Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2005 Uztaila 14 Sharon Jones
Dokumentu Akzioak

Etiam

Sharon Jones

Bart giro bikaina egin zeban. Etxera erretiratzea pena ematen daban horietakoa. Baina, banijoan etxerantz kotxeko irratia entzuten eta Radio3-en "Sateli 3" egiten deben bi satelite aurreko egunean Madriden ikusi zeben kontzertu batetaz ari ziren. Sharon Jones. Primeran egon zala, galdu behar ez den horietakoa zala, zelan egiten zaban dantza, eta zelan abestu, eta zelan jartzen zaban dantzan publiko osoa, eta...

Nik belarriak erne-erne eta inbidixaz. Halako batian Bilboko Kafe Antzokian jotzen zabela esan zeben. Garajean bertan buelta eman eta Bilbora abiatu nitzan. Bidean gainera kontzerturako sarrera batzuk zeuzkatela iragarri zeben eta trafiko aholuei kasu egin gabe deitu eta Cesar izeneko mutil majo batek bi sarrera eman zizkidan. Ahizpa eta biok jun ginan.

Nerbiosa ailegatu nitzan. Emozionatuta nengoen. Gende dexente eguazten bat izateko. The Dap Kings-ek bi abesti jo ostean azaldu zen Sharon. Beltz beltza, txikitxua, zuriz jantzita eta takoi luze eta fin batzuetara maisutasunez igoa. Flickerren aurkitu dudan argazki honetan bezala

Kriston indarrarekin hasi zuen emanaldia. Oinetakoak kendu eta trantzean balego bezala abestu eta dantzatu zuen behean geunden guztiak trantze berberaz kutsatuz. Hango salto eta oihu eta txaloak. Gospel doinuak zetorzkidan burura. Oso indartsu hasi zan eta gero behera egin zuen apur bat baina azken kantarekin kontzertu borobil eta zoragarri bat egin zuela esan dezaket. Ez dut uste beraiek oso konforme zeudenik soinuarekin baina neri ona iruditu zitzaidan.

Kontzertua bukatu bezain laster, behera jetsi eta jarraitzaile guztiei muxuak ematen eta diskoak firmatzen eta argazkiak ateratzen egon zen. Oso hurbila eta zoragarria begitandu jatan.

Zaramako Roberto Moso ere bertan zegoen, erabat emozionatuta, eta seguru berak nik baino kritika musikal hobea egingo dabala edozein mediotan. Erne egongo naiz.

Droga fuertiekin atrebitzen ez geranok eguneroko bizitzak ematen dizkigun momentuei ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatu bihar gera eta ni gaur erabat espidika nago.

etiam 2005/07/14

Re: Sharon Jones

oxi — 2005/07/14 10:37

batzutan kontzertu batea juteko hamar mila plan eitten dittou ta hola, bapatin kotxin zuzela animau, sarrerak lortu eta bertan eotie, que guay maite!! kontzertuk seguru pena mereziko zula baina pronto hori euki eta eittie, horrek ematen zin inbidi gexena.patxu



Re: Sharon Jones

John Whitechapel — 2005/07/14 11:13

mmm...healthy envy...


John



Re: Sharon Jones

Agruatxi — 2005/07/14 11:32

Nik gauza bakarra esan ahal dut... uju uju.... Bilbao es tan pequeño, que no se ve......... juajauajauajauaj.


Arrebato ederra Eti... Vidilla, muxxxxxxa vidilla....


Muak



Re: Sharon Jones

J — 2005/07/14 20:27

Aupa Etiam


Nik be ostiralian izan naban aukeria Gasteizen ikustekua, Hell Doradon, lekua zoragarrixa holako musikiaz gozatzeko, ta de la leche sonau zaba. Izugarrixa irudittu jatan, azken aldean ikusi doten gauzarik onena, kantu lentuak be izugarrixak zian ta nerbixua zaukenak be zoragarri. Gainera, nik uste naban baino jende gehixau hurreratu zen. Gero djak be egon zien: Mikel Parrucho (Orthophonk) eta Basque radical funks (edo holako zeoze, Allnigthersek kantantia ta beste batzuk)


Tronpetistiak Thelonius Monken antza zeukan eta eliza "baptista" baten bateko "artzaia" ematen zaban. Ta bajistiak agintzen zaban bandia, italiano farlopero bat emoten zaban, baina maixua zan. Gero gitarrista gaztia be ona zan eta beste gitarria (beltza) karismatikua.


Zoragarrixa, bape espektatibaik barik juan, eta de la ostia eon zan. Ez nekixan soulak holako jende mordoxka mugitzen zabenik?? Bueno Bilbon badago Bullit izeneko club soulero, funki nahiko baltz bat, han ibiltzen dan jendia ta ikusi naban.


Sharon Jones eta black powerra.


Bueno ondo segi.



Re: Sharon Jones

Patxi — 2005/07/15 09:37

Nik garajean imajinatzen zaitut. Dagoeneko kotxean sartuta, eta zure aurpegia martxa atrasa jartzen dezun momentuan. Momentu hortako emozioa.


Hau neska biziya!



Re: Sharon Jones

jazz — 2005/07/20 17:35

Estreinako aldia da blog bateko mezu bati erantzuten diotela. Edo diodala? Enfin. Total, esatia nahi doten bakarra da, zu ikusi zaitxutela, Remen, Kafe Antzokiko eszenatokira igota, zure bajua jotzen eta Sharon bezela, takoi luzedun zapata gainera ixota. Seguru nao zuk ere imajinau dozula. Nik ere fantaseau dot horrekin. Takoi luziekin, eskenatoki batekin eta musikiakin. Nik, aukeran, saxofoia joko naban.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika