Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2005 Urtarrila 12 Ekaitz pefektua eta Damaris
Dokumentu Akzioak

Etiam

Ekaitz pefektua eta Damaris

Neri "radio 3" entzutea gustatzen jata. Irrati hortan jartzen dute nik gustoko dudan musika gehien. Hori daukat sintonizatuta kotxean eta ondo entzuten danian, hori entzuten dugu baita lantokian.

Gezurra! Gehien gehien Ekaitz perfektua gustatzen jata. Orokorki gorroto ditut Euskadi Gazteako esatari zaratoso eta txoro horiek eta jartzen duten musika ere gutxitan dut gogoko. "Ekaitz perfektua", berriz, bestelakoa da. Fermin Etxegoien da esataria programa horretan eta neri mordo mordo bat gustatzen jata, bai esaten dituenak, nola esaten dituen eta batez ere jartzen daban musika. Aspaldian estresatu xamar nabil eta sarri egin dut kale baina fans eta jarraitzaile inkondizionala naiz. Hor ibiltzen naiz antxitxiketan etxera 8etarako ailegatu eta programa lasai entzuteko.

Propagandia ere asko egiten diot eta normalki beti pasatzen jata berdina: neskei asko gustatzen zaie zelan berba egiten daban eta mutilei, berriz, enpalagoso xamar egiten zaie. Baina jartzen duen musika denek dute gogoko. Badakizue, astelehenetik ostiralera iluntzeko 8etatik 9etara, Ekaitz perfektua, aro modernoaren banda sonoroa.

Halere, goizero, "musica es 3" entzuten etortzen naiz lanera. Eta goizero, Berna Wang deitzen den batek bere bitakoran idatzitako testuak irakurtzen dituzte. Aspaldi irakurri neban maitasun eskutitz hau bereziki gustatu zitzaidan.

Eta berari irakurri nion baita, beste hau: Tximeleta, gailegoz, bolboreta esaten omen da. Bi "b" luzerekin. Oso oso altu hegan egin ahal izateko.

Damarisek sustrai gailegoak dauzka eta Rosalia Castroren poesia bat bidali zidan party literariorako. Damaris aspaldi ezagutu dudan neska ederrena da eta izena ere, bera bezain exotikoa da. Esan zidaten nondik zetorren, mitologiako printzesaren baten izena edo... ez dakit. Bera azken momentuan gaisotu eta ezin izan zan etorri partyra baina Xabierrek primeran irakurri zeban poesia. Tori.

Abestia

Cantos de Monzo - Berrogüeto (Hepta)

Testua

DE FOLLAS NOVAS

Algúns din ¡miña terra!
din outros ¡meu cariño!
i este, ¡miñas lebranzas!
i aquel, ¡ou meus amigos!

Todos sospiran, todos,
por algún ben perdido.

Eu só non digo nada,
eu só nunca sospiro,
que o meu corpo de terra
i o meu cansado esprito,
adondequer que eu vaia

vai conmigo.

Rosalia de Castro

etiam 2005/01/12

Re: Ekaitz pefektua eta Damaris

Patxi — 2005/01/13 00:28

soka luze bat lotu, "b" batetik beste "b"ra, eta bi orri esegi:


......Mundiala zure blo........ga Maite..........



Re: Ekaitz pefektua eta Damaris

Julen — 2005/01/24 08:18

Aupa Maite,
nik ere jarraitzen dut Radio 3 eta, gutxixeago bada ere (orduagatik), Fermin Etxegoien Euskadi Gaztean. Ba kontua da gaur gauean esnatu egin naizela 02:30 inguruan. Ezin nuen lorik egin eta, ez aspertzeko, irratia jarri dut Radio Euskadin, eta hantxe aurkitu dut berriz ere Fermin, Euskadi Gaztean jartzen duena bezain musika ona jartzen, eta komentarioak gaztelaniaz. 03:00ak arte egon da. Pentsatzen dut, beraz, 02:00etatik 03:00etara egongo dela egunero. Lo egin ezinik ibiliz gero, gaua gozatzeko modu ederra!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika