Etiam
12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Lauaxeta, jaio zela 100 urte betetzen dira aurten eta bere omenez 11 euskal abeslarik 11 olerki musikatu dituzte Ehungarrenean hamaika izeneko proiektuan.
Bi olerki liburu eman omen zizkion Edorta Jimenezek Anje-ri eta handik aukeratzeko eskatu zion. Otsoa eta bateleroaren fabulari buruzko bat aukeratu zeban Anjek. Horrela egingo zaban beste abeslari guztiekin ere seguruenik.

Atzo aurre-aurkezpena izan zan Elgetako Espaloian. Ia ordu erdi leheneago iritsi ginan Elgetara eta kontzertu aurreko anbientia gozatzeko aukera euki genduan Zaloa eta bixok.
Eta han jakin genduan Anje ia ezin etorri egon zala batzutan oker oker eginda lagatzen daban bizkarreko min batek atakatu zabalako aurreko egunian. Han jakin gendun baita, Txumak erretzeari laga nahi diola baina atzo 10 purito gutxienez erre zituela. Alkandora zuriarekin juteko eskatu zitzaiela eta artistei nahi dutena egitea gustatzen zaiela (alkandora zuri gutxi). Doctor Deseoko Francisek coñakarekin gozatzen dabala ahotsa. Eta bizkaiera ahoskatzia zail egin zitzaiola bati baino gehiagori.
Entzun genduan baita pozik zeudela abeslariak Rafak abestiei egindako arreglo finekin. Estreinekoz joan ziren asko atzo Espaloira eta aluzinatuta zeuden Elgeta bezalako herri txiki batek halako Kafe Antzokia eukitzeaz. Ze soinu!- zioen Anjek aho zabalik.
Hamaika gizon abesten eta Argia Gardeazabal izeneko aktoresa batek josi zituen abeslarien arteko hutsuneak. Zoragarria Argiaren lana. Eta bai, neska gehiagoren ahotsa ere bota naban faltan eskenatokian.
Garik eman zion hasiera ikuskizunari. Lotsati moduan baina dotore oso dotore aritu zan.
Eta gero irratian hamaika aldiz entzungo degun abesti zoragarri eta pegadizo hori: "Dena eman bihar jako matxe dan askatasun horri" Enaut Elorrietaren ahotan.
Mikel Urdangarin ondoren. Arduratuta zegoen argiak egiten zion erreflejo bat zela eta pare bat aldiz konfunditu zelako, baina nik behintzat ez nion igerri. Esan izan dot soso xamarra egiten zitzaidala Mikel baina gero eta gehiago gustatzen jata.
Xabier Strubell ondoren. Ez neban Xabier ezagutzen eta gustatu zitzaidan abesteko eta errezitatzeko modu berezi hori. Eta hemendik aurrera ordena galtzen jata.
Javier Muguruza. Um!! Ze polita den baita atera berri duen diskoa.
Doctor Deseoko Francis beti bezain probokatzaile. Mikroak kable hain motza izan ez balu jende artera salto egiteko prest somatu naban. Trajez jantzita, alkandora zuri-zuria, ganster estiloko txapela eta espainak gorri gorri pintatuak. Elegante.
Montoiak lotsati eta atzean jarrita abestu zigun bere kantua, neri izugarri gustatzen jatan tonu berezi horrekin.
Rafa Rueda. Umh! PLT-kin saltoka eta ohiuka lehen, eta pop goxo-goxoa egiten orain. Eta je-je-je bere barre zaratatsu hori... me encanta!
Anje Dualde. Anjek kitarra eta armonikarekin abestu zeban. Bere betiko estilo propio horrekin. Horrek deitzen zidan atentzioa, 11 abeslari eta bakoitzak bere izaera itsasten zion abestiari. Bakoitzak bere estilo propioa eta konjuntoa, benetan aberatsa.
Txumak abesti dibertido eta oso desberdin bat osatu zeban eta bukaera Pettik eman zion. Ze indar duen tipo haundi honek! Hain zan indartsua bere abesteko modua Rafa apenas ausartu zala bere ondoan kitarra jotzen.
Bueno, gutxitan ikusten diren ikuskizun ahaztezin horietako bat da eta beste bost aldiz baino ez omen dute egingo, beraz ez izan tontoak eta ez galdu aukera!
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Etiam-en mezuak gozatzeko aukera ere gutxitan izaten dugu, eta ezin geratu dastatu barik.
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Bizi zera!!
Nik neukan hutsune kosmikoarekin!
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Ezin zenbakirik idatzi Etiamen blogean. Ez dizu uzten!
hamabi jarri zenbakiz, eta bat azaldu.
Esandakoa. Hamabi izar, eta beste bat argi egiten.
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Xabier Strubell. Nahiko famatua Hondarribian; zenbait kolaborazio izan ditu Psilocyberekin
-Hondarribiko Musika Elkartea- ez dakit gaur egun kide izango den; baina noiz behinka laguntzen ikusi izan zaio ;)
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Aupa:
Azkenean beste konpromiso batzuk zirela medio, ezin joan Espaloiara. Datorren astean, edo hurrengoan, Donostian egongo direla badakit (Antzoki Zaharrean). Hurbilduko naiz bertara.
Gauza bat: gaur irakurri dut Berrian diskoaren aurkezpenean Rafa Ruedak esan zituenak. Harrittu nau esateak ez dela ezer egin Antton Valverderen garaitik. Eta harrittu nau horrek, zeren Xabi Strubellen ekimenez publikatu da aurten disko bat: *Metak disketxeak eta Oñatiko Potxo** argitalzuloak atera zuten"Ilargi Handi Zauri Zarae" disko-liburua. Lauaxeta-Lorca-Nikolas Lekuonaren lanak aintzat hartzen dituena, baina batez ere Lauaxetaren omenez eginikoa.
Disko hori Zura taldeak egin zuen eta bertako liderra da Xabi Strubell. Aurretik Dut taldean ibilitakoa da. Kolaboratu du ere Anari eta Sorkunekin. Gitarrajole fina da, artista zentzurik onenean.
Hona hemen informazio gehiago.
Maite: segi idazten. Portzierto 101 posta zen hau.
Adiorik ez!
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Kaixo:
Hona hemen gaur Berrian publikatu dena. Aurreko posta osatzeko.
Aio (orain bai).
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Etiam Elgetan eta ni Elgoibarren. Hau da hau marka! Espaloiak badu xarma berezi bat Etiamentzat, nahiz eta oraindik ez garan elkartu bertan. Toletxen sarrigotan ikusten ginen. Agian horregatik du xarma gehiago zuretzat. Dena dela asko sentitzen dut joan ezina. Eta eskaertzen dizut zure gonbidapena. Beste batera joango naiz andereñoarekin. :)
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
Baaale, baaaai, erantzun bat jarriko dizuuuut!
Biba zu!
Re: 12 izar Elgetako Espaloia argitzen
maite, markos zapiain naiz
lehengoan erantzun bat jaso nuen nire blogean ingelesez, Kellogsen eta Hackneyko kanpinaren gainean, maitek izenpetua eta arrateri goraintziak ematen zizkiona
badugu lagun bat, maite izenekoa, londresen ibilirikoa eta interneten saltseatzea gustuko duena, eta euskaraz badakiena baina erabiltzen ez duena, ez bada behartuta
aukeran nahiago ingelesez
joan den larunbatean arrate eta bera elkartzekoak ziren
horregatik erantzun nizun erantzun nizuna
bueno, hau dena zuk idatzi baldin bazenuen erantzun hura, ez baitakit, baina Mendigurenek baietz uste du
ba ondo ibili maite eta ea lehenbailehen ezagutzen zaitudan, nire ahalmen paranormalek sentiarazi didate hurbiltzen ari zaigula une gogoangarri hori, ez dut jakingo zertaz hitz egin
bai: Kellogs, muesli, yogur Bio...