Atom Rhumba
Bihar,osteguna, Atom Rhumbak jotzen dau Bilboko jaietan Algara konparsaren txoznan. Aurten ezagutu dudan talde onena dela esan dezaket. Rock and Rolla egiten dute baina noizean behin toke punkorro batzuk sartzen dituzte. Bapatean moztu eta berriz hasten diren kantuak. Gitarreo zikinak batzutan eta beste batzutan, berriz, oso garbiak eta erritmo erraz eta pegadizodunak. Halere, neri gehien gustatzen zaidana bajoaren presentzia da. Bajoa, normalki, erritmoa eramatera mugatzen da eta bigarren maila batean egon ohi da baina talde honetan garrantzi berezia hartzen duela esango nuke.
Bueno, bajoa, eta bateriaren patillak ere mordo bat gustatzen jataz. Argazkian lehenengoa agertzen dena. Mutila banintz horrelako patilla handi batzuk eramango nituzke. Me encantan!
Behin bakarrik ikusi ditut zuzenian eta mundialak dira. Hori bai, akats haundi bi topatu nizkien: bat, gitarristak, argazkian bigarrenak, txiklia jateko zakan modu nazkarria eta bestea, abeslariak, argazkian laugarrenak, ez zekiela eskerrikasko esaten. Gracias gora eta gracias behera, nun, eta Azkoitin. Eskerrak Bilbokoak diren eta ez Tegucigalpakoak!!!
Kamara digitala
Ez zait batere gustatzen regateatzea. Dena hastea omen da baina ni oso nerbiosa jartzen naiz. Eskerrak azkenean ez naban ezer egin Lanzaroten.
Hau da neri gustatu zitzaidan kamara CANON IXUS i BLACK. Txikia, dotorea eta gainera kalitate oso ona ematen du. Hau da, erresoluzio handiko argazkiak ateratzeko ere balio duela esan nahi dut.
Sartu ginan indio horiek erregentatzen dituzten denda horietako batean. Mariatu eginten zaituzte. Hasieran batek atenditzen zaitu baina azkenean dendan dauden guztiak inguratu egiten zaituzte. Hasieran 400 euro eskatu zizkiguten. 320 izan zen beraien azken prezioa. Kamarari buruz informazio gehiago nahi nuelako ez naban erosi eta azkenan agobiatu egin nintzelako baina eskerrak, interneten merkeago erosi leike kamara bera.
Lanzarote
Beste baten ere aittatu neban zerbait desberdina egiten danian zelako luzeak egiten diren egunak. Astebete baino ez dut egin Lanzaroten baina umh! asko kunditu dit eta zoragarria izan da. Deskantsatuta etorri naiz. Batez ere buruak deskantsatu du. Egon, begiratu, entzun... Gozatu. Besterik ez dut egin.
Onena? Konpainia. Iratxe eta Maitekin jun naiz. Iratxe edo "la juantxi" edo "Sony Croket" eta Maite edo "Txina" edo "Francis". Ni, "Leo" ezizenarekin geratu naiz. Ze erreza dan parre egitia gustora zaudenian!. Beti pentsatu izan dut toki bat bertan izaten dituzun bizipenen arabera gustatzen zaizula asko edo gutxi. Toki batera jun eta rollo txar bat gertazen bazaizu errekuerdo oso txarra geratzen zaizu eta toki zatarren sakuan gordetzen dozu buruan. Lanzarote mordo mordo mordo bat gustatu jata.
Ez naiz hasiko zer ikusi dugun zerrendatzen. Mapa turistikoetan markatzen dituzten toki gehienak bixitatu ditugu eta asko gustatu zaizkit denak. Baina batez ere "Playa del Pozon" itsasoaren soinuarekin egin naban siestia eta ondoren hartutako bainua; gure terrazan, gustora eta txatxaran hartutako marianitoak eta Timanfallan egindako autobus bidaia geratu jataz buruan. Timanfalla. Ufff! Zeharo inpresionantia begitandu jata.
A! eta ia ia ahaztu zait: Bilboko aireportutik atera den lehenengo JUMBOan joan ginen Lanzarotera. Irteera egunian, ilusioz beterik jun ginan maletak fakturatzera eta hara nun esaten diguten gure hegazkina izurratu egin zala eta 6 orduko atzerapenarekin aterako ginela. Erromatik etorri behar zela eskuratu zuten JUMBOa eta haren zai egon behar genuela.
Guk humorez hartu genuen. Zelan bestela? Baina ez zan giro han! Ez zegola deretxorik! Agentziara deitu behar zuela! 236 lagun ginen eta Loiuko sagardotegi batera eraman gintuzten bazkaltzera. Txot egin genuen bakarrak izan ginen.
Txiringitoa istera noa
Kamara digitala faltan botatzen dudan beste momentu horietako bat. Eukiko banu, nere karetoari argazki bat aterako nioke. Seguru nago fisikoan ere igarri behar dela momentu honetan sentitzen dudan opor behar hau.
Elissek Jorge Oteizaren poesia liburu bat erosi zeban
Duermo sobre mi costado derecho
con mi brazo izquierdo me abrazo el pecho
es el brazo de Itziar que así me abrazaba
cuando nos disponemos a dormir
entrando en el sueño juntos en bicicleta
Jorge Oteizaren poesia bere emazte Itziarri.
ITZIAR. Elegia y otros poemas" liburutik
Oteiza museo fundazioa
Oteiza museoa . Artea asko gustzen zait baina gero eta gutxiago gustzen zaizkit museoak. Saturatu egiten naiz. Badiru behin sartzekotan dena ikusi behar duzula eta azkenean ez zara ezertxorekin geratzen. Sobredosia.
Ez zitzaigun horrelakorik gertatu Oteiza museoan. Toki idiliko batean kokatua, lehenengo Jorgeren etxea bisitatzeko aukera daukazu. Argazkian, eskuman ikusten den harrizko zatia da, hain zuzen ere. Oso hurbila egiten da. Bere argazkiak, berak erabiltzen zituen erremintak, bere liburuak, argazkiak, arte lan batzuk... Eta baita atentzioa deitu zidan beste gauza bat: bi edo hiru apaletan edari mordo bat zeuden. Edalontzi eta botila mordo bat.
Amaia. Gure gidaria izan zan bisitaldian. Gu zapatuan jun ginan eta 12:30etan euskeraz eta erderaz bisita gidatua egiteko aukera zegoen. Jun ezkero biziki gomendatzen dizuet horrela egitea. Askoz hobeto ulertzen dut orain Oteizaren lana eta baita museoaren eraikinaren esanahia ere. Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoak Jorge Oteizari egindako tenploa deitu zion Amaiak eraikinari eta badu, bai, templo kutsua. Jun eta ikusi eta ez zarie damutuko, seguru.
Asteburua Lizoainen
Gustora nauanian irriparria ipintzen jata ahoan eta tontatzat har nazaketen errezelo puntu bat euki arren, ezin izaten diot irriparre egitiari laga. Hau zuzeneko kontzertuaten sarri pasatzen jata baina asteburu osoa irriparrez pasa dut eta gaur, agujetak moduan ditut aurpegian.
Zenbat eta zenbat egun juten diazen lo, jan eta lan bakarrik egin dugunaren sentsazioarekin. Asteburu honek berriz askorako eman digu. Oteiza, bainua errekan, pasiaratxoa bizikletan, barbakoa terrazan, erdi-aroko ezkontza bat... Eta ilargi betea. Betea eta naranja naranja azaldu zitzaigun. Gero poliki poliki zuria jarri zen arte. Kamara digital bat baneuka... Oporrak bukatzen direnean, dirua geratzen bazait, bat erosiko dut.
Ez da normala hilabete berberan bi ilargi bete tokatzea. Zapatukoa bigarrena izan zen. Patxik komentatu zigunez, eta beharra izan ezkero, momentu hau, bigarren ilbetearena, barkamena eskatzeko momentu aproposa da.
Nafarroan, Lizoainen pasatu dut asteburua. Altzuzatik, Oteizaren fundazio museoa dagoen herritik oso hurbil dagoen herri txiki txiki bat da Lizoain. 30 bat pertsona bizi omen dira bertan. Tabernarik ere ez dago baina elkarte bat daukate eta bertako gazteak, bost, ordenagailu bidez jartzen dute musika. Batzutan harritu egiten naiz toki batzutara zeinen azkar iristen den teknologia. Elgoibarren 20 taberna izango dira eta bitan baino ez dute horrela jartzen musika.
Oteiza fundazioari buruz beste egun batean posteatuko dut. Besteak beste erdi-aroko ezkontza bat ikusteko aukera izan gendun. Eta baita bertan parte hartu ere. Herriko bi gazteri modu desberdinean ezkontzea okurritu zitzaien eta Erdi-Aroko ezkontza bat antolatu zuten. Gonbidatu guztiak garai hartako erropekin jantzita, afaria zelai batean, menua ere berezia. Oso polita izan zen. Hanketan ere agujetak ditut gaur.
Lorik ezin hartu
Telebistarik gabe, liburua irakurtzeaz aspertu, argia amatatu, hamabietako trena entzun, beste ordubete bueltaka, berriz liburua hartu, berriz aspertu, logurea ez dator eta entretinatzeko inor ez badago, zer egin leike?
Eguneko bigarren post-a idatzi eta esne epela hartu.
Urtebete daramagu ofizina berrian
Hau bazkal aurretik ateratako erretratua da. Ni eta nere harena. Benga neskak, nora begira zaudete? Bidali kurrikulumak !!!
Codesyntax 2001 urtean jaio bazan ere, uztail honetan betetzen da urtebete, ofizina berrira etorri ginala. Bost lagun baino ez ginan etorri ginanian eta dagoeneko 9 gera.
Oporrak hartzen ditugula ospatzeko bazkaltzera jun gera Elgetako Espaloira . Eeeez, ez daukat akziorik bertan. Zabaldu zutenetik ia astero jun naiz jatorduren bat egitera baina logotipo oso polita eukitziaz aparte, tokia bera ere gozada bat da eta gainera, oso inportantia bebai, primeran ematen debe jaten.
Bazkal ostian Jatsu eta Garik, demaseko kitarra kontzertua eskaini digute. Datorren urterako beste guztiok instrumentu bana eramango degula agindu degu. Luistxok anis el mono botila, Aitzolek triangelua, Mikelek piano de cola bat ei dauka, Josuk panderua, ... Nik behintzat, dudarik gabe, eta gaur ez bezelela (kauen zotz!) bajua eramango dot. Oin, a ze ridikulua egin bihar doten! Bi hauek kriston nibela daukate!!
MEM 03 bokata
Goikoa Funkyprojets komunikazio enpresak MEM 03rentzat diseinatu zuen bokata da. Bilbon ospatzen dan musika eta arte elektronikoaren esperimentuzko Jaialdia da MEM.
MEM Bokatarekin komunikazio-tresna sortu nahi izan dute, jaialdia ahoz aho zabal dadin. Bilbo guztian zehar egoteko helburuarekin sortu zuten eta ogitartekoak jaialdiaren identitatea jasotzen du:
- Bilbo industriala > zikina > odolostea
- Zyber punk > teknologikoa > gulak
- Urratzailea > esperimentuzkoa > irasagarra edo menbrilloa
Egia esan, neri ez zait tokatu inongo tabernan MEM bokata ikustea baina igual probatuko dut nahaste explosibo hau etxean eta kontatuko dizuet zer-nolako zaporea duen.
Funkyprojects. Ze sorpresa polit. Bihar ei datoz gurera bisita egitera. Esperimentatzea gustatzen zaie eta denetarik egiten dute: Kalimotxoari buruzko ikerketa bat, Athletic-eko poster ofiziala, kamisetak, irudi korporatiboak,...
Asko gustatzen jataz!
