro jaio da. Jasone Osoro, kazetari, idazle eta nere lagunaren alaba. Neska txiki eder honek bere bizitzako egun zoriontsuena eman omen dio bere amari.

Ama, alaba eta Gorka Mendaron bixitatu eta inbidixa sanoz adurra darixola Durangora abiatu gera Plateruenanera. Joseba Irazoki ikusteko berandu iritsi gera baina Herman Düne Uf! Oraingoan ere barruak astindu dizkidate Düne anaiek. Aurrekoan Azkoitiko Mataderixan ikusi nitxuan Julie Doironekin. Berriz ere flipatu egin dot tipo honek ahotsaz aparte gitarrarekin abesteko dakan abilidadiaz, melodia hoiek!. Bateriak timbalataz zelan abusatzen daban entzuten ere izugarri gozatu dot, kanpaitxoetaz, soinu dantzagarrietaz, distortzio perfektuetaz...
Uf! Gaurkoa ere zoragarrietan apuntatzekua. Eta orain eskuak fuerte fuerte estutu eta daozen lo-ordu apurrak aprobetxatzera.
Afrodisiakoa, antidepresiboa eta gutxi balitz plazer hutsa ahoan
Hipotekak estu estu zauzkanian baina opariak egiten izugarri disfrutatzen dozun horietako bazera, buruari pare bat buelta ematea da soluzioa. Diru gutxi eta dedikazio apur batekin opari zoragarriak egin daitezke.
Aspaldian txokolatezko trufak dira nere opari preferidua. Rezeta Hasier Etxeberria Elgoibartar polifazetikoari hartu nion David de Jorge-rekin batera atera zaban Sukaldean. Mila eta bat errezeta etxean egiteko liburutik.
Liburuko Errezeta:
OSAGAIAK
- 300 g txokolate beltza. kalitate onekoa
- 200 g txokolate esneduna
- 200 g esnegain likidoa
- Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

PRESTAERA
Esnegaina irakiten ipini eta hasi orduko sutatik atera. Txokolate beltza eta esneduna sartu eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte. Orduan egurrezko kutxara batekin eragingo dugu txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero. Pausatzen utzi eta jan.
Nere ekarpena
Oraintxe hasten da onena. Neri esperimentatzea gustatzen jata. Txokolate masa frigorifikora aurretik lau ontzitan banatu eta zapore desberdinetako trufak egin. Laga txokolate hutsezkoak ontzi baten eta Ronez mozkortutako maspasekin beste batzuk, Grand Marnierrarekin bustiak (neri hauek gustatzen jataz gehien), neskafedunak, almendra pikatuarekin tipo Ferrero Roche, intxaur zati handiekin, kakao hautsarekin rebozatu beharrean txokolatedun muesliarekin rebozatutakoak, ... Gero zapore desberdinak zelofan kolore desberdinekin bereiztu, kaxa polit bat "todoacien" batian eta listo!.

Benga truekerako prest nao. Zer eskaintzen didazu dozena bat trufaren truke?
Maltzagako sorpresak
Egunian lau aldiz pasatzen naiz Maltzagako rotondatik. 720ºko giroa ematen diot egunero iaz, Asier Sarasua eta biok, Koldo Zuazoren Deba Ibarreño Euskara liburuaren portada hau egiteko erabili genduan eskultura horri.

Baina harira, atzo lanera nentorrela azkoitiko lagun bat topatu naban rotondan bertan. Justu portadako argazkia ateratzeko ipini behar zaren lekuan kontzertuetarako kartelak pegatzen dira eta bertan zegoen Pato. Bi kartel zeuzkan eta bana eman zizkidan.
Batek, datorren azaroaren 4an Ruperrek Azkoitiko mataderixan joko dabala iragartzen zaban. Kartel horri seguruenik etxean egingo diot toki bat baina bestia hemen pegatukot.

Triku Festie 2007 Azpeitin.
Ostiralean, urriak 19
19:30 Jaiaren aurkezpena. Perez Arregi plazan. RE_Mapa: Izarraitz Azpeitiko zenbait kokapenetan jasotako soinuen manipulazioa jasotzen du ikusentzuteko proiektua Ondoren: Fernalia (Azpeitia)
Urriak 25, osteguna
Gora Japon eta Bizarrak
Urriaren 26, ostirala
Audience eta PT-Bizarro
Urriak27, zapatua
T taldea, Lisabo eta Dj Ulea
Urriak28, Igandea
Tender Forever talde ipar amerikarra eta Elorrioko Logela Multimedia
Emanaldi guztiak doainik dira Azpeitiko plazan montatuko duten karpan. Lisabo iaz ikusi nituan estreinakoz Durangoko Plateruenanian eta guztiz arrituta utzi ninduten. Ezin daitezke beste inokin konparatu, hain dira desberdinak! Audiencen disko bat dakat baina hau ere oso gutxi entzun dot. Musika nahiko zaila egiten dute. Baina Jatsu nere lankide eruditoak esan dianez, zuzenekoan mordua irabazten debe. Logelak aurkeztu dezaken edozer da interesgarria eta beste taldeak ez ditut ezagutzen. Hala ere, ni behintzat, ia seguru azalduko naiz karpara egunen batean.
Magikalia?
Domekan Joxe Arantzabalek bota zitxuanak entzun ostian animatu egin naiz post hau idaztera. Gainera, gaur Garik urteak betetzen ditu eta blogosferan zorionak emateko aprotxatuko dot. Gari, sol sol la sol do si, sol sol la sol re do, sol sol SOL mi do si la, fa fa mi do re do.
Luistxok esaten daban moduan bloga norberana da eta norberak erabakitzen dau zer egin berakin. Eta idatzi egingo dot, perlatxo bat topatu izan dotenian, faltan bota izan dotelako izugarri Etiam, eta orain perlatxo bat dakatelako eskuartean.

Hauxe da. Txuma Murugarrenen azken diskoa. Marginalia. Ausarta, desberdina, dekadentea batzutan, romantikoa bestetan, fina eta tristea. Bigarren aldiz entzun behar den horietakoa. Nik bi, eta hiru, eta lau aldiz entzun dut dagoeneko, eta gero eta gehiago gustatzen jata.
Eta dudaripe erosi, euki eta gorde egin behar den horietako bat da. Zenbat gauza, eta zeinen desberdinak egiten diren ikusi eta entzuteko. Eta gure Tom Waits partikularraren diskografia osoa eukitzeko, eta CDarekin datorren liburuxka zoragarria delako. Ze argazki! Seguru nao kriston ondo pasatu zebela argazkiok ateratzen!

Zelan konponduko dira zuzenekoetan? Haizea jotzeko pertsona bakarrarekin konponduko ote dira? Bueno, ni zain.
Izaskunen titiburu aluak, bota altu eta gona beltz horiek, edozein gauetan atera leiken eguzkia... Quiero ser una txika Txuma! Eta igual, izan banaiz! Esan al nizuen Mathilderen lehen ikuskizunean dei galdu bat jaso nabala telefono ezkutu batetik saioa hasi baino bi minutu lehenago?
