Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Fundamentos Web Xixonen

Maite Rementeria 2005/11/25 00:28

Bi egunetan Gijon-en egon gera Zaloa eta biok Fundamentos Web deitzen zan ebento batian. Bertan web diseinuari buruz hitz egin da, estandarrei buruz, erabilgarritasunari eta irisgarritasunari buruz. Kronika luze, eta apur bat teknikoagoak Sustatun argitaratu ditugu:

Gustora egon naiz hitzaldiotan eta gainera oso ondo etortzen dira batzutan geldiadi hauek. Begiak pantaila aurretik kendu eta entzun. Entzun besteek zer dioten gure eguneroko lanaren inguruan. Ez degu gauza berri larregi entzun baina honelako topaketak oso ondo etortzen dira norberaren ideiak finkatu eta ordenatzeko eta lanari berriz ilusioz heltzeko.

Hortaz aparte hotel oso koketo batean egon gera zentro zentroan. Inoiz Gijonera jutea tokatu ezkero akordatu: Hotel Phatos. Lujo handirik gabe, baina berria, modernotxoa eta koketoa.

Eta Gijon oso polita da. Oso ondo jaten da eta jatetxeetan ateratzen dituzten razioak beldurgarriak dira eta begira bestela entsala hau. Bertakoak oso atseginak egin zaizkit. A! eta hori bai, hemen dagoeneko desagertuta dagoen baina Espainian oraindik asko ikusten den espezie batekin egin dugu topo: urrezko selloa, izena grabatua daukan pultsera eta urrezko kate potoloa daraman kamarero zalameroa. Ole!!

Aukeran zail xamarra da kotxez ibiltzeko. Bueno, onartu beharra dakat ni desastre xamarra naizela orientatzen baina nahiko konplikatua dela eta ez dagoela oso ondo seinalizatua esatera ausartuko naiz. Hori bai, zelan gozatu degun Zaloa eta bixok ia 4 ordutako kotxe bidaian Pearl Jam entzuten, mandarinak jaten eta berba egiten.

Hemen Zaloak Gijonen egin dituen argazki gehiago.

Julie Doiron eta Herman Düne

Maite Rementeria 2005/11/04 09:00

Atsaldeko 6etan Joseluisen e-mail bat sartu da nere postontzian "urgente!, urgente!" izenburupean. Kontzertua daula Azkoitiko mataderuan iluntzeko 9etan eta galdu ezin leiken horietakoa dala. Biharko lan bat entregatu bihar dotela eta saiatuko naizela 9etarako Azkoitira hurbiltzen erantzun diot.

Baina, 10etan bukatu ditut Asierri agindu dizkiodan "Eibarko euskara" libururaren azalerako azken bozetoak eta telefonoz deitu diot Joseluisi. Juteko eta juteko. Oraindik ez dela hasi. Iruñatik 7 lagun etorri direla, Kalahorratik etorri dan beste tipo bat ezagutu dabala, badela beste mutil bat bihar goizeko ez dakit zer ordutan abioia hartu eta Castellonera dijoana han egingo duten beste kontzertu bat ikustera.

Banixe. Eta badirudi nere zain egon direla. Iristeaz bat frekillo luze beltz baten ostean begiak itxita eta kitarra elektriko gorri bat zintzilik abesten daban neska bat igo da. Julie Doiron Zoragarri geratzen zaio matederokuak hain fin, polit eta goxo prestatu duten estenatokia. Umetxo lotsati batek bezala hanka bat okertzen dau abesterakoan. Eta onduan dakaten Iruñarrak hiru umeren amatxo dala esan dit.

Eta derrepente Manu Etxezorturen notiziekin barik, goizero neska honen ahotsarekin esnatzea zeharo beste gauza bat izango zala pentsatzen dot eta baita, aste osoko momentu onena bizitzera noala. Bueno, igual bigarren onena.

Apropos egiten dituen desafinoak, geldialdi neurtuak, kitarrarri laguntzen dioten ostikadatxoak, apurtzera dixen ahots zoragarri horrekin. 3-4 kantu berak bakarrik eta Herman Dune-koak igo dira eta beste 3-4 kantu denak batera.

Geldialditxo bat eta "Herman Düne" ondoren. Julie bajuan eta koroak egiten, bi gitarrista eta beste bi perkusioan. Gogoratzen al duzue Nothing-hill pelikulan, Julia Roberts eta Hugh Grant-ekin, Hugh Grant-en bizilagun xelebrea? Haren kriston trazia zakan liderrak. Estu estu jantzita eta hile gutxi ondo-gaizki orraztu batzuekin, perfil xelebre bat eta gitarreoetan bakoitza bere aldera juten jakon begi haundi borobil batzuek. Eta nola azaldu musika? Esnatu eta kitarra hartu eta jo eta jo eta jo, eta disfrutatu, eta milaka ordu entsaiatu dituztenen maisutasunaz bakarrik azaldu daiteke perfekzio hori. Orain melodikoa, orain distorzionatua, arpa moduan jotzen dau mastila, ikutu bat hemen, arrastara bat han, banjo bat balitz moduan, lehenengo batek abesten dau, gero bestiak, gero danak batera... Eta perkusioa? Batek bateria jotzen dau eta besteak tinbalak eta eskura dauzkan, eta izenik esaten ez dakidan, beste ez dakit zenbat kanpai eta instrumento eta katxarro.

En fin! Oraindik irribarrea kendu ezinik penaz bueltatu naiz etxera. Pena kontzertu horretan ni adina disfrutatuko zeben eta bertan egon ez diren lagunengatik eta pena erosi berri ditudan bi CDak entzuterik ez dakatelako. The Breedersen zinta sartu eta Olentzerori CD irakurgailu bat eskatzea erabaki dot.

Eta gaur Bill Evans. Umhhh! Batzutan pribilegiatua sentitzen naiz eta izan ere banaizela uste dot.

Erabilgarritasunaren eguna izan zan atzo

Maite Rementeria 2005/11/04 08:46

Atzo erabilgarritasunaren egun mundiala ospatu zan. Albertok consumer.es en notizia irakurri dau eta link-a bialdu zidan. Más majo!

Erabilgarritasunaren eguna gure etxean egunero da baina aspaldian alper xamar nabil blogean eta eskusa moduan ondo etorri jata aurreko astean Zaloa eta biok Gasteizen erabilgarritasunari buruz entzun genduan hitzaldi batean gehien gustatu zitzaidan dipositiba hona ekartzeko.

Printzipio heuristiko bat azaltzeko erabili zaban. Laguntza behar beharrezkoa danian bakarrik ipini behar da. Aukeran, laguntza ipini beharrik ez izatea hobe, horrek gauzak erraz ipini ditugula esan nahi bait du.

Hau da: Kiss. Kiss. Kiss. Keep It Simple (Stupid). Gauzak sinple egitera jo behar degu. Informazioa ez den guztia zarata da. Erabiltzaileak oso argi dauka zeren bila datorren gure webgunera eta hori erraz bilatzeko moduan utzi behar diogu.

Grazia egin zidan José Manuel Martínez, hizlariaren komentarioak: Gero beti daude hatzaparrak sartu eta zirrikitutik atea irekitzen saiatzen direnak baina Eduardo Manchonek alzadoko artikulo honetan oso ondo azaldu zaban moduan, aukera guztientzat diseinatu beharrean hobe da aukera posibleenentzat diseinatzea.