Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2004 Abendua 19 Party literarioa krutzelaegienean
Dokumentu Akzioak

Etiam

Party literarioa krutzelaegienean

Umetan eskursiñua zakagun egunetan jaikitzen nintzan ilusio eta nerbio berberaz esnatu nintzan zapatu goizian apenas lorik egin gabe. Falta zitzaizkidan gauza batzuk erostera atera eta bien bitartean Itsaso, etxian geratu zan etxeari astindu bat ematen. Mas maja!!! Egia esan mordo bat lagundu die lagunak dena prestatzen. Bixen, Edu, Iratxe, Itsaso, Imanol eta Maite gabe ezin izango naban hau dana antolatu. A!! Eta eskerrak baita Gariri, berak lagundu bait zidan musika internetetik jeisten eta portatila eta kañoia prestatzen.

Errekauekin bueltatu eta han hasi nintzan batera eta bestera dena batera egin nahian eta ezer egin barik. 15 juntatu ginan azkenian: Itsaso, Bixen, Xabier, Iratxe, Imanol, Maite, Agurtzane, Joseluis, Lutxi, Mikel, Lorea, Aitor, Iam, Edu, eta ni. Gero atsaldian Maite eta Agur Miren ere etorri ziren irakurketara.

Salan mahai luze luze bat ipini gendun eta ondo baino hobeto kabitu ginan danak. Aurretik txakaz betetako piper gorriak, gazta urdina eta intxaurrekin betetako endibiak, eta urdaiazpikoa eta solomoa jan genituen. Eta bigarren plater moduan, ostegunian egin nituen haragizko 4 lasaña. Hiru baino ez ziren jan. Ummm! Asko gustatzen jata lasaña eta laugarren hori kongeladoretik ateratzen dotenian, zapatua etorriko jata burura, badakit, eta doblia disfrutatuko dot hura jaten.

Bazkal ostian dena jaso eta lurrean jarri ginen kojin batzuen gainian. Portatilean neuzkan internetetik jetsita bakoitzak aukeraturako abestiak eta, bafleak eta kañoia eraman nituen testuak irakurtzen genituen bitartian irudi batzuk proiektatzeko.

Lehenengoa nik irakurri naban. Amaiak Afrikatik bialdutako testua. Nerbiosa nenguan eta pare bat aldiz trabatu nintzan. Gero txandan txandan bakoitzak berea irakurri zaban eta baita etorri ezin zirenen testuak ere.

Sorpresa handiena Maite eta Imanolena izan zan. Performance bat egin zuten. Testua irakurtzeaz gain disfrazatu egin ziren. Toke berezi bat eman zioten. Ia ia atera zitzaizkidan malkuak. Bueno ez, ia ia barik, atera jatazen baina disimulo handiz eskuakin zikatu nitxuan.

Eta bukatzeko etorri ezin zan Maialenek bidali zidan testua eta abestia. Berak abestutako poesia bat zan. "Sweet love". Irudi eta guzti. Eta kañoiaren bidez zoragarri ikusi genduan. Aho zabalik geratu ziran danak bere ahotsarekin eta baita irudiekin ere. Bukaera ezin hobea izan zan arraatsalde benetan zoragarri batentzako.

Gero gauean jun beharra zutenak etxera joan ziren. Beste batzuk etxeko salan jarraitu zuten musika entzuten eta zerbezak edaten eta talde handi bat Bergarako JAMera jun ginan Lokillo ikustera. Mordo bat disfrutatu neban hemen ere.

etiam 2004/12/19

Re: Party literarioa krutzelaegienean

sid.v.icio.us — 2004/12/20 07:12

PUNK NOT DEAD


our queen is back!



Re: Party literarioa krutzelaegienean

Agruatxi — 2004/12/20 08:23

Arraro xamar egin zait..... Ordu txikietan “Txino”ren aurrean jarri eta zeozerrek deitzen zidan ozen ozenki....... Adrenalina airean zegoela “favoritos”ean klikatu eta bera bueltan!!!!!!!!!! Etiam here again!!!Ummmmmm!!. Ongi etorri handi handi bat luzatzeko gogoak poro guztietan baina.....


Noizdanik ematen zaio ongi etorria lagun bati bere etxera sartzen denean? ThatŽs wrong… very wrong… Zure etxera bueltatzen den lagun honen partez muxu bat eta eskerrik asko zabal zabala zakon zakonetik !!!!!


Muak.



Re: Party literarioa krutzelaegienean

e-txaso — 2004/12/20 13:00

Hasi naiz emailari erantzuten eta... tut-tut, itxaron egin behar naban. Orain badakit zergatik! Etiam bueltan da! :D


Bueno, nik gauza bakar bat esan nahi dot: hobeto egin dezaket! jajajaja.
(Zure atzetik) lehenengoa izatearen desabantaila: ez nengoen nahikoa mozkortuta; zerbeza pare bat gehiago edan eta antzeztu eta dana egingo naban (muxuak barne jajaja). Bueno, hori datorren urterako!


Bitartean... eskerrik asko!!
Oso oso polita izan zan. Majikoa. Beti izaten da gozada bat zure etxera joatea, eta zure jendeaz disfrutatzea.
Txatxi :)


(Elgoibarko euskara hasi zait barneratzen, ai)



Re: Party literarioa krutzelaegienean

txina — 2004/12/20 16:56

fiuuuuuuuuuuuu fiuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu, yupiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii muxu handi bat eta berriro etiamen gauzataz gozatzera!!



Re: Party literarioa krutzelaegienean

xme — 2004/12/20 17:01

Zer esango dut ba nik, besteek esan ez dutenik?


Kantu hartan bezala, ze po-po-po-po-poz handia!








Re: Party literarioa krutzelaegienean

Luistxo — 2004/12/21 08:13

Zorionak Maite. Polita antolatu zenuela ematen du.


Erreprotxe bat egingo dizut, ostera, jasan dituzun akusazioetako batean arrazoia dutelako: esnobismoa.


Esnobismoa da gonbidatuak horrela aurkeztea: Imanol, Edu... Tira, nik ere ezagutzen dut Imanol bat edo beste, baina ez da hura izango, ezta? Jendeak ez du abizenik edo, Interneten kasuan, nick bereizgarririk? Pribatua bada dena, jarri pasahitza.


Edo, baita, entzundakoa ze majoa izan zen esan, eta haren muestrarik ez ematea..


Esan didate txoritxoek bildutako kantuekin eta testuekin book txikitxo bat inprimatu zenuela. Aizu, maja, ez zara zu izango, bada, Euskalgintzako Erakunde tipiko horietakoa, kapazak direnak eskuliburu bat paperean argitaratu eta Annapurna gailurreraino helarazteko, Interneten testua argitaratzeko baino lehen?
Zure blogak badu eduki finko gehigarria, eta fitxategiak kargatzeko aukera. Eta MP3ak akaso pisu lartxo da, baina kantu zerrenda, gutxienez.


Zu zara gure liderra, euskaldunon blogosferako erregina: eman etsenplua!



Re: Party literarioa krutzelaegienean

Etiam — 2004/12/21 09:04

Bai, bai, ipiniko ditut testuak hemen, eta mp3-ak ere gustora sartuko nituzke guzti hau pikutara bialtzeko arriskurik ez balego. Egindako liburuxkaren pdf bat ere ipiniko dot nere diseinu politaz txuleatzeko.


Baina lagaidazu gauzak mimo piskatekin egiten. Neri gustatzen jatan moduan. Ez dot zerrenda luze bat rtf baten ipiniko lehenengo egunetik. Hori ere, aurrerago.


Egunean testu bat sartuko dot, nere lagunak presentatuko dizkizut eta horrela ez naiz hain snob izango. Eta egunero minutu batez nere etxeko salan sartzeko gonbitea luzatuko dizut. Bihar hasiko naiz Amaiak Marrupatik bidali zidan testuarekin.



Re: Party literarioa krutzelaegienean

xme — 2004/12/21 09:46

Luistxori erantzunez hau ere:
Izen-abizenak eta han esandako guztia xehe-xehe jakin nahi hori txutxu-mutxuzalekeria hutsa begitatzen zait. Ziberpoliziala kasik.



Re: Party literarioa krutzelaegienean

e-txaso — 2004/12/22 10:23

Azken finean, haber venido tenía!
:P



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika