Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2004 Abendua 21 Zorionak Iratxe!
Dokumentu Akzioak

Etiam

Zorionak Iratxe!

Atzo "snob" zer zan argitzen ibili ginan lantokian. Luistxok pertsonak izen abizenik gabe aipatzea oso snob zala esan zaban. Eta horren inguruko komentario bat laga digu hor azpian. Gaur, berriz egitera noa.

Espero ez naban, eta ilusio oso handia egin zidan karta bat jaso neban atzo. Gaur goizian, portaletik atera naizenian, lurrean zegoen paper batek oso modu misterioso eta estrategikoan nere izenaren lehenengo hizkia marrazten zabala iruditu jata. Kotxean sartu, irratia piztu eta Bjork-en "Violently happy" kantua hasi da.

Osagai mordua egun berezi bat datorrela iragartzeko. Baina gaur ez da nere eguna, neria zapatukoa izan zan. Gaur Iratxeren urtebetetze eguna da. Nere egun perfektu hau zuretzat Iratxe, Zorionak!!!

Euria? Eguerdirako atertuko omen da!

etiam 2004/12/21

Re: Zorionak Iratxe!

Iratxe — 2004/12/21 10:07

Gaurkoa amets goxoen gaua izan da... Goizean goiz, iratzargailua baino lehenago telefonoa hasi da joka....... Txinatik Donostira egon ahal den ordu aldaketa kontutan izan ez duen norbait..... Gero etxeko otxotea.... gurea ez da inoiz Koralarena izan.... izara azpian telefonoa gorde eta oraindik entzuten zen bizitza osoa entzun beharko dugun “zorionak zuri” diskreto hori......


Espabilau eta bueltatxo bat emanez Donostiko “Peine de los Vientos”era hurbildu naiz.... hango giroa eta haizeak “Urte Askotarako” oihukatzen zidan.... munizipalak urbiltzen ikusten nituen bitartean..... tamainakoa bazen nire poltsikoko telefonoak ateratzen zuen soinu konstantea....


Lanera etorri (kafea justifikatzeko, batezbe), sarean pixka bat trasteatu eta Bilborantza noa..... betebeharrak betetzera.... ze, dinot nik.... holako egun batean jaiotzeak esfortzu eta konpromesu batzuk eskatzen dizkit, ezta? (jejejjjj)


Hementxe gaur gauean nagusi izan den ametsa:


Gaurko egun perfektua osatzen duten 86.400 segundu kontu handiz eta banan banan poltsa batean sartzeko kapaza nintzen, konfetia izango balira bezala.... Itsas parean hartutako arnasa berri eta freskuz poltsa hura puztu eta Plafffffffffffff!!! Poltsa lehertzen nuen.....


Gaur goiezean, esnatzean, ez duzue barre txiki bat eragin duen zaratatxo misterioso bat entzun zuen buru barruan????


Bueno, joan beharra daukat (ummmmmm) Eta Etiam..... niretzat jadanik eguna atertu da.


Eskerrik asko eta muxu handi bat....



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika