Etiam
Zine musikatua Elgetako Espaloian
Baneukan borboien argazki hori portadatik kentzeko gogoa baina aspaldian oso lanpetuta nabil eta ez dot ezertarako astirik hartzen. Idatzi barik geratu jata Magia ikuskizun bat ikustera jun eta magoak estenatokira atera ninduanian pasatu neban lotsa, idazten hasi eta gorri gorria jartzen naiz oraindik. Eta idatzi barik geratu jata baita zenbat gustatzen zaidan Oteiza eta zenbat gustatu zitzaidan "Otehitzari biraka".

Baina, berandu da hauekin bueltaka hasteko eta guazen datozenetara. Nik sekula ikusi ez dudan ikuskizun bat dago ostiral honetan Espaloian: Zine musikatua . Zinea, mutua zanian bezala, "Buster Keaton"en "El General" pelikula, zuzenenan pianoz lagunduta ikusentzuteko aukera izango da. Pianoan Medin Peiron eseriko da eta pelikularenak diren partituretaz aparte, berak konposatutako beste batzuk joko ditu.

Duela hilabete batzuk ezagutu neban Medin (zelako izan xelebrea, ezta?) Maialenen bitartez eta ez dut bere lana ezagutzen baina irrikitzen nago ostirala iristeko. Gainera Espaloikoek kriston "piano de cola" dotorea ekarriko dutela entzun dut.
------------------------------------
Buster Keaton-en "The General" , filma eta pianoa zuzenean Medin Peiron-en eskutik.
Noiz: urtarrilak 27, ostirala gaueko 22:30tan
Tokia: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia
--------------------------------------------
Medin Peiron eta bere lanari buruz informazio gehiago pdf honetan.
Re: Zine musikatua Elgetako Espaloian
Jatorrizko titulua "The general" bada be, uste dot gaztelaniaz "El maquinista de la general" dala...
Re: Zine musikatua Elgetako Espaloian
Aipatu duzun OteHitzari biraka ikuskizunaren argazki ederrak, Atauri - Jose Felix Diaz de Tuestak eginak, hemen aurkitu ditut.
Re: Zine musikatua Elgetako Espaloian
Maite, hau mezu egarria.
Noizko agindutakoak?
Argi ibili ikuskizunean. Ea beste magoren batek "piano de cola"ren gainean jarri, eta desagertarazten zaituen!
Hala bada, Zumarragan agertu. Hartuko degu kafetxo bat (ai ez ez, utzita zaude! Amaraunarenarekin gogoratu naiz, idatzi zenuen beste mezu hura. Kasu egiten ote diozu?)
Re: Zine musikatua Elgetako Espaloian
Azkenian izan al zan ikuskizunik espaloian? Neri zure mezua irakurri ta gero juteko gogua sartu jatan, baina hemen edurra bazauan...Elgetan zer ez zan egongo!!
Kasualitatez atzeratu bazan, abixau hemen bai?
Re: Zine musikatua Elgetako Espaloian
Argazkiak ederrrak Eneko!
Re: Zine musikatua Elgetako Espaloian
Keba Sare! Zine musikatua egin zan, eta eguraldi harekin hara gora igotzera atrebitu zianak, oso oso ondo egon zala esan didate. Ni ez nintzan hain ausarta izan eta Medin bueltatu da Bartzelonara. Hala ere berriz bueltatzen bada, lasai, abixatuko dot. Bestalde, norbaitek komentatu zidan, badela Donostia inguruan tipo hobetako ikuskizunak egiten dituen pianista Donostiar bat baina ez dakit haren izenik.
Re: Zine musikatua Elgetako Espaloian
Bale ondo nago Elgetako espaloian gausak egitea ondo ibli eta guztora ibili