Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2005 Ekaina 10 Bost abesti
Dokumentu Akzioak

Etiam

Bost abesti

Teknosexuak konbidatuta Meme musikal deitzen dan horietako batean partehartzera nixe. Bost abesti aukeratu behar ditut eta gero, beste bost blogista berdina egitera konbidatu.

Ez da erreza neretzat 5 aukeratzia eta hemendik bi egunetara seguru beste 5 aukeratuko nituzkeela baina hor gaur aukeratu ditudanak.

  • Violenty happy. Bjork. Nere preferida dalako eta kantu hau seguramente sekula nere bizitzan gehien entzun dudan abestia izan arren, behin eta berriz entzuteaz sekula aspertzen ez naizelako.
  • Cannoball. Breeders-ena. Talde honetan bajoak presentzia berezi bat du eta neri bajoa gustatzen jata. Dagoeneko badakit nere bajoarekin joten eta gainera Malapen pasatako ordu luze eta zoragarri haiek dakarzkit gogora.
  • Ruper. Ruperren edozein abesti aukeratuko nuke ze bere estiloa da gustatzen zaidana. Baina Berandu gabiltza kantua aukeratuko dut. Eguneroko bizitza... Momentu on mordo bat dakarzkidalako gogora. Esaterako, Bilboko parrandetatik bueltan, Ruper ipini eta han etortzen ginan Txino eta biok diharka batian kantuan logureari batere aukerarik eman gabe. Gero Elgoibarrera kontzertua ematera etorri zan batean, eskatu egin genion publikotik eta akordatuko ez zenaren beldur zala aitortu zuen arren, kantatu egin zigun. Ze ilusio egin zidan!
  • Bruce Sprinsteen. Musikarekiko zaletasuna aitarengatik jaso nabala uste dot. Baina musika gustoetan eta batez ere gaztea zarenean zure anai zaharragoek entzuten dutenak eragin handia izaten du. Anaia zaharrenaren gogokoena da Bruce. Eta berak eraman ninduen, 15 urte baino ez nituela, nere lehenengo makrokontzertua ikustera Madridera. Bruce Sprinnsten and the Street Bands. Gogoan dakat Clarence Clemons-ek atera zaban raso rosazko traje disdiratsu hura, bai horixe. Eta zelan esaten nion nik Ion anaiari: “guazen, guazen aurrerago”. Ordutik beste behin ikusi dut Bruce zuzenean eta benetan merezi duen espektakuloa da. Horrelako zuzenekoak gustatzen zaizkit neri, 2 ordu eman eman eta eman. Kantua? Zuzenean ez diot inoiz entzun baina Fire aukeratzen dot. Hain da sensuala! Ummmmh! Ni ere sutan jartzen nau kantu hau entzuteak.
  • Eta bukatzeko Txuma. Txuma Murugarrenen eta Proposamena abestia. Gustoko eta ganorazko ezer topatzen topatzen ez naban garai baten atera zaban disko hau eta kantu honek hasera haseratik seduzitu ninduen. Ordutik bere disko guztiak erosi ditut. Gainera asko gustatzen jata kantuko bota altu eta gona beltzdun neska ni naizela imaginatzea.

Eta besterik ez. Orain harria botatzea tokatzen jata.

  • Jhon WhiteChappel. Baietz Bowie?
  • Asier Sarasua. Ruperren bat?
  • Erralek seguru Cold Playren kanturen bat aukeratuko dabala.
  • Patxi Traperok? , uf! ez dakit, honek seguru asmatuko dabala zerbait berezia egiten, igual aukeratuko du podcasting-en bat, disko dedikatuetako abestiren bat, edo... auskalo!
  • Placida Yeye-k ez dakit zer aukeratuko daban baina bere lanbideetako bat musika ipintzea ere badela kontutan izanik, e-mule! prest!
etiam 2005/06/10

Re: Bost abesti

John Whitechapel — 2005/06/13 16:45

Nire buklea:


Frank Sinatra-Sina Simone- My way
Nina Simone-David Bowie- Wild is the wind
David Bowie-Queen- Under pressure
Queen- Sarah Brightman- Who wants to live forever?
Sarah Brightman-Frank Sinatra- What a wonderful world.


John Whitechapel



Re: Bost abesti

Miguel desde un Explorer... :( — 2005/06/14 18:10

Oleeee!!! Violenty happy, Hori da abesti ona!



Re: Bost abesti

placidayeye — 2005/06/15 15:18

Hartu dut testigua, Maite!


Gaur igo dut nire zerrenda.


Gigen asunto hori falta jata, fotologean ikusi izan dut, baina hala eta guztiz ere, nik ez daukat musika asko ordenagailuan; aintzinako kolekzionista friki bat naiz!!!!!!


Eskerrik asko gonbidapenagatik eta besarkada handi bat!!!!


placida***



Re: Bost abesti

Patxi — 2005/06/17 22:04

Hor atze atzean, baina nere egitekoen zerrendatxoan sartu det. Uste det ez dala inor harrituko nere abestiekin, tipo normaltxua bainaiz gustu kontuetan.


Diseinuaz, musikaz eta beste kontu batzuetaz aritzen diren neska morenak gustatzen zaizkit, beitu ze tipo normala.



Re: Bost abesti

Anai zaharrena — 2005/07/18 13:51

Maite, hemen anai zaharrena (nagusiena nahiago).


Abizena bi aldiz idatzi, bietan desberdin, eta bietan gaizki. Zer ote da?



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Toñito Lolo jr., 2008/02/02
zain zaitzatela Elena, 2008/02/01
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika