Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Joxeren ikastaroa

Maite Rementeria 2005/02/28 09:30

Aspaldi konturatu nintzan, barrua jaten didan arazo potolo bat dudanean, norbaiti kontatu ezkero, pisua galtzen dabala. Eta berriz kontatu ezkero, beste piskat galtzen dabala eta horrela ia ia arazoa desagertu, edo behintzat, barneratu arte. Eta orduan, mamua ez da hain mamu zatarra. Ez pentsa horregatik zeozer daukadanian pregoia zabaltzen hastan naizenik, baina bai, ahotik ateratzeak barruko ustela desgertarazten laguntzen dau.

Nere teoria hau erabat berretsita geratu zitzaidan ostiraleko liburu aurlkezpenaren ostean. Jose Arantzabalek “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburua aurrkeztu zuen Elorrixoko Udaletxean. Joxe ezaguna da euskal blogosferan bai Sustatun idatzi izan duelako eta orain, Faroa, bere blog pertsonalari esker.

Baina ezagutzen ez dozuenontzat bi hitz berari buruz. Joxeri minbizia diagnostikatu zioten duela bi urte terdi gutxigorabehera eta egun batean Sustatun, Medikuak esan dit minbizia dudala izenburuarekin post bat idazti zuen. Oso ondo akordatzen naiz egun hartaz. Lantokian geunden eta denok ezagutzen genuen Joxe. Zisko eginda geratu ginen. Erreakzionatu ezinik. Nik ez daukat blogetan erantzunak sartzeko ohiturarik eta oraingoan zerbait sartu nahi naban, baina ez nekien zer ipini. Ez neukan ezer idazteko adorerik. Berak hainbeste indar euki zaban hura hola kontatzeko, hain garbi, eta ni berbarik gabe geratu nintzan.

Komunikazioaren garrantziaz klase magistral bat eman zigun ostiralian Joxek. Bera kazetaria da eta oso ondo komunikatzen daki. Baina esparru guztietan gauzak esan, eta argi eta garbi esatearen garrantziaz erakutsi zigun Joxek ostiralian. Aurkezpen osoa gorputzeko hileak ezin dominatu pasatu naban eta Faroa-ren diseinua dela nere izena aipatu zabanian ia errebentatu nintzan gustoz eta lotsaz, eta esker onez eta satisfazioz eta eta eta ...

En fin! Eskerrikasko Joxeri eta bere familia osoari bizitzarekiko beraien jarrera gurekin konpartitzeagatik. Mila esker benetan.

Asteazken honetan, martxoak 2, Bilboko Likiniano liburu-dendan daukazue Joxe bere liburua aurkezten ikusteko aukera eta datorren asteko ostegunean, martxoak 10, Elgoibarren egongo da gaisotasunari eta liburuari buruz berbetan. Aukera baduzue, ez galdu aurkezpenok ikusteko aukera, ez zaizue damutuko.

Hemen azpian liburuaren aurkezpen ostean Alkartu soziedadian egin gendun afari bikainean Garik atera zigun argazkia.

Koldo

Maite Rementeria 2005/02/18 20:19

Bueno jun dia bizkarreko minak, bertigoak eta ostiango guztiak. Oraindik ere ez nago on onenian baina behin behea jo ezkero gora baino ezin leike egin.

Bizkarreko minaren ondorioz edo, bertigoa eman zidan pasa dan asteartean. Euki al dozue inoiz bertigorik? Benetan deserosoa da. Burua nun daukazun asmatu ezinik. Kriston mareoa. Paretetara helduta ibili beharra neukan zuzen jun ahal izateko. Sekula holakorik!

Baina, tira! bizkarra hobeto eta gainera pozik egoteko beste arrazoi bat ere badut. Berriz ere tia izan naiz. Eta badakit nere hiloba izanik ez naizela batere neutrala, baina halako gauza ederrik! Ume guztiak zatarrak direla esaten dutenak ere badira baina neri beti begitantzen jataz politak eta Koldo ere ala iruditu zitzaidan jaio eta bi ordutara ikusi nabanian.

Koldo. Ez al da polita?

R.o.b.o.c.o.p

Maite Rementeria 2005/02/01 15:14

Pilatzen ari jataz hemen kontatu nahi nituen zenbait pasadizu, baina osasunez pattal gaudenian!

Kriston bizkarreko minarekin nabil. Tortikulis bat zana zerbait serioagoa bihurtu dela uste dut.

Duela astebe hasi nintzan tortikulisarekin eta atzo azkenian masajistiana jun bihar izan nintzan. Kriston sakatuak egin zizkidan, ia malkoak atera arte. Eta gaur zisko egina nago. Ez dakit agujetak diazen edo erabat izorratu nauen. Mina daukat, gogo txarrez nago eta gainera robocop ematen dot.

Holakoetan Frida Kahlotaz akordatzen naiz. Harek bizi osoa eman zeban bizkarreko minez haurtzaroan euki zaban istripu baten ondorioz. Nik astebete daramat baina dagoeneko aspertu naiz.

Ba al du inork barita magikorik? "Jun dadila, jun dadila eta jun dadila". Hiru ikutu behar omen dira.

Mejoratzen naizenian jarraituko dot party literarioko testuekin, norberaren argazkiak interneten jartzeak duen arriskuetaz ere idazti nahi dot eta baita Plateruena webgunerarekin gertatu zaidan anekdota zatarra ere.