Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2005 Uztaila 12 Maialen Araolazaren tarjeta
Dokumentu Akzioak

Etiam

Maialen Araolazaren tarjeta

Tarjeta bat diseinatzeko eskatu zidan eta bertikal bat diseinatu diot. Badakit standarra tarjeta horizontala dela baina bertikala aukeratu dugu.

Bi proposamen egin nizkion bata horizontala eta bestea bertikala eta bi aukerak erakutsi nizkionean "hau!" esan zidan segiduan segiduan "maja, gainera mordo bat identifikatzen naiz tarjetiakin!". Ez al da arrazoi nahikoa bertikalaren alde egiteko?

Egia esan horrelakoa da Maialen, luzea eta indartsua eta kolore urdina bezain gardena eta gainera fisioterapeuta oso oso ona. Bartzelonan egin ditu ikasketak eta musikarien terapian espezializatu da. Inoiz horrelako baten beharra euki ezkero ez ahaztu hona bueltatu eta telefonoa begiratzea.

etiam 2005/07/12

Re: Maialen Araolazaren tarjeta

Patxi — 2005/07/12 13:48

Gustatzen zait txartela. Kolorea oso aproposa, nere ustez behintzat. Urdina: zerua-itsasoa, pakea, atsedena... Minez dagoen batek asko eskertzen duen kolorea.



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

Superbai — 2005/07/12 14:31

ba, kontuz ibili ez baduzue zakil logoen lehiaketan parte hartu nahi...



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

Luistxo — 2005/07/12 14:49

Ezetz, Goio. Inondik ere. Baina 10 puxtarri zure komentario horri, erej un enfelmo.



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

Superbai — 2005/07/12 15:19

Enfelmo, ni? Ja! Eta hori esaten du buztanen luzaeraz hainbeste teorizatu duen batek...



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

Maite — 2005/07/12 16:20

Ni ere Luistxorekin bat nator, nik ere besoak ikusten ditut argi argi. Baina beste galdera bat dakat: zer da zehazki musikarien terapia?



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

Etiam — 2005/07/12 16:33

Ba Maialenek berak askoz hobeto azalduko luke eta gaizki egiten badut zuzenduko nauela espero dot. Kontua da, instrumentuekin ordu asko ematen dituzten musikariek, postura ez egokien ondorioz, minak eta lesioak eukitzen dituzte. Maialenek, min horiek tratatzeaz gain, gaitza ekiditzeko terapiak lantzen ditu.



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

oier — 2005/07/12 19:51

Hara! Maialenekin adarrak jartzen nauzu beraz... en fin en fin en fin.... ;-) Halaxe da mundua! Laztanak bixondako.
PD: nere biharreko logua Ander Arroitajauregik marraztutakua da. Hala!



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

Luistxo — 2005/07/13 10:30

Zurea larria da, Goio. Buztanaren artikuluan zuk fellatio bat ikusten duzun tokian, nik merkadoteknia azaltzen dut. Seguro irudi honetan ere zakil luze bat ikusten diozula panpinari. Erruki dizut. Terapeuta bat behar duzu.



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

matx — 2005/07/15 11:39

JOpelax!!
Maite, oso ondo azaldu dozu zer dan musikarien terapia, beraz galdera erantzunda dago. Banekixan propagandia emongo zeztala zure blogak baina ez hainbeste!Are gutxiago komentarixo buztaneroak eukiko zitxunik...
Ze tarjeta politxa ezta?Neri asko asko gustatzen jata. Eta Maite nerekin egon zanian, libre zeuala esan zeztan. Hala ere eskerrik asko maite adarrak nerekin ipinitziagaitxik!!Ditxosa ni!



Re: Maialen Araolazaren tarjeta

Sare — 2005/12/10 12:49

Eta nun zaude lanian Maialen? Eibarren bertan? BArtzelonan? Gauza kuriosoa musikoengan horrela pairatzea! Orain musikari guztiak jakinaren gainean ipintzea baino ez jatzu falta! Danak zuriak izango dozuz! Hortarako eingoizu euskal blogintzak publizitatia.
Txartela majua!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika