Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2005 Apirila 21 dj amsia
Dokumentu Akzioak

Etiam

dj amsia

Berandu, berandu nabil aspaldian nere post-ekin. Pasa dan ostiralian ikusitako kontzertu batekin nator gaur.

DJ Amsia etorri zan Elgoibarko Kultur etxeko sotora. "DJ" eta "kultur etxe" berbak ez debe oso ondo ezkontzen. Badirudi DJ-ak diskoteka edo dantzarako areto bat eskatzen duela baina ez, "Amsia"rentzat ezin aproposagoak bihurtu ziren kultur etxeko hormetako harriak eta sabaiko egurrezko bigak.

Lurrean eserita entzun naban kontzertua. Musika desberdina egiten du. Benetan zaila egiten jata definitzea, horregatik ipini diot galdera ikurra azpititularrari eta horregatik ekarriko ditut Iban Urizarrek Devoramen egin zion elkarrizketako hitzak:

Amsia inundó la sala de ambientes a golpe de loops, efectos y orfebrería sonora que ruborizarían al más aventajado de los laptopers. Lejos de las pistas donde gastar las suelas y machacarse las mandíbulas, este DJ plantea su discurso desde la música electrónica más abstracta y paisajística.

Ibanek oso ondo asmatu dau definizioan, horrelakoa da bere musika: abstraktoa, hurruna, zaila, lasaia, originala, expontaneoa, erakargarria... "Buen viaje" batekin hasi zaban kontzertua eta 45 minutu eman zituen imagina dezakezuen soinu arraro eta desberdinenak ezkontzen ia melodiarik gabeko doinuak konposatuz.

Eta musika entzuteaz gain izugarri disfrutatu neban berari begira. Minutu bat ere ez zan geratu. Orain botoiak, orain disko bat, orain beste bat, orain ahotsa grabatzen zaban mini-disc batian, gero argi gorri bat zeukan botoi bat igurzten zaban... Geratu ere egin barik eta denbora guztian zaraten bidez atmosfera lasai lasai bat sortuz.

Ez dakit oso ondo nola azaldu baina bere musika edozeinek bajatzeko moduan dauka on-line hemen.

"La Fura dels Baus"ekin ere ibilia omen baina La Furaren webean sartu naiz informazio gehiagoren bila eta kalanbrea moduan eman dit. Ez naiz ausartu inon klik egitera. Erabilgarritasunean "zero" duten nere zerrendan apuntatzera nixe.

Datozen kontzertuak:

  • 2005-04-25 Zaragoza Festival Electro2m5
  • 2005-04-30 Tolosa (Bomberenea) + Tsezne 22.30etan
  • 2005-05-06 Bartzelona (Convent de Sant Agusti)
etiam 2005/04/21

Re: dj amsia

Jatsu — 2005/04/22 07:31

Nik ere izan nuen aukera ikusteko Eibarko gaztetxean orain dela hilabete batzuk, eta flipatu egin neban, benetan DJ originala, oso ona.
Ia laster berriz ikusten dudan.



Re: dj amsia

Iturri — 2005/04/22 08:39

Kaixo:


Duela bi urte izan genuen Altzan Musika eta teknologia berriei buruzko egun bat: Joseba Irazoki Do, Xabier Erkizia, Ilios greziarra, etab.
Amsia+Corsal Desastre aritu ziren egun hartan.


Musika eta soinuekin hauek bezala jolasten duen musikari gutxi daude EHn, baina pixkanaka ari da kopurua igotzen: Beran (Nafarroa) Ertz kolektibokoak daude, Azkoiti inguruan Mataixe, Bilbon ez dakit nortzuk, Errenterian Tzesne eta orain Tüsuri...


Jende interesgarria da, nahiz eta gure belarriak ez dauden prestatuak horrelako ekimenetarako. Poliki-poliki goaz.


Atzo, portzierto, ZURAren emanaldia izan genuen Amaran. Oso ondo, in crescendo doa talde hau.
Ahal izanez gero, zoazte ikustera. Aste honetan bertan Oñatin daude (gaur esango nuke) eta 28an Kafe Antzokian (Bilbon) eta 30ean Plateruenan eta...


Oporretara noa.


Aio.



Re: dj amsia

John Whitechapel — 2005/04/23 10:17

Ez naiz objetiboa baina horregatik ez dut zertan ixildu beharrik...jajaja.
Egia, Amsiak lortzen duen giroa edo atmosfera benetan sentsuak martxan jartzeko modukoa da.
Makina bat beste makina bat erabiltzen baino azkozar gehiago.
Chapeau.


John Whitechapel.


Pd. Egia da Amsia "La Fura"-koekin aritu dela. Alemanian egon zen hauek beraien gira egin zuten bitartean. Bartzelonan ere boladatxo batean izan dugu Azkoitiko kaxkajo hau. Kaxkajo maitagarria.



Re: dj amsia

John Whitechapel — 2005/04/23 10:18

Ahhh...ahaztu aurretik, argazkian azpian agertzen den begirada tristeduna, Norka da.


John Whitechapel



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika